Metodologia-fitxa: Migrazio-mugimenduen estatistika (Kod. 010311)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Migrazio Mugimenduen Estatistikak (aurrerantzean, MME) Euskal AEko udalerriak abiapuntu edo helburu dituzten bizileku-aldaketen berri ematen du, baita erroldako beste zenbait aldaketarenak ere: ez-egitezko altak eta bikoiztuagatiko eta bidegabeko inklusioengatiko bajak.

Hauek dira MMEak ikertutako aldagai nagusiak:
- Abiapuntuko autonomia-erkidegoa eta probintzia (altetan)
- Helmugako autonomia-erkidegoa eta probintzia (bajetan)
- Abiapuntu eta helburu diren lurralde historikoa eta udalerria (barne-mugimenduetan)
- Abiapuntu eta helburu diren distritua eta atala
- Abiapuntu (emigrazioak) eta helburu (immigrazioak) diren eraikinak
- Migrazioaren urtea eta hilabetea
Migratzailearen ezaugarri sozio-demografikoak:
- Jaioterria eta jaioteguna
- Sexua
- Nazionalitatea
- Prestakuntza
- Adina

3.2. Sailkapen-sistemak

EUSTATearen Lurralde-kodeak.

Kode eta izendegiak

3.3. Estaldura sektoreka

Euskal AEko udalerrietan abiapuntu eta/edo helmuga duten migrazio-mugimenduak barne hartzen ditu MMEak.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Euskal AEko udalerrietan abiapuntu eta/edo helmuga duen migrazioa.

3.6. Biztanleria estatistikoa

MMEan aipatzen den populazioa erreferentzia-urtean zehar beren errolda-bizilekua aldatzen duten pertsonak dira.

3.7. Eremu geografikoa

MMEan aipatzen den eremu geografikoa Euskal AE da, bai abiapuntuaren eta bai helmugaren ikuspegitik.

3.8. Denborazko estaldura

MMEa 1988. urtean argitaratu zen lehen aldiz eta, harrezkero, emaitzak urtero ezagutarazten dira.

3.9. Oinarri-aldia

Datuak 1988. urtetik daude eskuragarri migrazio-mugimendu eta -saldoen bilakaerarako, aldagai jakin batzuen arabera; beste aldagai batzuetarako, 1991tik daude eskuragarri datuak. Estatistikari urte horietan guztietan zenbait metodologia-aldaketa egin zaizkio, eta horiek aldatu egin dute datuak ustiatzeko eta ezagutarazteko modua.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak zenbaki absolututan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

MMEaren datuak erreferentzia-urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte gertatutako mugimenduenak dira.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Otsailaren 26ko 104/1991 Dekretua, 1991ko Biztanleen Udal Erroldaren berriztapenaren eta geroagoko udal kudeaketaren aprobetxamendu estatistikoa egiteko arau teknikoak ezartzen dituena.

Otsailaren 26ko 104/1991 Dekretua

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Ez dagokio.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, txostenak eta dokumentuak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
    Euskal AEko migrazioak, lurralde-eremuen arabera, migrazio motaren eta sexuaren arabera.
    Euskal AEko migrazioak, jaiotza-urtearen eta abenduaren 31n zuten adinaren arabera, migrazio motaka.
    Euskal AEko migrazioak, abiapuntuko eta helmugako autonomia-erkidegoaren arabera, lurralde historikoka eta migrazio motaka.
    Euskal AEko barne-migrazioak, abiapuntuko eta helmugako lurralde historikoaren arabera.
    Euskal AEko migrazioak, jaiotako autonomia-erkidegoaren arabera, migrazio motaka.
    Euskal AEko migrazioak, migrazio-urtearen eta abiapuntuko eta helmugako lurralde historikoaren arabera.
    Euskal AEko migrazioak, hilabeteka, lurralde historikoaren eta migrazio motaren arabera.

- Metadatuak:
 - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
     Metodologia-fitxa
       Kalitate-fitxa
      Ohar metodologikoa
   - Definizioak
   - Kodeak eta nomenklaturak
   - Galdetegiak

Migrazio-mugimenduen estatistika

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Migrazioak
Migrazio laburpena
Euskal AEko migrazioak, jatorrizko lurralde historiko eta helmugako lurraldearen arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Migrazioak
Euskal AEko migrazioak lurralde ererru, mota, sexua eta aldiaren arabera. 1988 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazioak, lurralde historiko, mota, jaiotzako autonomia-erkidegoa eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazioak, lurralde historiko, mota, jaiotzako probintzia eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazioak, lurralde historiko, mota, jaiotzako eskualde eta migrazioko motaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazioak, lurralde historiko, mota, jaioturte eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko 5 urtetik gorakoen migrazioak, lurralde historiko, mota, titulazio-maila eta sexuaren arabera. 1991 - 20202023/08/11Download
Euskal AEko kanpoko migrazioak, lurralde historiko, mota, autonomia-erkidegoa eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko kanpoko migrazioak, lurralde historiko, mota, probintzia eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazioak, lurralde historiko, bost urtez behingo adina, jatorri-lekua edo norakoa eta sexuaren arabera. 1988 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazioak, lurralde historikoaren, motaren, hilabetearen eta sexuaren arabera. 2013 - 20232024/09/26Download
Migrazio saldoak
Euskal AEko migrazio-saldoak, lurralde eremu, mota eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazio-saldoak, lurralde historiko, lurralde eremu eta jaiotzako autonomia-erkidegoaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazio-saldoak, lurralde historiko, lurralde eremu eta jaiotzako probintziaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazio-saldoak, lurralde historiko, lurralde eremu eta jaiotzako eskualdearen arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazio-saldoak, lurralde historiko, lurralde eremu, jaioturtearen eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko 5 urtetik gorakoen migrazio-saldoak, lurralde historiko, titulazio-maila eta eremuaren arabera. 1991 - 20212024/09/26Download
Euskal AEko kanpoko migrazio-saldoak, lurralde historiko, autonomia-erkidegoa eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko kanpoko migrazio-saldoak, lurralde historiko, probintzia eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko atzerritarren kanpoko migrazio-saldoak, lurralde historiko, naziotasuna eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko migrazio-saldoak, bost urtez behingo adina, jatorri-lekua edo norakoa eta sexuaren arabera. 1988 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko kanpoko migrazio-saldoak, lurralde historikoaren, hilabetearen eta sexuaren arabera.. 2013 - 20232024/09/26Download
Beste mugimenduak
Euskal AEko bestelako mugimenduak, lurralde eremuen, mota eta sexuaren arabera. 1988 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko bestelako mugimenduak, lurralde historiko, mota, jaioturte eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko udalerri barruko migrazioak, lurralde historiko, jaiotzako autonomia-erkidegoa eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko udalerri barruko migrazioak, lurralde historiko, jaiotzako probintzia eta sexuaren arabera. 1991 - 20232024/09/26Download
Euskal AEko 5 urtetik gorakoen udalerri barruko migrazioak, lurralde historiko, titulazio-maila eta sexuaren arabera. 1991 - 20202023/08/11Download
Euskal AEko udalerri barruko migrazioak >100.000 biztanleko, udalerria, baja-barruti eta alta-barrutiaren arabera (2003 arte). 1991 - 20032023/08/11Download
Euskal AEko udalerri barruko migrazioak, lurralde historikoaren, hilabetearen eta sexuaren arabera. 2013 - 20232024/09/26Download

10.5. Beste batzuk

LurDatarako taulak sortzen dira. LurDataren bidez, biztanleriari buruzko informazio estatistikoa lor daiteke, lurralde-xehetasun handiarekin, eta berezitasun honekin: erabiltzaileak erabakitzen du zein eremu geografiko ezagutu nahi duen.

Bestalde, Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

LurData

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

MMEan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira eragiketa hau erabiltzen duten erakunde nagusiak:
- Eusko Jaurlaritzaren sailak
- Eusko Legebiltzarreko taldeak
- Foru-aldundiak
- Euskal AEko zenbait udal

Eragiketa honen beste erakunde erabiltzaile batzuk hauek dira:
- Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoak: Emakunde
- Zuzenbide publikoko korporazioak: Merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberak
- Uibertsitateak
- Tokiko eta eskualdeko garapeneko agentziak
- Azterketa-kabinete pribatu, marketin- eta publizitate-enpresak
- Hedabideak: informazio-agentziak, prentsa, irratia eta telebista
- Informazioa eskatzen duten partikularrak eta elkarteak

2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 3 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 4 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,12 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,27. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren plan eta programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Ildo horretan, MMEaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena eraikina da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Prestakuntza-mailari dagokion egozpen-tasa % 10etik behera mantentzeko helburua ezartzen da.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketa-errorerik, errolda-eragiketa bat baita.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Egozpen tasa - Jatorriko tokia: % 2,30
Egozpen tasa - Xede den tokia: % 7,80

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 8 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 82 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 36 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Migrazioen datuak koherenteak dira EINek argitaratutakoekin (antzeko joerak dituzte).

15.4. Barne-koherentzia

Koherentzia-baliozkotzeen eta datu-zuzenketaren bitartez bermatzen da eragiketa honetako aldagaien arteko koherentzia.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 32400 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusten.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak administrazio-izaerako errolda-informaziotik abiatuta lortzen dira. Informazio hori kanpo-informatzaileek ematen dute: udalek, foru-aldundiek eta EINek.

Ikertutako unitate kopurua 200.000 pertsona inguruko populazio bat da.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Informazioa biltzeko fasean, informazio-iturriek Eustati bidaltzen dizkioten fitxategiak jasotzen dira, bai hura mekanizatzen duten errolda-informazioaren ekoizleek (Euskal AEko udalek), eta bai beste erakunde batzuek (foru-aldundiek eta EINek).

Kontrolatzen da fitxategi guzti-guztiak jaso direla. Ez badira guztiak jaso, informatzaileen faltak kontrolatzeko eta zuzentzeko mekanismoak ezartzen dira. Bestelako balizko errore batzuk ere egiaztatzen dira. Horiek egiturazkoak izan daitezke, eta fitxategiak behar bezala irakurtzea eragotzi, edota kopuruzkoak, hau da, jasotako mugimendu-bolumena beste urte batzuetakoa baino nabarmen baxuagoa edo altuagoa izatea.

18.4. Datuen baliozkotzea

Datuen koherentzia- eta zuzenketa-baliozkotzeak eskuz eta automatikoki egiten dira.

18.5. Datuen bilketa

Errolda-mugimenduen fitxategietan jasotako informazio trinkoa erabiliz egiten dira egozpenak, beste aldagai batzuen balio okerrak zuzentzeko arau logikoak zehaztuz. Era berean, errolda-mugimenduen jatorrizko fitxategiko erregistro okerretarako, Biztanleriaren Erregistroa erabiltzen da informazio-iturri gisa.

Azkenik, EINen fitxategietan jasota dagoen informazioarekin alderatzen da (migrazioagatiko alten eta bajen kasuan), erregistro berdinak bilatuz. Hartara, jatorrizko datu-fitxategietako informazio-gabetasunak, erroreak eta bat ez etortzeak osatu ahal izateko.

MMEan ustiapen desberdinak lortzen dira honako hauetarako:
- Weberako taulak prestatzeko.
- Prentsa-oharra prestatzeko.
- Datu-bankurako taulak prestatzeko
- LurDatarako taulak prestatzeko
- Adierazle-galeriako grafikoetarako taulak prestatzeko
- Grafiko elkarreragileak prestatzeko
- Genero-apartaturako taulak prestatzeko

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali