Poliza-modalitateari begiratuta, banakakoa edo familiako polizek hartzen dituzte barruan aseguratu gehienak, % 54,9. Hurrengoak, enpresetarako edo bestelako kolektibo konkretuetarako polizak dira (% 25,8), eta mutualitate publikoenak (% 19,3). Dena dela, poliza kolektiboak gora jarraitzen du, aurreko hiru urtean (1999-2001) bezalaxe. Poliza kolektiboak izan du hazkunderik handiena (% 6,1), 2001. urtearen aldean; banakakoa edo familiako polizak eta mutualitate publikoak, berriz, % 3,3 eta % 4,4 hazi ziren, hurrenez hurren.
|