HomeDocumentazioaDokumentazio espezifikoaMetodologiaPertsonen_eta_familien_errentaren_estatistikaMetodologia-fitxa: Pertsonen eta familien errentaren estatistika

Metodologia-fitxa: Pertsonen eta familien errentaren estatistika (Kod. 173402)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Pertsonen eta familien errentaren estatistika, aurrerantzean, PFE, errentaren analisia eskaintzen du, zenbait ikuspegitatik: lehenengo eta behin, ikuspegi funtzionala jorratzen du, errenta lortzeko iturri guztiak aztertzen dituena; bigarrenik, ikuspegi soziodemografikoa eskaintzen da, zeinetan Euskal AEn bizilekua duten pertsonen eta familien errentak jorratzen baitira, bakoitzaren ezaugarrien arabera; hirugarrenik, ikuspegi geografiko-espaziala erabiltzen da, diru-sarreren banaketa pertsonalaren eta familia-banaketaren homogeneotasuna/heterogeneotasuna neurtzeko, espazio-eremu desberdinetako biztanleen artean; eta, azkenik, diru-sarreren banaketaren beraren analisia eskaintzen da.

Hauek dira PFEak ikertutako aldagai nagusiak:
- Aldagai ekonomikoak:
   Errentaren iturriak: laneko errendimenduak; kapital higigarriaren errendimenduak; jarduera ekonomikoen errendimenduak; eta eskualdatzeak; erretiro-pentsioak eta ezgaitasun-pentsioak; langabezia-asegurua; eta bestelako errenta batzuk.
   Errenta erabilgarria.
- Aldagai sociodemografikoak:
   Geografikoak: bizilekua dagoen udalerria, auzoa, errolda-barrutia.
   Demografikoak: sexua eta adina.
   Hezkuntzazkoak: hezkuntza-maila eta titulazio-maila.
   Jarduera: jarduerarekin duen harremana, jarduera-adarra, lanbidea eta egoera profesionala.
   Jaioterria eta jatorria.

3.2. Sailkapen-sistemak

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN- 2009)

Lanbideen Sailkapen Nazionala 2011 (LSN-11)

Hezkuntzaren Sailkapen Nazionala (HSN)

3.3. Estaldura sektoreka

PFEak familia-etxebizitza nagusiak barne hartzen ditu; horregatik, ez dira barne hartzen etxe kolektiboak.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Euskal AEko familia-etxebizitzak eta horietan bizi diren pertsona fisikoak.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Eragiketan aztergai den populazioa 18 urteko eta gehiagoko Euskal AEko familia-etxebizitzetako biztanleak dira.

3.7. Eremu geografikoa

Eragiketan aipatzen den lurralde-eremua Euskal AE da, lurralde-antolamenduko maila nagusien arabera: lurralde historikoa, eskualdea, udalerria, hiru hiriburuetako auzoak eta atalak.

3.8. Denborazko estaldura

PFE 1997. urtean egin zen lehen aldiz, modu puntualean, eta taula kopuru txiki bat ezagutarazi zen. 2001. urteaz geroztik, bi urtean behin edo hiru urtean behin egin da (2003, 2006, 2009, 2011 eta 2013) eta, 2015. urteaz geroztik, urtero.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia 2001. urtea da, hots, azken metodologia-aldaketa egin zena.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Taula estatistikoetan, batez besteko errenta pertsonala eta familia-errenta eurotan neurtzen dira; eta Euskal AEko 18 urtetik gorako biztanleak eta familiak, berriz, ehunekotan adierazten dira, familia-errentako dezilaren arabera.

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari dagozkien tauletan, errenta eurotan adierazten da, eta 18 urteko eta gehiagoko biztanleriari eta familiei dagokiena, berriz, ehunekotan.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

PFEren erreferentziako aldia urte naturala da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Hitzarmen bat dago Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru-ogasunekin errenta-datuak biltzeko.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

PFE sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek bermatzen du bildutako datuak ezin izango direla inoiz erabili estatistika-eragiketaz bestelako helburuetarako. Informazioa eskatzen den kasuetan, emandako datuak ezingo dira inoiz izan identifikagarriak; beraz, sekretu estatistikoa bermatzeko irizpide batzuk ezartzen dira.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
 - Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, datu-bankua eta estatistika-taula hauek jasotzen dituzte:
   - 2030 Agendaren adierazleak:
        Populazioaren % 40 pobreenaren diru-sarreren eta gastuen per capita hazkunde-tasa (lurralde historikoaren arabera).
        Populazio osoaren diru-sarreren eta gastuen per capita hazkunde-tasa (lurralde historikoaren arabera).
   - Errenta pertsonala:
       Euskal AEko batez besteko errenta pertsonala, errenta motaren arabera, lurralde-eremuka; hiriburuetako bizileku-auzoaren arabera; sexuaren eta adinaren arabera, bost urteko tartetan; errenta motaren arabera; sexuaren eta egoera sozioekonomikoaren arabera; sexuaren, hezkuntza-mailaren, amaitutako ikasketa-mailaren arabera; eta sexuaren eta jarduerarekiko harremanaren arabera.
       Euskal AEko 18 urteko eta gehiagoko biztanleria, lurralde historikoka eta sexuka, errenta pertsonaleko geruzaren eta Euskal AEko errenta pertsonaleko dezilaren arabera.
       Euskal AEko 18 urteko eta gehiagoko biztanleria, errenta pertsonaleko dezilaren arabera, lurralde historikoka eta sexuka.
       Euskal AEko 18 urteko eta gehiagoko biztanleria, Euskal AEko errenta pertsonaleko dezilaren arabera eta lurralde historikoaren arabera, adin-tarteka; titulazioaren eta nazionalitatearen arabera.
       Euskal AEko lurralde-eremuetako errenta pertsonalek pertzentilak, sexuka.
       Euskal AEko lurralde-eremuetako errenta pertsonaleko adierazleak.
       Batez besteko errenta pertsonala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako atalen arabera, errenta motaren arabera.
       Biztanleria landunaren batez besteko errenta pertsonala, errenta motaren arabera, sexuaren eta jarduerarekiko harremanaren arabera; sexuaren eta lanbidearen arabera; eta sexuaren eta egoera profesionalaren arabera. (5 urtean behin)
       Langabeen batez besteko errenta pertsonala, aurretiaz lan egin dutenena, errenta motaka, sexuaren eta lanbidearen arabera, sexuaren eta jarduera-adarraren arabera, eta sexuaren eta egoera profesionalaren arabera.
   - Familia-errenta:
       Euskal AEko batez besteko familia-errenta, motaka, lurralde-eremuen arabera; hiriburuetako bizileku-auzoaren arabera, eta hartzaile nagusiaren sexuaren eta familia-tamainaren arabera.
       Euskal AEko familiak, familia-errentako geruzaren arabera, lurralde historikoka eta sexuka.
       Hartzaile nagusia landuna den familien batez besteko errenta, errenta motaka, sexuaren eta jarduera-adarraren arabera eta sexuaren eta lanbidearen arabera.
       Euskal AEko lurralde-eremuetako familia-errentako pertzentilak, sexuka.
       Familiak, lurralde-eremuka, Euskal AEko familia-errentako dezilaren arabera.
       Familiak, Euskal AEko familia-errentako dezilaren arabera, lurralde historikoka, eta hartzaile nagusiaren sexuaren arabera; eta lurralde historikoka, hartzaile nagusiaren nazionalitatearen arabera; hartzaile nagusiaren titulazio-mailaren arabera; eta hartzaile nagusiaren nazionalitatearen arabera.
       Euskal AEko 18 urteko eta gehiagoko biztanleria, familia-errentako dezilaren eta lurralde historikoaren arabera, adin-tarteka.
       Euskal AEko lurralde-eremuetako familia-errentaren adierazleak.
       Batez besteko familia-errenta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako atalen arabera, errenta motaka.

- Metadatuak:
 - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
     Fitxa metodologikoa
     Kalitate-fitxa
   - Definizioak
   - Kodeak eta nomenklaturak

Pertsonen eta familien errenta

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Errenta pertsonala
ezaugarri soziodemografikoak
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, lurralde eremuen arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, hiriburuetan bizitoki gisa dituzten auzoen arabera, errenta motari jarraiki (euroak) (2003 urteraino). 2001 - 20032011/07/01Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, hiriburuetan bizitoki gisa dituzten auzoen arabera, errenta motari jarraiki (euroak). 2006 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko errenta pertsonala, lortutako prestakuntza-mailaren arabera, sexuari eta errenta-motari jarraiki (eurotan). 2021 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko 18 urte eta gehiagoko biztanleria, errenta estratuaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (ehunekoa). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, adinaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, inguruabar sozioekonomikoaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, egoera zibilaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20062011/12/21Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, euskara maila orokorraren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20112014/02/19Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, jaioterriaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, prestakuntza mailaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20202022/10/24Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, nazionalitatearen arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko pertsona-errentaren pertzentilak lurralde eremuen arabera, sexuari jarraiki. 2013 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko 18 urte eta gehiagoko biztanleak, lurralde eremuen arabera, pertsona-errentaren dezilari jarraiki (ehunekoa). 2013 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko 18 urte eta gehiagoko biztanleak, pertsona-errentaren dezilaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (ehunekoa). 2013 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko 18 urte eta gehiagoko biztanleak, pertsona-errentaren dezilaren eta lurralde historikoaren arabera, adinari jarraiki (ehunekoa). 2013 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko 18 urte eta gehiagoko biztanleak, pertsona-errentaren dezilaren eta lurralde historikoaren arabera, titulazio mailari jarraiki (ehunekoa). 2013 - 20202022/10/24Download
Euskal AEko 18 urte eta gehiagoko biztanleak, pertsona-errentaren dezilaren eta lurralde historikoaren arabera, nazionalitateari jarraiki (ehunekoa). 2013 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko lurralde arloen pertsona errentaren adierazleak. 2013 - 20222024/10/25Download
Jarduerarekiko erlazioa
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, jarduerarekiko harremanaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, okupatutako biztanleriko lanbidearen arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20162019/10/23Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, okupatutako biztanleriko jarduera-adarraren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, okupatutako biztanleriko egoera profesionalaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, okupatutako biztanleriko errenta motaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, langabezian dagoen lanbidearen arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20162019/10/23Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, langabezian dagoen jarduera-adarraren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, langabezian dagoen egoera profesionalaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, erretiratuta dagoen errenta motaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20112014/06/30Download
Errenta familiarra
Pertsona hartzaile nagusiaren ezaugarri soziodemografikoak
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, bizitokia duen hartzaile nagusiak lurralde eremuen arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hiriburuetan bizitoki gisa dituzten auzoen arabera, errenta motari jarraiki (euroak) (2003 urteraino). 2001 - 20032011/07/01Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hiriburuetan bizitoki gisa dituzten auzoen arabera, errenta motari jarraiki (euroak). 2006 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, sexuaren, errenta-motaren (euroak) eta hartzaile nagusiarengandik lortutako prestakuntza-mailaren arabera. 2021 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko familiak, familia-errenten estratuaren arabera, lurralde historikoari eta hartzaile nagusiaren sexuari jarraiki (ehunekoa). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, egoera zibila familiarraren arabera, lurralde historikoari eta hartzaile nagusiaren sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20032012/10/15Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hartzaile nagusiaren egoera zibilaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20062011/12/23Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, egondako haur kopuruen arabera, lurralde historikoari eta hartzaile nagusiaren sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20032011/07/01Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, familia motaren arabera, lurralde historikoari eta hartzaile nagusiaren sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20032011/07/01Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, gune motaren arabera, lurralde historikoari eta hartzaile nagusiaren sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20032012/10/15Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, familiako tamainaren arabera, lurralde historikoari eta hartzaile nagusiaren sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hartzaile nagusiko adinaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hartzaile nagusiaren ezaugarri sozioekonomikoen arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20112014/06/30Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hartzaile nagusiaren egoera zibilaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20062011/12/21Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hartzaile nagusiaren euskara maila orokorraren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20112014/02/19Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hartzaile nagusiko jaioterriaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hartzaile nagusiko nazionalitearen arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hartzaile nagusiaren prestakuntza mailaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20202022/10/24Download
Euskal AEko familia-errentaren pertzentilak lurralde eremuen arabera, sexuari jarraiki. 2013 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko familiak, lurralde eremuen arabera, familia-errentaren dezilari jarraiki (ehunekoa). 2013 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko familiak, familia-errentaren dezilaren arabera, lurralde historikoari eta jasotzaile nagusiaren nazionalitateari jarraiki (ehunekoa). 2013 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko familiak, familia-errentaren dezilaren eta lurralde historikoaren arabera, jasotzaile nagusiaren adinari jarraiki (ehunekoa). 2013 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko familiak, familia-errentaren dezilaren eta lurralde historikoaren arabera, jasotzaile nagusiaren titulazio mailari jarraiki (ehunekoa). 2013 - 20202022/10/24Download
Euskal AEko familiak, familia-errentaren dezilaren eta lurralde historikoaren arabera, jasotzaile nagusiaren nazionalitateari jarraiki (ehunekoa). 2013 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko familiak, familia-errentaren dezilaren arabera, lurralde historikoari, familia-errentari eta hartzaile nagusiarengandik lortutako prestakuntza-mailari jarraiki (ehunekoa). 2021 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko familiak, familia-errentaren dezilaren eta lurralde historikoaren arabera, hartzaile nagusiarengandik lortutako prestakuntza-mailari jarraiki (ehunekoa). 2021 - 20222024/10/25Download
Euskal AEko familia-errentaren adierazleak, lurralde eremuen arabera. 2013 - 20222024/10/25Download
Pertsona hartzaile nagusiaren jarduerarekiko erlazioa
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, hartzaile nagusiaren jarduerarekiko harremanaren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, okupatutako hartzaile nagusiko jarduera-adarraren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, okupatutako hartzaile nagusiko lanbidearen arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20162019/10/23Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, okupatutako hartzaile nagusiko lanbide egoeraren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, langabezian dagoen hartzaile nagusiko jarduera-adarraren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, langabezian dagoen hartzaile nagusiko lanbidearen arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20162019/10/23Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, langabezian dagoen hartzaile nagusiko lanbide egoeraren arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak). 2001 - 20212024/06/13Download
Euskal AEko batez besteko familia-errenta, erretiratuta dagoen hartzaile nagusiko errenta motaren arabera, lurralde historikoari eta hartzaile nagusiaren sexuari jarraiki (euroak). 2001 - 20112014/06/30Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

PFEn EUROSTATek proposatutako honako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Estatistika-eragiketa hori erabiltzen duten erakunde nagusiak zenbait instituzio publiko eta pribatu dira, hala nola Jaurlaritzako sailak, unibertsitateak eta abar, baita eragiketaren emaitzetan interes estrategikoa agertzen dutenak ere, hala nola sindikatuak, gizarte-zerbitzuak eta abar.

Gaur egun, mota guztietako eskaerak daude, aldizkakoak eta noizbehinkakoak.

2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,04 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,31. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. PFEren lurralde-antolamenduko maila nagusiak lurralde historikoa, eskualdea, udalerria, hiru hiriburuetako auzoak eta atalak dira.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

PFEk foru-ogasunen eta Eustaten Biztanleria Erregistroko fitxategien arteko batasunari eusten dio. Fusio Gordinaren Tasaren adierazlea —Biztanleria Erregistroko fusio-ehunekoen batezbesteko haztatua erabilitako iturri bakoitzaren arabera neurtzekoa— % 89,62 izan da 2022an.

Kalitate fitxa

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dagokio.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegitearen neurri gisa ezartzen den adierazlea Fusio Gordinaren Tasa da.
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Fusio tasa gordina: % 89,23

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 22 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

PFEren errenta-aldagaia EUROSTATek proposatutako errentaren definiziotik hurbil dago. Xedea da Europako estandarrekin bat ibiltzea eta herrialdeen arteko harmonizazio-maila hobeezina lortzea.

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 14 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Gaur egun, aztergai den biztanleriaren definizioan (18 urteko eta gehiagoko biztanleak) eta datuen jatorrian (administrazio-iturriak) dauden aldeek mugatu egiten dute aztertutako eremu bereko beste estatistika-eragiketa batzuekiko alderaketa. Adibidez, INEren bizi-baldintzei buruzko inkestarekiko eta INEren etxekoen unitateen errentaren banaketari buruzko atlasarekiko alderaketa.

15.4. Barne-koherentzia

Datuak Euskal AEko hiru foru-ogasunetako PFEZ erregistroetatik lortzen dira eta Eustaten Biztanleria Erregistroarekin batzen dira; beraz, datuak elkarrekiko koherenteak dira.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 144000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusi behar.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak administrazioaren informazio-iturrietatik eta/edo informazio-iturri fiskaletatik lortzen dira, eta beste emaitza estatistiko batzuetatik eratorritako datuetatik. Zehazki, zenbait iturritatik ateratako informazioak konbinatu egiten dira, esaterako, administrazio-erregistroetatik datozenak (adibidez, PFEZi eta Atxikipenei buruzko zerga-erregistroa) eta erregistro edo fitxategi estatistikoetatik datozenak (Eustaten Datu base soziodemografikoa eta Biztanleriaren Estatistika Erregistroa).

Ikertutako unitate kopurua honako hau da, gutxi gorabehera: 900.000 familia eta 1.800.000 pertsona fisiko.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

PFE prestatzeko beharrezkoa den informazio fiskala eskuratzeko, foru-ogasunekin datuak trukatzeko ezarritako protokoloei jarraitzen zaie.

18.4. Datuen baliozkotzea

Foru-ogasunen fitxategien maiztasunak kalkulatzen dira, kode okerrak, informazio-gabetasunak eta bat ez etortzeak atzemateko, eta aldagai nagusiak baliozkotzen dira. Halaber, Eustaten Biztanleriaren Erregistroarekin fusio-prozesu bat egiten da, biztanleriaren unitate guztietarako informazio soziodemografikoa batzeko. Azkenik, Biztanleria Erregistroaren eta iturri-fitxategien arteko denbora-desfaseak eragindako zenbait aldagaitako funsgabetasunak arazten dira.

18.5. Datuen bilketa

Ezaugarri soziodemografikoak eta errenta-ezaugarriak dituen biztanleriaren fitxategitik abiatuta, beharrezko doikuntzak egingo dira informazio koherente eta osoa sortzeko.

SAS programazioaren bidez, informazioa zabaltzeko beharrezkoak diren aldagaiak eta tabulazioak sortzen dira.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali