|
Atzerriko nazionalitatea duten immigranteak, 2001. urtean, 11.353 lagun izan direla zenbatu da, hots, aurreko urtean baino % 55 gehiago, eta gure erkidegoko sarrera guztien % 44 izan dira. 1988az geroztik, nabarmen gehitu dira atzerriko nazionalitatea duten immigranteen sarrerak, Euskal AEn. Kopuru absolututan, 500 sarrera ingurutik 10.000 pasara igo da 2001ean, hau da, atzerritarren immigrazioak hogeirekin biderkatu dira hamabi urtean. Kontuan izan behar da atzerriko immigranteetatik zenbait beste autonomia-erkidego batzuetatik etorri direla. Zehazki, 2001ean 3.152 kasutan gertatu zen hori.
|