|
Haur Hezkuntzan, D ereduan ikasleen % 61,4k egin zituzten ikasketak; B ereduan, % 28,6k; eta A ereduan, % 9,3k baino ez. Lehen Hezkuntzan ere, D eredua hartu zuten gehienek, ikasleen % 51,8k; B eredua izan zen bigarren, % 29,7rekin; eta A eredua hirugarren, % 17,7rekin. Bai DBHn, bai Batxilergoan, euskaraz ikasi zuten ikasleak % 40 baino gehixeago izan ziren; Lanbide Heziketan, berriz, kopuru apalagoa, % 13,6. Edonola ere, oro har, maila guztietako joera da D ereduan aurreko urtean baino ikasle gehiago matrikulatzea.
|