HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Euskal AEko industria-sektoreko...

2003/06/16ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN ETA ERAIKUNTZAREN KONTUAK 2001. urtea



Euskal AEko industria-sektoreko enplegua %3,0 hazi zen 2001. urtean



Industria-inbertsioek %27ko tasa nominaleko hazkundea izan zuten, aurreko urteetakoak baino askoz ere altuagoa.


Aurreko azken lau ekitaldietan (1997-2000) Euskal AEko industria-sektoreak urteko hazkunde-tasa altuak lortu zituen eta 2001ean dezelerazioaren lehengo sintomak agertu zituen.


Industriaren balio erantsiaren hazkundea %36,4koa izan zen 1997-2000 aldi guztirako, hau da, urteko %9koa, eta 2001ean %3,6ko bilakaera positiboa izan zuen, baina aurreko urteetako aparteko hazkundeak baino nahikoa txikiagoa.


Aipatutako lau urteko aldian, ia 40.000 enplegu sortu ziren, hau da, %20ko igoera lau urtean. 2001ean 7.000 industria-enplegu sortu ziren, hau da, sektoreko okupazioaren hazkundeak urteko %3ko tasa lortu zuen.





Honakoak dira Euskal AEko 2001eko industria-datuen ezaugarririk aipagarrienetako batzuk:


- Industria-sektorearen balio erantsiak %3,6ko hazkunde nominala lortu zuen 2001ean; tasa positiboa, baina aurreko urteetakoa baino txikiagoa.


- Balio erantsiaren hazkunderik handienak, honako sektoreetan izan ziren, beste batzuen artean: bulegoko makineria eta ekipamendu informatikoa (%94,5), ez-metalezko meak (%76,1), ez-metalezko bestelakoak (%27,3), paperaren industriak (%24,0), arrain-kontserbak (%16,1), bestelako garraio-materiala (%14,9) eta energia elektrikoa (%12,2).


- Industria-enplegua %3 hazi zen eta 7.000 industria-lanpostu baino gehiago sortu ziren 2001ean.


- Enplegua sortzeko gaitasun handieneko industria-sektoreen artean honakoak ditugu: material elektrikoa (%7,5), plastikozko gaiak (%6,6), bestelako garraio-materiala (%6,3) eta ingeniaritza mekanikoa (%5,8).


- Itxurazko industria produktibitatea ia egonkor mantendu zen 2001ean, balio erantsia %3,6 hazi baitzen balio nominaletan, eta enplegua %3.


- 2001eko ekitaldian industria-sektoreak egindako inbertsioek dinamismo handia agertu zuten, %27 hazi baitziren, aurreko urteetako tasen oso gainetik (1999an %13,7 eta 2000n %8,5).


- Amortizazioak, aldiz, egonkortu egin ziren aurreko urteko mailetan, eta ondorioz, inbertsio garbiak 1.200 eurora iritsi ziren.


- Soberakin gordina apur bat jaitsi zen (%-0,6) azken aldian lehenengo aldiz, eta pertsonal-kostuak %7,3 hazi ziren.


- Zergen eta cash-flow-aren aurretiko emaitzak jaitsi egin ziren (%-5,1 eta %-3,3, hurrenez hurren).


2001eko industria-bilakaera lurraldeka konparatuz gero, Gipuzkoan izan zen sektoreko hazkunderik handiena (%5,2); Araba erdiko postuan kokatu zen (%3,8), eta azkenik Bizkaia (%2,1) Euskal AEko batez bestekoaren azpitik geratu zen.



Eraikuntza-sektorea %16,6 nominala hazi zen 2001ean.


Eraikuntza-sektoreak urteko %16,6ko gehikuntza nominala lortu zuen, 1999ko eta 2000ko tasak gaindituz (%13,1 eta %9,9koak, hurrenez hurren).


Eraikuntza-sektoreak sortutako balio erantsiaren hazkunde garrantzitsu hori, gainera, sektoreko landunen bilakaeran ere islatu zen, %9,6 gehitu baitziren, eta sektoreko guztizko okupazioa 75.000 langiletik gorakoa izan baitzen. Beraz, 2001ean 6.000 enplegutik gora sortu ziren, ia Industrian beste (7.000).










Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Iosune Azula Tlf:+34-945-01 75 09 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-sektoreko enplegua %3,0 hazi zen 2001. urtean

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2003/06/16
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002189_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar