|
2002ko laugarren hiruhileko horretako 2.132 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 2.035 gizonezko eta 2.100 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 1.892 senarrentzat (%93), lehenengo ezkontza izan zen; eta 19 alargun eta 124 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkongabeak zirenak 1.956 izan ziren (%93,1); alargunak, 9; eta dibortziatuak, 135.
|