HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak %7 gutxitu...

2003/10/08ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2003ko lehenengo hiruhilekoa



Heriotzak %7 gutxitu ziren 2003ko lehenengo hiruhilekoan



2003ko urtarril, otsail eta martxoan 4.853 lagun hil ziren; horietatik %53 gizonezkoak ziren eta %47 emakumezkoak.



2003ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEn 4.853 lagun hil ziren, iazko aldi berean baino %7 gutxiago, EUSTATen datuen arabera. Lurralde historikoka, Araban 553 lagun hil ziren (%-8,6), Bizkaian 2.704 (%-6,1) eta Gipuzkoan 1.596 (%-7,9)



Normalean, lehenengo hiruhilekoan izaten da heriotza gehien eta arnas aparatuko gaitzak izaten dira heriotza-kopuruan gehikuntza handiena izaten dutenak. Aurten, arnas aparatuko gaitzek eragindako heriotzen gehikuntza %30,8ko izan zen, aurreko hiruhilekoaren aldean,. Hala ere, aipatzekoa da aurtengo eragin txikia iazko hiruhileko berean izan zuenaren aldean, %22 heriotza gutxiago izan baitziren kausa honengatik. Beraz, arnas aparatuko gaitzak heriotza guztien %11,4 hartu zuten, 2002ko lehenengo hiruhilekoan baino bi puntu gutxiago.



Heriotzen kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren: 1.580 lagun hil ziren gaixotasun horiengatik (%32,6). Jarraian tumoreak datoz, 1.349 heriotzarekin (%27,8)), eta hirugarrenik, askoz urrunago, arnas aparatuko gaixotasunak, 551 heriotza eragin baitzituzten.



Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak izan ziren, berriro ere, hirugarren heriotza-kausa bi sexuetan, baina horien eragina txikiagoa izan zen, 2002ko hiruhilekoan baino, emakumezkoengan zein gizonezkoengan.



2003ko lehenengo hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 9 heriotza urtebetetik beheragoko haurrei egokitu zitzaizkien: 4 mutikori eta 5 neskatori.



2003ko lehenengo hiruhilekoko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, 337 laguneko biztanle-galerarekin. Herrialdeka, saldo positiboak izan ziren Araban eta Gipuzkoan, 39 eta 14 biztanle irabazi baitzituzten, hurrenez hurren. Bizkaian, ostera, heriotzak gehiago izan ziren jaiotzak baino (-390).












Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak %7 gutxitu ziren 2003ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2003/10/08
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002406_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali