Metodologia-fitxa: Ezkontzen estatistika (Kod. 010304)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori 2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística C/Donostia - San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

19/12/2022

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

19/12/2022

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Ezkontzen Estatistikak (EE) Euskal AEn bizilekua duten pertsonen ezkontzen informazioa eguneratzen du, izan ziren tokian izan zirela.

Hauek dira EEak ikertutako aldagai nagusiak:
- Ezkontideen jaiotza-urtea (adina)
- Bizilekua
- Ezkontzaren lekua
- Ospatzeko modua
- Ezkontideen aurretiazko egoera zibila
- Ezkontideen lanbidea
- Nazionalitatea
- Ezkontzaren ordena-zenbakia
- Ezkontideen sexua

3.2. Sailkapen-sistemak

Lanbidea kodetzeko, Lanbideen Sailkapen Nazionala (LSN-11) erabiltzen da.

Lanbideen Sailkapen Nazionala 2011 (LSN-11)

3.3. Estaldura sektoreka

Euskal AEn gertatzen diren ezkontzak jasotzen dira, hau da, Euskal AEko udalerrietako Erregistro Zibiletan inskribatu direnak, baita Euskal AEtik kanpo inskribatutako ezkontzak ere, baina Euskal AEko biztanleei dagozkienak.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Estatistikaren oinarrizko unitatea ezkontza da.

3.6. Biztanleria estatistikoa

EEren populazio-eremua Euskal AEn bizilekua duten pertsonen (gutxienez, ezkontideetako bat) ezkontzak dira.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AEn gertatzen diren ezkontzak jasotzen dira, hau da, Euskal AEko udalerrietako Erregistro Zibiletan inskribatu direnak, baita Euskal AEtik kanpo inskribatutako ezkontzak ere, baina Euskal AEko biztanleei dagozkienak.

3.8. Denborazko estaldura

EEaren jatorria honako estatistika-eragiketa hau da: Biztanleriaren mugimendu naturala. 1996. urtean, eragiketa horrek barne hartzen zituen 3 gertaera nagusiak (Jaiotzak, Ezkontzak eta Heriotzak) zein bere aldetik hartu ziren kontuan, eta banaka argitaratu, eta horrek EEa sortzea ekarri zuen. Hala ere, sexu desberdineko pertsonen ezkontzei eta ezkontza-tasei buruzko datuei dagokienez, denborazko estalduraren hasiera 1975. urtekoa da. Sexu bereko pertsonen ezkontzen datuak 2005ean hasi ziren argitaratzen.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia bat dator denborazko estalduraren hasiera-urtearekin.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak zenbaki absolututan eta tasetan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Datuak urte naturalekoak dira, datuak ezkontzaren hilabetearen arabera argitaratu zein ez.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez 2019-2022 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

EEa lankidetza teknikorako hitzarmenaren bidez egin da, Estatistikako Institutu Nazionalarekin (EIN) 2011ko urrian sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Hitzarmen horrek 1995eko abendukoa indargabetzen du.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da. Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan

Estatistika sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek datuen tratamendu erabat anonimo eta agregatua bermatzen du, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Datuak hiru hilean behin ezagutarazten dira, aurrerapen gisa (behin-behineko datuak), eta urtero, behin betiko datuekin.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, emaitzen analisiari buruzko txostenak, grafikoak eta bistaratzeak, mikrodatuak eta honako taula estatistiko hauek jasotzen dituzte:
    - Hileko datuei buruzko taula estatistikoak:
       Euskal AEko ezkontzak, ezkontideen bizilekua dagoen lurralde historikoaren eta ospakizun motaren arabera.
       Euskal AEko ezkontzak, hilabeteka, ezkontideen bizilekua dagoen udalerriaren arabera (>40.000 biztanle).
       Euskal AEko ezkontza homosexualak, ezkontideen bizilekua dagoen lurralde historikoaren eta ezkontza motaren arabera.
       Euskal AEko ezkontzak, hiruhilekoaren eta lurraldearen arabera.
       Euskal AEko ezkontideak, hilabeteka, sexuaren eta adinaren arabera; sexuaren eta egoera zibilaren arabera; eta sexuaren eta nazionalitatearen arabera.
    - Urteko datuei buruzko taula estatistikoak:
       Euskal AEn bizi diren ezkondu heterosexualak eta 1.000 biztanleko eztei-tasak, lurralde historikoaren arabera.
       Ezkontide heterosexualak, ezkontza egin zen lekuaren eta ezkontideen bizilekuaren arabera, ospakizun motaren eta ezkontideen nazionalitatearen arabera.
       Ezkontzak, ezkontzaren lekuaren eta ezkontideen bizilekuaren arabera, ezkontza motaren arabera.
       Ezkontide heterosexualak, bizileku zuten aurreko lurralde-eremuaren arabera, sexuaren eta egoera zibilaren arabera.
       Ezkontza heterosexualetako emazteak, jaioturtearen eta adinaren arabera, lurralde historikoaren eta egoera zibilaren arabera.
       Ezkontza heterosexualetako senarrak, jaioturtearen eta adinaren arabera, lurralde historikoaren eta egoera zibilaren arabera.

- Metadatuak:
   - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu: Kalitate-fitxa eta metodologia-fitxa.
   - Galdetegiak
- Definizioak
- Kodeak eta nomenklaturak

- Informazio osagarria: Egutegia

Ezkontzen estatistika

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzak, lekuaren, bizileku edo inskripzioaren eta ezkontza-motaren arabera. 1996 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzak bizilekuaren, emaztearen lanbidearen eta senarraren lanbidearen arabera. 1996 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzak bizilekua, ezkontza-mota, emaztearen egoera zibila eta senarraren egoera zibilaren arabera. 1996 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzak, emaztearen aurreko bizileku-erkidegoaren eta gizonaren aurreko bizileku-erkidearen arabera. 1996 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzak, erroldatze-herriaren, ezkontza-motaren eta hilabetearen arabera. 1996 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzen ezkontideen batez besteko adin-aldea (hilabeteak), bizilekuaren eta emaztearen eta senarraren egoera zibilaren arabera. 1996 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko ezkontzak lekuaren, bizileku edo inskripzioaren eta ezkontza-motaren arabera. 2005 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzen ezkontideak, lurralde-eremuaren eta sexuaren arabera. 1976 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzen ezkontideak, aurreko bizileku lurralde eremuaren, sexuaren eta egoera zibilaren arabera. 1976 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzen ezkonkideak, lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren eta egoera zibilaren arabera. 1996 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzetatik dibortziatutako ezkontideak, lurralde historikoaren, sexuaren, dibortzioaren iraupenaren eta jarduerarekiko erlazioaren arabera. 1996 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzeetako ezkontideen batez besteko adina, lurralde historikoaren, sexuaren, lanbidearen eta egoera zibilaren arabera. 1996 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko ezkontideak, aurreko bizilekuko lurralde historikoaren, sexuaren, ezkontza-motaren, aurreko egoera zibilaren, jaiotza-urtearen, betetako adina edo ezaren eta urtearen arabera. 1976 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko ezkontideak, aurreko bizilekuko lurralde historikoaren, ezkontza-motaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta kide izate-belaunaldikoaren arabera. 1976 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko ezkontideak, aurreko bizilekuko lurralde historikoaren, sexuaren, ezkontza-motaren eta ezkontzaren hilabetearen arabera. 1976 - 20222023/11/09Download
Euskal AEko ezkontideak, aurreko bizilekuko udalerriaren, sexuaren, ezkontza-motaren, aurreko egoera zibilaren eta jaiotza-bosturtekoaren arabera. 1976-1980 - 2016-20202022/11/02Download

10.4. Mikrodatuetarako sarbidea

Mikrodatuak
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 1997 (zip, 0,4 MB)19/09/2013
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 1996 (zip, 0,4 MB)12/09/2013
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2018 (zip, 0,4 MB)28/10/2019
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2019 (zip, 2,6 MB)05/11/2020
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 1998 (zip, 0,4 MB)20/09/2013
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2000 (zip, 0,4 MB)12/09/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2001 (zip, 0,4 MB)15/09/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2002 (zip, 0,4 MB)16/09/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2008 (zip, 0,4 MB)28/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2017 (zip, 0,4 MB)23/09/2019
Mikrodatu fitxategiak. Ezkontzen estatistika. 1996-2021 (zip, 4,9 MB)02/11/2022
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 1999 (zip, 0,4 MB)23/09/2013
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2003 (zip, 0,4 MB)14/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2004 (zip, 0,4 MB)16/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2005 (zip, 0,4 MB)17/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2006 (zip, 0,4 MB)23/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2007 (zip, 0,4 MB)24/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2009 (zip, 0,4 MB)30/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2010 (zip, 0,4 MB)10/04/2015
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2011 (zip, 0,4 MB)14/04/2015
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2012 (zip, 0,4 MB)24/04/2015
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2013 (zip, 0,4 MB)14/05/2015
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2014 (zip, 0,4 MB)17/12/2015
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2015 (zip, 0,4 MB)14/03/2016
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2016 (zip, 0,4 MB)10/02/2017
Deskribapena fitxategia. Ezkontzen estatistika. 1996-2021 (pdf, 0,2 MB)02/11/2022
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2020 (zip, 2,0 MB)08/11/2021
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2021 (zip, 1,4 MB)02/11/2022
Deskribapena fitxategia. Exkontzen estatistika. 1996-202209/11/2023
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Ezkontzen estatistika. 2022 (zip, 2,64 MB)09/11/2023

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

EEan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

EEaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:

- Estatistikako Institutu Nazionala (EIN)
- Hedabideak
- Udalak
- Partikularrak

2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 4 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).

2021 urtean, gogobetetze-indizea 4,18 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,27. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Ildo horretan, EEaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena udalerria da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

% 100eko estaldura-tasari eusteko eta datu egotzien ehunekoa murrizteko, edo 0ra ere iristeko, helburua ezartzen da.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketa-errorerik, errolda-eragiketa bat baita.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Egotzitako datuen ehunekoaren adierazlea, zehazki EEarentzat, informazio-gabetasuna duen eremuren bat egotzi den buletinen ehunekoa neurtzen duena, 2021 aldian honako hau izan da kasu hauetan:

Egotzitako buletinak - Aurreko ezkontzak: % 16,96
Egotzitako buletinak - Ezkontideak: % 0,47
Egotzitako buletinak - Ezkontzaren bizilekua: % 25,76

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera

2021 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 6 hilabetekoa izan da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna

Eragiketaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2021 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

2021 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna

Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2021 urtean 25 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Ezkontzen zifrak koherenteak dira INEren ezkontzen estatistikarekin.

15.4. Barne-koherentzia

Argitaratutako emaitzen koherentzia bermatzeko beharrezkoak diren kontrolak eta baliozkotzeak egiten dira.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2022ko urteko estatistika-programaren arabera, 79.000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Indarreko urteko hileko datuak behin-behinekoak dira. Datu hauek berrikusi egin behar dira eta, urtea itxita, behin betiko bilakatzen dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak administrazio-izaerako informaziotik lortzen dira.

Ikertutako unitateak 7.000 ezkontza dira, gutxi gorabehera.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Hilekoa

18.3. Datu-bilketa

2019ko urrira arte, datuak Ezkontzen Buletin Estatistikoan (EINek diseinatzen du) jasotzen ziren Erregistro Zibilean. Harrezkero, Ezkontzen buletin estatistikoa desagertu egin zen erregistro zibil informatizatuetan; beraz, informazioaren zati bat galdu egin zen eta Eustat iturri propioekin hasi zen biltzen. Ezkontideen lanbideari buruzko informazioa Estatistika Soziodemografikoen datu-baseetatik (ESDB) lortzen da, eta ezkontideen bizilekua, biztanleriaren erregistroko bizilekutik.


Informazioa lortzeko erabiltzen den metodo nagusia administrazio-dokumentuen transkripzioa da.

18.4. Datuen baliozkotzea

Buletinetan 2 kontrol mota ezartzen dira:
A. Zuzendu beharreko erroreak:
   1. Hein-erroreak: ez dute ahalbidetzen hein jakin batetik kanpoko balioak sartzea.
   2. Koherentzia-erroreak: ez dira onartu behar inolaz ere.
B. Kontuan hartu beharreko oharrak:
   1. Heinetik kanpoko balioak sartzea ahalbidetzen duten oharrak, baina beste bide batzuetatik egiaztatu behar direnak, datuari eutsiz, egiazkoa bada.
   2. Berretsi behar diren eta onar daitezkeen koherentzia-oharrak.

Modu gehigarrian, beste baliozkotze-prozesu independente bat egiten da, beste balizko errore batzuk kontrolatzen dituena eta errore-zerrendak sortzen dituena, ziurtatu, egiaztatu eta zuzendu daitezen, hala badagokie. Behin erroreen zerrendak egiaztatu direnean, beste baliozkotze bat egiten da beste programa baten bidez, egiaztatzeko dena ondo egin dela.

Azkenik, kalitate-kontroleko zerrenda batzuk sortzen dira. Horietan, gertaera bakoitzeko erregistro-ehuneko jakin bat (% 5) ateratzen da, grabazioa berrikuste aldera.

Behin erroreak zuzendutakoan eta erroreen zein kalitate-kontroleko zerrendak berrikusitakoan, hileko datuak behin betikotzat jotzen dira.

18.5. Datuen bilketa

Behin betiko hileko datuak informazioa osatzea ezinezkoa izan den kasuetan bakarrik egozten dira. Balioak ausaz egozten dira, aldagai bakoitzerako lortutako maiztasunak kontuan hartuta. Identifikazio-aldagaiak: udalerria, lurraldea, liburukia eta inskripzio-orria, gako direnez, ez dira egozten; hori dela eta, behar bezala beteta egon behar dute buletin bakoitzaren barruan.

Erregistro zibil informatizatuen kasuan (horietan buletina desagertzen da), lanbidearen eta bizilekuaren aldagaietako informazioen iturriak dira estatistika soziodemografikoen datu-baseak (ESDB) eta biztanleriaren erregistroko datuak, hurrenez hurren. Hori posible ez denean, informazio hori egotzi egiten da.

Honako ustiapen hauek egiten dira:

- Hileroko ustiapena: Behin hileko sorta bateko datuak behin betikotzat emandakoan, aurreko hilabeteari dagokion sortako informazioaren ustiapena egiten da. Lurralde-mailako taula batzuk sortzen dira, datuen barne-kontrol gisa balio dutenak eta aurreko informazioan izandako aldaketak hautematea ahalbidetzen dutenak. Ez da hileko ustiapen hori ezagutarazten.

- Hiru hilean behingo ustiapena: Hiruhileko bati buruzko behin-behineko datuak jaso ondoren (3 hilabeteak + hurrengo hilabetea), hiruhileko ustiapena egiten da, Euskal AEtik kanpo gertatu diren baina bertako Euskal AEko herritarrei dagozkien jaiotzak barne. Informazio hori Eustaten webgunean argitaratuta dago.

- Urteko ustiapena: Urtero, EINi azken fitxategi bat bidaltzen zaio, urte guztiko jaiotzak egotzita dituena. Erreferentzia-urteko informazioa behin betikotzat eman ostean, Eustaten webgunean argitaratzen da.

18.6. Doikuntza

Urtaro-doikuntzak egiten dira ezkontzen serie nagusirako joera ateratzeko eta argitaratzeko.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus