Metodologia-fitxa: Eskola-jardueraren estatistika (Kod. 040601)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Euskal AEko Eskola-jardueraren estatistika (aurrerantzean, EJE) esker, hezkuntza-sistema publiko nahiz pribatuaren (unibertsitatearen aurreko mailak) errealitatea ezagutu eta ebaluatu daiteke, hezkuntza-sistemaren kudeaketa eta plangintza egiteko oinarrizko euskarri gisa. Ikasleei, ikastetxeari, irakasleei eta irakasle ez diren gainerako langileei buruzko informazioa eskuratzen du unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei buruz.

Hauek dira EJEak ikertutako aldagai nagusiak:
Ikastetxeak
- Zerbitzu osagarriak
- Irakasten diren mailak eta espezialitateak
Langileak
- Adina
- Sexua
- Arduraldia
- Irakatsitako mailak
Ikasleak
- Hezkuntza-maila / Espezialitatea / Ikasturtea/ Eredua
- Adina
- Sexua
- Bekak
- Eskola-emaitzak

3.2. Sailkapen-sistemak

Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua (HNSN-2011)

Hezkuntzaren Sailkapen Nazionala (HSN-2014)

3.3. Estaldura sektoreka

EJEk Euskal AEko hezkuntza-sistemako unibertsitatearen aurreko maila guztiak hartzen ditu, sektore publikoan zein pribatuan.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Euskal AEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeak.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Euskal AEn unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza arautuak ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatuak. Musika Ikasketak dira salbuespena; ikasketa arautuak zein ez-arautuak egiten dituzten ikasleen datua jaso baita. Gidazerrendarako, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ikastetxeen Erregistroan jasota dauden ikastetxe guztiak hartzen dira kontuan, baita erregistroan jasota ez dauden baina funtzionatzen ari diren beste ikastetxe batzuk ere.

3.7. Eremu geografikoa

Eremu geografikoa Euskal AE da. Lurralde-banakapeneko maila handiena udalerria da.

3.8. Denborazko estaldura

EJEa 1982an hasi zen egiten, urte hartan egin baitzen lehen aldiz «Irakaskuntzaren Estatistika», egungo EJEaz eta «Unibertsitate Estatistikaz» osatua. Lehenengo bi urteetan erakunde arduraduna Ekonomia eta Ogasun Saila izan zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren laguntzarekin. 1984az geroztik, Hezkuntza Sailaren eta Eustaten arteko lankidetza-hitzarmenak indarrean jarraitzen du, non bakoitzaren zereginak zehazten baitira.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia 1984. urtea da. Irakaskuntza-mailaren aldagaiari dagokionez, sailkapenean aldaketa bat egin zen eta, ondorioz, maila berriak pixkanaka egokitu dira, nahiz eta serieetan zaharrei zein berriei eutsi zaien.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak zenbaki absolututan eta ehunekotan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Bildutako datuak erreferentzia-ikasturte erregistratutako jarduerari buruzkoak dira, ikastetxearen, irakasleen eta irakasleez bestelako langileen, eta ikasleen aldagaien arabera. Ikasleen eskola-emaitzen datuak aurreko ikasturtekoak dira. Ikasleen adinaren aldagaiari buruzko datuak ikasturtea hasi den urteko abenduaren 31koak dira.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

1984az geroztik, EJEa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekiko lankidetza akordioaren bidez egiten da. Akordio horrek bi erakundeen jarduketa-eremua zehazten du estatistika egiteko, bakoitzari dagozkion zereginak zehaztuz, estatistika osatzeko. Hezkuntza Saila urteko datuak arazteaz eta grabatzeaz arduratzen da, eta Eustat datuak ustiatzeaz eta horien argitalpen ofizialaz.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Estatistika sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek bermatzen du emandako erantzunak ezin izango direla inoiz erabili estatistika-eragiketaz bestelako helburuetarako.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, emaitzen analisiari buruzko txostenak eta honako estatistika-taula hauek jasotzen dituzte:
  - Irakaskuntza - Datu orokorrak:
      Euskal AEn araubide orokorreko eta helduen hezkuntzako ikasketetako ikasleak lurralde historikoaren, titulartasunaren eta sexuaren arabera.
      Euskal AEn matrikulatutako ikasleak, titulartasunaren, mailaren, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera.
      Euskal AEko zentroak eta irakatsitako mailak, lurralde historikoaren eta titulartasunaren arabera.
      Euskal AEko irakasleak, sexuaren, mailaren, lurralde historikoaren eta titulartasunaren arabera.
      Irakasleak/taldea, ikasleak/irakaslea eta ikasleak/taldea ratioak Euskal AEn, mailaren, lurralde historikoaren eta titulartasunaren arabera.
      Euskal Autonomia Erkidegoko eskolatze-tasa, sexuaren eta adinaren arabera, eta irakaskuntza-mailaren (%) arabera.
      Ikasleak herrialdeen eta adin-taldeen arabera (%).
  - Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza:
      Euskal AEn unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetan matrikulatuta dauden ikasleak, lurralde historikoaren, irakaskuntza-mailaren, ikastetxearen titulartasunaren eta hizkuntza-ereduaren arabera. Datu-aurrerapena.
      Euskal AEn unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatuta dauden ikasleak, ikastetxearen lurralde-eremuaren, irakaskuntza-mailaren eta hizkuntza-ereduaren arabera.
      Euskal AEn Lanbide Heziketan matrikulatuta dauden ikasleak, graduka eta familia profesionalka, eta lurralde historikoaren eta sexuaren arabera.
      Euskal AEn unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatuta dauden ikasleak, irakaskuntza-hizkuntza gisa atzerriko hizkuntzak erabiltzen dituztenak, ikastetxearen lurralde-eremuaren eta titulartasunaren, irakaskuntza-mailaren eta hizkuntzaren arabera (%).
      Euskal AEn unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetan matrikulatuta dauden eta espainiar nazionalitatea ez duten ikasleak, ikastetxearen lurralde-eremuen arabera, sexuka; eta irakaskuntza-mailaren, ikastetxearen titulartasunaren eta sexuaren arabera.
      Euskal AEn unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatuta dauden ikasleak, espainiar nazionalitatea ez dutenak, ikastetxearen titulartasunaren, irakaskuntza-mailaren, ikastetxearen lurralde historikoaren eta hizkuntza-ereduaren arabera.
      Euskal AEn unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatuta dauden ikasle bekadunak, ikastetxearen titulartasunaren eta irakaskuntza-mailaren arabera, sexuka.
      Euskal AEn unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatuta dauden ikasleak, zerbitzu osagarriak erabiltzen dituztenak, ikastetxearen titulartasunaren, irakaskuntza-mailaren eta lurralde historikoaren arabera.
      Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan emandako beken zenbatekoa Euskal AEn, irakaskuntza-mailaren eta ikastetxearen titulartasunaren arabera.

- Metadatuak:
  - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu: Kalitate-fitxa eta metodologia-fitxa.
  - Definizioak
  - Kodeak eta nomenklaturak

Eskola-jardueraren estatistika

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Irakaskuntza - Datu orokorrak
Euskal AEko ikasleak, lurralde historikoaren, zentroaren titulartasunaren, mailaren eta sexuaren arabera. 1994/1995 - 2022/20232024/07/19Download
Euskal AEko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleak, adinaren, mailaren eta sexuaren arabera. 1994/1995 - 2022/20232024/07/19Download
Euskal AEko irakasleak, lurralde historikoari, mailari eta sexuari jarraiki, zentroaren titulartasunaren arabera. 1994/1995 - 2022/20232024/07/19Download
Euskal AEko irakasle/ikastalde, ikasle/irakasle eta ikasle/ikastalde ratioak, lurraldearen eta titulartasunaren arabera. 1994/1995 - 2022/20232024/07/19Download
Euskal AEko eskolatze-tasak, adinaren, sexuaren eta ikasmailaren arabera . 1994/1995 - 2022/20232024/07/19Download
Euskal AEko eskolatze-tasa gordinak, mailaren eta sexuaren arabera. 1997/1998 - 2022/20232024/07/19Download
Euskal AEko eskolatze-tasa garbiak, maila eta sexuari jarraiki, adin-taldearen arabera . 1996/1997 - 2022/20232024/07/19Download
Euskal AEko graduatze tasa gordina, maila eta sexuaren arabera. 1999/2000 - 2021/20222024/03/22Download
Unibertsitatekoa ez den irakaskuntza
Euskal AEko araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleak eta taldeak, udalerriaren, ikastetxearen titulartasunaren, irakaskuntza-mailaren, hizkuntza-ereduaren eta ezaugarrien arabera. 1983/1984 - 2022/20232024/03/22Download
Euskal AEko erregimen orokorreko irakaskuntzetako irakasleak, udalerri, irakaskuntza-maila, zentroaren titulartasun, sexua, hizkuntza-eskakizuna eta dedikazioaren arabera. 1994/1995 - 2022/20232024/03/22Download
Euskal AEko araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleak eta taldeak, lurralde historikoaren, irakaskuntza-mailaren, ezaugarrien, ikastetxearen titulartasunaren eta hizkuntza-ereduaren arabera. 1983/1984 - 2022/20232024/03/22Download
Euskal AEn Espainiako nazionalitaterik gabeko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleak, lurralde-eremuaren, nazionalitate-herrialdearen, ikastetxearen titulartasunaren, irakaskuntza-mailaren eta sexuaren arabera. 2003/2004 - 2022/20232024/03/22Download
Euskal AEko aprobatuen portzentajea, araubide orokorreko irakaskuntzan, mailari jarraiki, ezaugarrien arabera. 1996/1997 - 2021/20222024/03/22Download
Euskal AEko igarotakoen portzentajea, araubide orokorreko irakaskuntzan, mailari jarraiki, ezaugarrien arabera. 1996/1997 - 2021/20222024/03/22Download
Euskal AEko erregimen orokorreko unibertsitatekoak ez diren irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleak, bere mailarako adin desegokietan matrikulatuta daudenak, irakaskuntza-maila eta ezaugarrien arabera (ehunekoa). 1994/1995 - 2022/20232024/03/22Download
Euskal AEko erregimen orokorreko unibertsitatekoak ez diren irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleak, errepikatzen dutenak, irakaskuntza-maila eta ezaugarrien arabera (ehunekoa). 1994/1995 - 2022/20232024/03/22Download
Euskal AEko erregimen orokorreko unibertsitatekoak ez diren irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleen egokitasun-tasak adin adierazgarrietan, adin eta sexuaren arabera. 1997/1998 - 2022/20232024/03/22Download

10.5. Beste batzuk

EJEk ikasleei eta taldeei buruzko informazio zehatza argitaratzen du LurDatan, Eustaten informazio geografikoko sisteman.

Gainera, Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

LurData

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

EJEan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, koherentzia, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

EJEaren erakunde erabiltzaile eta interesdunak honako hauek dira:

- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
- Estatistikako Institutu Nazionala
- Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa
- Udalak
- Ikastetxeak
- Profesionalen eta enpresen elkarteak
- Hezkuntza-sektoreko enpresaburuen elkarteak
- Aholkularitza-enpresak eta Ikastegiak
- Emakunde
- Beste batzuk: ikasleak, irakasleak, tesiak eta abar


2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 4 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,35. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Batetik, EJEaren bitartez beteta geratzen dira estatistika-erakunde ofizialen betebeharrak, hezkuntza-sistemako zifra nagusiak gizarteari jakinarazteari dagokionez. Hauek dira erakunde horiek:
- Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa: Estatuan estatistika-arloa koordinatzen duen erakundea, hezkuntzaren arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetako hezkuntza-estatistiken taldearen bitartez.
- Nazioarteko estatistika-erakundeak: ELGA eta EUROSTAT.

Bestalde, ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Ildo horretan, EJEaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena udalerria da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Ez dago laginketa-errorerik, ezta laginketarekin zerikusirik ez duenik ere.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketa-errorerik, errolda-eragiketa bat baita.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Ez dago laginketaz kanpoko akatsik. Erantzun gabekoen tasa nulua da.

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 9 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 90 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 39 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

EJEaren emaitzak koherenteak dira Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak urtero egiten duen «Unibertsitateaz kanpoko estatistika»n jasotakoekin.

15.4. Barne-koherentzia

Ustiapen-prozesuan, bildutako datuen eta lortutako emaitzen arteko koherentzia egiaztatzen da.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 84000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez da berrikuspenik egiten, araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleen datuen aurrerapenaren kasuan izan ezik, ikasturtea hasten den urteko abenduan argitaratzen baita.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

EJEren datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik datozen administrazio-iturrietatik lortzen dira.

Eragiketak erabiltzen duen azken direktorioa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailetik lortzen da. Ikertutako unitateak honako hau da, gutxi gorabehera: 1.000 ikastetxe, 460.000 ikasle eta 59.000 hezkuntza-administrazioari zerbitzu ematen dioten langile.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

EJEa egiteko oinarri gisa erabiltzen den informazioa unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetatik lortzen da, titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan. Informazioa biltzearen ardura Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren estatistika-unitateari dagokio.

18.4. Datuen baliozkotzea

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikastetxeek grabazio-prozesuan zehar ematen dituzten datuen hasierako baliozkotzea egiten du. Ondoren, Eustatek, datuak kargatzeko prozesuan, egiaztatzen du aldagaiek ez dutela bat ez etortzerik.

18.5. Datuen bilketa

Ez da ia egozpenik egiten. Kasu batzuetan, informazioa lortzen ez den kiroldegietako langileen aldagaia beste iturri batzuetako informazioarekin betetzen da.

Ustiapenak egiten dira, Eustaten webgunean argitaratutako estatistika-taulak eta datu-bankuaren taulak sortzeko, eta neurrira egindako informazio-eskaerak egiteko.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus