Ezkontzeko aukeratzen den hilari dagokionez, uztaila dago lehen tokian (1.937 ezkontza); haren ondoren, iraila (1.874) eta ekaina (1.449) datoz.
Ospatzeko erari dagokionez, 8.060 ezkontza katolikoak izan ziren; 3.315, soilik zibilak, eta 9 beste erlijio batzuetakoak izan ziren. Azken hamabost urteetan zehar, ikusten da ezkontza zibilen kopuruak goranzko joera izan duela: kopuru hori 1986ko %20,6tik oraingo %29,1era igo da.
Herrialde historikoka, ezkontza zibil gehien Gipuzkoan ospatu da (%31,6); haren ondoren, Araban (%29,7) eta Bizkaian (%28,9); ezkontza gure erkidegotik kanpo ospatzen denean, %20ra jaisten da ehuneko hori.
Ezkonberrien ezkondu aurreko egoera zibila kontuan izanik, gizonezko ezkongabeak %94,3 izan ziren; emakumezko ezkongabeak, berriz, %94,9.
Amatasuneko adina igo egin da; baina, aldi berean, ezkonberrien adina ere igo egin da. 2000an, ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 31,1 urtekoa izan zen; emakumezko ezkongabeena, berriz, 29,0koa. 1986tik, senarren batez besteko adina hiru urte eta erdi igo da; emazteena, berriz, lau.