Sarbideko aldea nabarmen murriztu da, orobat, lehen mailako ikasketak dituztenen eta goi-mailakoa dutenen artean (1,8 ehuneko-puntu). Hala ere, lehenengo kasuan azken tasa % 21,4koa zen; eta, unibertsitate ikasketekiko biztanleen kasuan, % 58,7koa. Lehen mailako ikasketak dituztenen tasa, azken urtebetean, goi-mailako ikasketekiko taldearen tasa bi halako hazi da: 6,7 ehuneko-puntu lehenengo kasuan, eta 3,4 bigarrenean.
|