Metodologia-fitxa: Industriaren inkesta (Kod. 112311)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.2. Metadatuen azken hedapena

24/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Industriaren inkestan, aurrerantzean IUI, Euskal AEko industriaren egiturazko ezaugarriei eta horien bilakaerari buruzko urteko datuak eskaintzen dira, zehazki, jarduera nagusitzat industria duten establezimenduei dagokienez.

Industria-sektorearen makromagnitude ekonomiko nagusiak zenbatesten ditu, Eustaten estatistika-eragiketak prestatzeko funtsezko oinarriak baitira: Input-output taulak eta Kontu ekonomikoak. Gainera, sektorearen alderdi garrantzitsuak zehazten dituen eta Eustatek egindako koiuntura-adierazleak (Industria-produkzioaren indizea eta Industria-prezioen indizea esaterako) lortzeko oinarri bezala erabiliko den adierazle multzo bat garatzen du.

Hauek dira IUIak ikertutako aldagai nagusiak:
- Landunak
- Lan egindako orduak
- Balio erantsi gordina, faktore-kostuen arabera
- Langile-kostuak
- Ustiapeneko soberakin gordin eta garbia
- Amortizazioetarako zuzkidura
- Inbertsioa eta galera-irabazien kontua

3.2. Sailkapen-sistemak

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009.

3.3. Estaldura sektoreka

JESNko B-C-D eta E atalak barne hartzen dira: erauzte-industriak; manufaktura-industria; energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura; uraren hornidura; eta saneamenduko, hondakinen kudeaketako eta deskontaminazioko jarduerak.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Unitate bezala definitzen den eta kokaleku geografiko bakar batean gehienbat edo bakarrik jarduera batean edo gehiagotan diharduen establezimendua.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Populazio-eremua jarduera nagusia industria den establezimenduetara mugatzen da, betiere sortutako balio erantsiaren arabera neurtuta.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoaren (Euskal AE) eremu geografikoan dauden estatistika-unitateak, horien egoitza soziala edo kudeatzailetza Euskal AEtik kanpo egon arren.

3.8. Denborazko estaldura

Inkestaren emaitzak 1995. urteaz geroztik daude eskuragarri.
1995. eta 2008. urteen arteko datuak, bi urte horiek barne, 1993ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-93) arabera eskaintzen dira.
2008. urteaz geroztiko datuak 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-09) arabera eskaintzen dira.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-urte desberdinei dagozkien zenbait apartatu bereizten dira. Horiek bost urtean behin aldatzen dira eta serieak hausten dituzte: 1995 oinarria (1995-2000); 2000 oinarria (2000-2005) eta 2005 oinarria (2005-2008).
JESN aldatu zenean, JESN-2009arekin, serie berri bat jarri zen martxan 2008. urtetik aurrera, eta, horretan, ez da oinarria aldatzen.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Ekoizpenari buruzko datuak baliotan eskatzen dira eta milaka eurotan zein ehunekotan argitaratzen dira. Landunei buruzko datuak pertsona kopurutan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Erreferentzia-aldia da informazioa jaso den urtearen aurreko urte naturaleko ekitaldi ekonomikoa. Salbuespenez, establezimenduren batek urte naturalekoak ez diren aldien gaineko kontabilitatea aurkezten badu, dagokien urtean amaitzen diren ekitaldiei buruzko informazioa jasoko da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

IUI Batzordearen 2020ko uztailaren 30eko 2020/1197 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren mende dago. Erregelamendu horrek zehaztapen teknikoak eta modalitateak ezartzen ditu, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/2152 (EB) Erregelamenduaren arabera (enpresa-estatistiken esparruan hamar egintza juridiko indargabetzen dituen Europako enpresa-estatistikei buruzkoa).

2020/1197 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Batzordearena, 2020ko uztailaren 30ekoa

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Inkesta sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo, zenbakizko eta agregatua bermatzen die inkestatuei, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
Informatzaile bakar batek emandako eta taldekatu ezin diren datuen kasuan, sekretu estatistikorako eskubideari uko egiteari buruzko protokolora joko da.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Honako apartatu hauek ditu:
   - Taula estatistikoak: Eskuragarri dagoen azken urteko datuak biltzen dituzte eta sektorearen, lurralde historikoaren eta eskualdearen mailaren arabera aurkezten ditu. Honako hauek jasotzen dituzte: makromagnitudeak, galera-irabazien kontua, langileak sexuaren arabera eta maila teknologikoa.
   - Prentsa-oharrak: Orokorki eta dohainik ezagutarazteko informazio erantsia.
   - Datu-bankua: 1995az geroztiko serie historikoak ditu. Honako hauek jasotzen dituzte: makromagnitudeak, galera-irabazien kontua, langileak eta maila teknologikoa.
   - Txostenak eta agiriak: Emaitzen analisiaren dokumentuak. Euskal AEko industria-jardueraren egoeraren urteko analisia da.
   - Grafiko eta bistaratzeak
- Metadatuak: Honako apartatu hauek ditu:
  - Metodologia eta kalitatea:
      Metodologia-fitxa
      Kalitate-fitxa
      Laginketa-erroreen kalkulua
      Eustaten inkesta ekonomikoetan erabilitako zuzeneko eta zeharkako zenbatesleetarako aldakuntza-koefizienteen kalkulua
      Eremu txikien zenbatespena
  - Definizioak: inkestan ageri diren aldagai guztien definizioa.
  - Kodeak eta nomenklaturak
  - Galdetegiak

Industriaren inkesta

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
JESN-09 (2008tik)
Euskal AEko makromagnitudeak, lurralde historikoari, sektoreari (A86) eta agregatu nagusiari jarraiki (mila euro). 2008 - 20232025/02/12Download
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurralde historikoari, sektoreari (A86) eta aldagai nagusiari jarraiki (mila euro). 2008 - 20232025/02/12Download
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurralde historikoari, sektoreari (A86) eta aldagai nagusiari jarraiki (mila euro). 2009 - 20232025/02/12Download
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurralde historikoari, sektoreari (A86) eta aldagai nagusiari jarraiki (% urteko gehikuntza). 2009 - 20232025/02/12Download
Euskal AEko makromagnitudeak, eskualdeari eta aldagaiari jarraiki (mila euro). 2008 - 20222024/05/10Download
Euskal AEko makromagnitudeak, eskualdeari eta aldagaiari jarraiki (% urteko gehikuntza). 2009 - 20222024/05/10Download
Euskal AEko industriaren teknologia-edukia, lurralde historikoari eta teknologia-mailari jarraiki (mila euro). 2008 - 20232025/02/12Download
Euskal AEko industriaren teknologia-edukia, sektoreei eta kontzeptuari jarraiki. 2008 - 20232025/02/12Download
Oinarria 2005 (2005-2008)
Euskal AEko makromagnitudeak, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta agregatu nagusiari jarraiki (mila euro). Oinarria 2005. 2005 - 20082012/01/03Download
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta aldagai nagusiari jarraiki (mila euro). Oinarria 2005. 2005 - 20082012/01/03Download
Euskal AEko makromagnitudeak, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta agregatu nagusiari jarraiki (% urteko gehikuntza). Oinarria 2005. 2006 - 20082012/01/03Download
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta aldagai nagusiari jarraiki (% urteko gehikuntza). Oinarria 2005. 2006 - 20082012/01/03Download
Euskal AEko makromagnitudeak, eskualdeari eta aldagaiari jarraiki (mila euro). Oinarria 2005. 2005 - 20082012/01/03Download
Euskal AEko makromagnitudeak, eskualdeari eta aldagaiarri jarraiki (% urteko gehikuntza). Oinarria 2005. 2005 - 20082012/01/03Download
Euskal AEko industriaren teknologia-edukia, lurralde historikoari eta teknologia-mailari jarraiki (mila euro). Oinarria 2005. 2005 - 20082012/01/03Download
Euskal AEko industriaren teknologia-edukia, ELGEko sektoreei eta kontzeptuari jarraiki. Oinarria 2005. 2005 - 20082012/01/03Download
Oinarria 2000 (2000-2005)
Euskal AEko makromagnitudeak, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta agregatu nagusiari jarraiki (mila euro). Oinarria 2000. 2000 - 20052012/01/03Download
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta aldagai nagusiari jarraiki (mila euro). Oinarria 2000. 2000 - 20052012/01/03Download
Euskal AEko makromagnitudeak, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta agregatu nagusiari jarraiki (% urteko gehikuntza). Oinarria 2000. 2000 - 20052012/01/03Download
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta aldagai nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). Oinarria 2000. 2000 - 20052012/01/03Download
Euskal AEko makromagnitudeak, eskualdeari eta aldagaiari jarraiki (mila euro). Oinarria 2000. 2002 - 20052012/01/03Download
Euskal AEko makromagnitudeak, eskualdeari eta aldagaiari jarraiki (% urteko gehikuntza). Oinarria 2000. 2003 - 20052012/01/03Download
Euskal AEko industriaren teknologia-edukia, lurralde historikoari eta teknologia-mailari jarraiki (mila euro). Oinarria 2000. 2000 - 20052012/01/03Download
Euskal AEko industriaren teknologia-edukia, ELGEko sektoreei eta kontzeptuari jarraiki. Oinarria 2000. 2000 - 20052013/05/27Download
Oirnarria 1995 (1995-2000)
Euskal AEko makromagnitudeak, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta agregatu nagusiari jarraiki (mila euro). Oinarria 1995. 1995 - 20002012/01/03Download
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta aldagai nagusiari jarraiki (mila euro). Oinarria 1995. 1995 - 20002012/01/03Download
Euskal AEko makromagnitudeak, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta agregatu nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). Oinarria 1995. 1996 - 20002012/01/03Download
Euskal AEko galera-irabazien kontua, lurralde historikoari, sektoreari (A84) eta aldagai nagusiaki jarraiki (% urteko gehikuntza). Oinarria 1995. 1996 - 20002012/01/03Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Newsletter deritzon prentsa-zerbitzuari dagokionez, industriari buruzko informazioa ezagutarazten du, eta 2009az geroztik dago eskuragarri.

Informazio Zerbitzuak

Newsletterrak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

IUIan helburu espezifikoak ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira IUIaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:

- Ekonomia eta Ogasun Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Lan eta Enplegu Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua (Eusko Jaurlaritza)
- Udaletxeak
- Foru-aldundiak
- Unibertsitateak
- Enpresen eta profesionalen elkarteak
- Enpresa industrialak
- Aholkularitza-enpresak
- Merkataritza-ganberak

2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,08 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,29. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, IUIaren tauletako emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena eskualdea da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Inkestaren diseinuak fidagarritasun- eta zehaztasun-maila altua bermatzen du lortutako datuetan. Inkesta horren helburua da ez gainditzea % 10eko aldagai nagusien aldakuntza-koefizientea Euskal AEn % 15ekoa lurralde historikoetan.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

IUIan, laginketa-errorearen kalkulua nola jorratzen den laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostenean kontsulta daiteke. Industriaren eta eraikuntzaren inkesta. Aldakuntza-koefizientearen datu eguneratuak Eustaten webgunean argitaratutako kalitate-fitxan ere kontsulta daitezke.
2023 aldian aztertutako aldagai nagusirako (k) aldakuntza-koefizienteak hauek dira:

Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEko BEGf: % 0,4

Kalitate-fitxa

Laginketa-erroreen kalkulua. Industriaren eta eraikuntzaren inkesta

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 87,08

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 16 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 0 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna

1995ean, Jardura Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-93) onartu zen. Horrek Eustaten estatistika ekonomiko guztiei eragin zien, IUIari barne, eta datu-serie homogeneoa haustea ekarri zuen.
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 28 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Industriaren inkesta (IUI) hedapenaren barruan, 2007, 2009, 2010, 2012, 2014, 2015, 2016, 2018, 2020 eta 2021 urteetarako, «Euskal AEko Industriaren Ikuspegia» txostenak daude. Horietan, Euskal AEko industriaren egoera orokorraren azterketa zabala egiten da, bai IUIaren ikuspegitik, eskura dauden era guztietako iturrien bitartez (Kanpo-merkataritzaren datuak, Industria-produkzioaren indizearen informazio koiunturala eta abar), zeinek industria-sektorearen egiturari eta haren bilakaerari buruzko informazioa ematen baitute.

Gainera, eragiketaren emaitzak koherenteak dira industria-sektoreari buruzko informazioa ematen duten beste estatistika batzuekin, hala nola INEk egiten duen Industria-sektoreko enpresen estatistika estrukturalarekin.

Euskal AEko industriaren ikuspegia

15.4. Barne-koherentzia

Arazketa- eta baliozkotze-faseari dagokionez, galdetegien barne-koherentzia kontrolatzen da, baita horien eta dagozkien sektoreko establezimenduekiko koherentzia ere. Jasotako datu guztien balorazio globala egiten da, baita urte arteko konparazio bat ere.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 530167 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Behin-behineko datu jasoen fitxategia lortutakoan, datu jasoak eta erantsiak aztertzen dira lurralde historikoaren, azpitaldearen eta enplegu-geruzaren arabera. Horretarako, makromagnitude nagusiak eta jarduera arrunten emaitzen kontuak jasotzen dituzten zerrendak sortzen dira.

Azterketatik sortzen diren erregistro batzuei (establezimenduei dagozkienak) doikuntzak egiten zaizkie aldagaien arteko inkoherentziengatik, eta beste batzuk behin betikotzat jotzen dira. Aldaketen bidez, jatorrizko t urteko lagin-datuen fitxategia zuzendu egiten da (landa-lanetik sortzen dena), eta prozesua berriz hasten da (zatitu, jaso eta abar). Azkenik, t urteko behin betiko datuak lortzen dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak lortzeko, galdetegi espezifiko bat erabiltzen da, eta laginean sartutako establezimendu guztiei bidaltzen zaie.

Eustaten Jarduera ekonomikoen direktorioa (JED) inkestaren testuingurua ezartzeko oinarri gisa hartu da. Horri esker, laginketa-erroreak mugatuko dituen probabilitate-laginketa bat egin daiteke. Etapa bakarreko ausazko lagin geruzatua da.

Geruzatze-aldagaiak hauek dira:

1. Lurralde historikoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
2. Jarduera: Eustaten sailkapen normalizatua A86 (43 modalitate). A86 sailkapena A64aren banakapen bat da (JESN-09 2 digiturekin), Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia-egituraren araberakoa.
3. Hauek dira erabilitako enplegu-geruzak: 1-19, 20-49, 50-99, 100-499 eta >500.


Ikertutako unitate kopurua honako hau da: 3.100 industria-establezimendu.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Informatzaileek bi modutan bete dezakete inkesta; paperezko galdetegi bat erabiliz edo web galdetegia erabiliz.

Informazio-bilketaren aldiaren amaieran, bildutako galdetegiak zenbatzen dira. 100 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan, edo 100 langile baino gutxiago izan arren beren sektorean esanguratsuak diren enpresen kasuan, galdetegiari erantzun ez badiote, memoria eskatzen zaio dagokion merkataritza-erregistroari.

18.4. Datuen baliozkotzea

Kodetze- eta grabazio-faseari dagokionez, identifikazio-, jarduera- eta enplegu-datuak alderatzen dira, bide-orria behar bezala bete dela egiaztatuz, eta ziurtatzen da datu ekonomikoak bat datozela bide-orrian jasotako jarduera-datuekin (JESN) eta enplegu-datuekin. Baturen kontrola ere egiten da eta egiaztatzen da galdetegiak barne-koherentzia duela.

Bestalde, grabazioa eta baliozkotzea aldi berean egiten da. Hautemandako erroreen analisia egiten da, galdetegia baliozkoa den edo inkestagileari itzuli behar zaion zehazteko, unitate informatzailearekin kontsulta dezan.

18.5. Datuen bilketa

2005. urtean, IUIan erabili beharreko zenbateslea aldatu egin zen; hala, arrazoiko zeharkako zenbatesle izatetik, zenbatesle konposatu izatera igaro zen. Informazio gehiagorako, Eustaten webgunean argitaratuta dagoen «Laginketa-erroreen kalkulua. Industriaren eta eraikuntzaren inkesta» txostena kontsulta daiteke.

19 langile baino gehiagoko estatistika-unitate guztiak autohaztatuak dira, eta, horrenbestez, 1-19 langileko enplegu-geruzaren barruan egiten dira zenbatespenak.

Aldez aurretik, 1-19 geruzaren populazio-enplegua zenbatesten da, Gidazerrendak establezimenduei buruzko informazioa eskaintzen baitu enpleguaren zenbait eguneratze eginez.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali