HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2003ko hirugarren hiruhilekoan,...

2004/04/05eko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2003ko hirugarren hiruhilekoa




2003ko hirugarren hiruhilekoan, heriotzak %8,7 gehiago izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino



2003ko uztailean, abuztuan eta irailean 4.434 lagun hil ziren; horietatik %51,1 gizonezkoak izan ziren eta %48,9 emakumezkoak.




2003ko hirugarren hiruhilekoan izandako 4.434 heriotzek %8,7ko hazkundea eragin zuten, iazko aldi beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban 528 lagun hil ziren, Bizkaian 2.424, eta Gipuzkoan 1.482.



Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.316 lagun hil ziren horiengatik (%29,7); ondoren, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren bigarren heriotza-kausa eta 1.211 heriotza eragin zituzten (%27,3). Hirugarren, arnas eritasunak izan genituen eta hauek 468 heriotza eragin zituzten hiru hileotan (%10,6).



Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.



2003ko hirugarren hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 13 heriotza urtebetetik beherako haurrei egokitu zitzaizkien: 4 neskatori eta 9 mutikori.



2003ko hirugarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 312 laguneko biztanle-irabaziarekin. Saldo positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: Arabak 125 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 16 eta Gipuzkoak 171.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003ko hirugarren hiruhilekoan, heriotzak %8,7 gehiago izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2004/04/05
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002535_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali