Eustatek 2003ko bigarren hiruhilekoan egindako inkestak, bestalde, lehenengo aldiz 6 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteen gaineko informazioa eskaintzen digu. Biztanleria osoaren batez bestekoak baino kopuru nabarmenki handiagoan ditu talde horrek, etxean, halako hornikuntzak. Hartara, talde horretako % 45ek dute Interneteko konexioa etxean; % 75ek, ordenagailu pertsonala; eta % 95ek badu erabilgarri telefono mugikor bat, gutxienez, etxean.
|