HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Euskadiko eskualdeen...

2002/11/25eko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ZENTSUAK. EMAITZA-AURRERAKINA (BEZ01) 2001.urtea



Euskadiko eskualdeen erdiek biztanleak irabazi dituzte eta beste horrenbestek galdu 1996 eta 2001 artean



Atzerritarren biztanleria 30.000 egoiliarrera hurbiltzen doa, guztizkoaren %1,5era.


Biztanle-kopuru altuena izandako urtean, 1983an hasitako beheranzko joera mantentzen du XX. mendearen bukaeran euskal biztanleriaren garapenak, Eustatek argitaratutako Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuen emaitza-aurrerakinaren arabera.


Biztanleriaren beherakada neurritsua da eta zentsu-erreferentziako datan, 2001eko azaroaren 1ean eta guztizko zifra 2.082.587koa izan zen. Biztanleriaren hazkunde-tasa azken bosturtekoan ere negatiboa da (%-0,74), aurreko tarte berean baino handiagoa (%-0,28), baina 80ko urteetako azken bosturtekoan baino baxuagoa (%-1,50).


Lurralde bakoitzaren garapen-perfila desberdina da oraindik ere eta Arabak hazkunde neurritsua badu ere (%1,62), gainerakoak biztanleria galtzen ari dira: Gipuzkoak %0,39 eta Bizkaiak %1,53. Horrela biztanleriaren lurraldekako banaketa orekatuagoa bideratzen da, oraindik ere desberdintasunak dauden arren: Arabak 266.387 biztanlerekin guztizko biztanleriaren %13,75 du, Gipuzkoak 673.563 biztanle eta guztizkoaren %32,2, eta Bizkaiak 1.122.637 biztanle eta guztizkoaren %53,9.


Eskualde mailan desberdintasunak nabarmenagoak dira eta erdiek (10) biztanleria galdu dute eta beste erdiek (10) irabazi 1996-2001 bosturtekoan. Eskualde dinamikoenen rankingean Gorbeia Inguruak dugu buru, %15eko hazkundearekin eta jarraian Plentzia-Mungia (%13,5) eta Arabako Ibarrak (%13,2). Aipatutako bi eskualde arabarrak biztanleriaren jaitsierarekin hasi zuten aztertutako tartea (1986-2001) baina joera hori aldatu egin da 90eko urteen hasieran. Sailkapenaren bukaeran Deba Barrena (%-4,6), Kantauri Arabarra (%-3), Bilbo Handia (%-2,5) eta Deba Goiena (%-2,4) ditugu, duela 15 urte hasitako joera berarekin.


Biztanleriaren zahartzeak jarraitu egiten du.


65 urte eta gehiagoko biztanleriaren pisua handitzen doa eta 2001ean gazteen pisua pixka bat gainditu du: une hartan biztanleen %18k 65 urte edo gehiago zituen eta %17k artean 20 urte bete gabe. Tartean, biztanleria-aktibo potentziala %65eko zen, maximo historikoetara hurbilduz.


Lurraldeka alde handirik ez da nabari, baina Bizkaiak du biztanleriarik zaharkituena (%18,5 65 urtetik gorakoak dira), Gipuzkoak gazteena (%17,5 20 urtetik beherakoak dira) eta Arabak du aktibo potentzialen proportziorik handiena (%66,3).



Atzerritarren ehunekoak balio baxuetan jarraitzen du.


Atzerriko biztanleria-kopurua 30.000ra hurbildu zen 2001eko bukaeran. Laurdenak Europar Batasuneko herritarrak ziren eta gainerako hiru laurdenak munduko gainerako lekuetatik etorriak.



Atzerritarren pisua oraindik txikia da, 2001ean Euskal AEko egoiliarren %1,5 besterik ez baitziren. Lurraldeka desberdintasuna honakoak dira: Arabak %2,1 ditu eta Bizkaia eta Gipuzkoak %1,4, eta Gipuzkoa da Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik etorritako atzerritarren ehuneko handiena duena.


Eskualdeka, Arabako Lautada da Europar Batasunetik kanpotiko atzerritarren ehuneko handiena duena (%1,9) eta Gorbeia Inguruak Batasuneko atzerritar gehien duena (%0,9). Eskualde batek ere ez du Batasunetik kanpoko atzerritarren %0,4 baino proportzio txikiagorik eta Batasuneko atzerritarren %0,2 baino txikiagorik ere ez.


Udalerriei dagokienez, atzerritarren proportzioetan alde handiagoak nabari dira, Loiuk (Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren %8,5) eta Ubideak (Batasuneko atzerritarren %5,6) dituzte maximoak. Europar Batasuneko atzerritarren presentzia handia duten beste herri batzuk Laukiz, Iekora eta Pasaia dira eta horietan, atzerritarrak %2tik gora dira. Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren proportzio handiena dutenak Leza, Iekora, Lapuebla de Labarca, Iruña Oka, Valdegovia eta Berantevilla ditugu eta %2,5etik gora dituzte guztiek.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos
Tel.: 31-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko eskualdeen erdiek biztanleak irabazi dituzte eta beste horrenbestek galdu 1996 eta 2001 artean

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak
Eragiketa kodea : 
010152
Periodikotasuna : 
Hamar urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2021
Eguneratze data : 
2002/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002265_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali