Guztizko errentaren osaketa berak ezaugarri ezberdinak ditu sexuaren arabera; eta hori hala da, laneko errentetan baino areago, beste bi errenta motetan, hots, jarduerakoetan eta kapitalekoetan. Gizonezkoen kasuan, jarduerako errentak (1.130 euro, batez beste) euren guztizko errentaren % 9,2 dira, eta kapitaletiko errentak (607 euro) baino % 1,5 handiagoak dira. Emakumeek eskuratutako kapitaleko errentak, gizonezkoenak baino handiagoak izateaz gainera (batez beste 699 euro, eta euren errenten guztizkoaren % 11,5), jardueratiko errenten (366 euro eta % 6) ia bikoitza dira.
|