HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Zirkulazio-sistemako...

2003/07/09ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2002ko laugarren hiruhilekoa



Zirkulazio-sistemako gaixotasunak eta tumoreak heriotza-kausa nagusiak 2002an



Euskal AEn 4.510 lagun hil ziren 2002ko laugarren hiruhilekoan eta 18.037 lagun urte guztian.



Heriotzen behin-behineko datuen arabera, 2002an 18.037 lagun hil ziren; horietatik 9.521 gizonezkoak izan ziren eta 8.516 emakumezkoak. Erkidegotik kanpo hildako Euskal AEko egoiliarrei buruzko datuak jasotzeke daudela, 2001ean baino 550 heriotza gehiago izan ziren; horrenbestez, %3,1eko igoera izan zen.



2002an izandako heriotzetatik %30,5 (5.505 heriotza) zirkulazio-aparatuko gaixotasunek eragin zituzten. Jarraian tumoreak datoz, %29,6rekin (5.341 heriotza), eta hirugarrenik, askoz urrunago, arnas aparatuko gaixotasunak, heriotzen %10,4 eragin baitzituzten (1.873).



Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.



100 urte eta gehiagorekin hildakoen kopurua bikoiztu egin zen 1990etik


2002an gertatuko heriotzen artean, 54 heriotza urtebetetik beheragoko haurrei egokitu zitzaizkien: 30 mutikori eta 24 neskatori. Bestalde, nabarmen gehitu zen 100 urte eta gehiagorekin hil zirenen kopurua: 1990ean 56 izan ziren eta 2002an 120 (23 gizonezko eta 97 emakumezko).



2002an gertatutako heriotzek 14 jaiotzak gainditu zituzten eta ondorioz, 1990tik gertatzen den bezala, hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen Euskal AEn. Herrialdeka, saldo positiboak izan ziren Araban eta Gipuzkoan, 385 eta 380 biztanle irabazi baitzituzten, hurrenez hurren. Bizkaian, ostera, heriotzak gehiago izan ziren jaiotzak baino (-751).










Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Zirkulazio-sistemako gaixotasunak eta tumoreak heriotza-kausa nagusiak 2002an

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2003/07/09
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002250_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali