Metodologia-fitxa: Osasun-arreta pribatuaren estatistika (Kod. 030505)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
27/06/2024
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
27/06/2024
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Osasun Arreta Pribatuaren Estatistikak, aurrerantzean, OAPE, Euskal AEn jarduten duten aseguru libreko entitateetatik abiatuta, asistentzia sanitarioko aseguramenduaren magnitude nagusiei buruzko informazioa ematen du (aseguratutako pertsonak, primak eta aseguru mota).
Hauek dira OAPEak ikertutako aldagai nagusiak:
- Aseguratuen kopurua eta ezaugarriak.
- Osasun-sektorearekiko negozio-bolumena.
OAPEa informazio-iturri gisa erabiltzen da Eustaten estatistika-eragiketak prestatzeko: Osasunaren panorama eta Osasun Kontua.
3.2. Sailkapen-sistemak
- Espezialitateen sailkapena: Osasun Zientzietan erabilitakoetan oinarrituta (183/2008 Errege Dekretua, otsailekoa).
- Aseguru-arloak: "Gaixotasuna" arloko entitateak hautatzen dira, Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren sailkapenaren arabera.
- Lurralde-sailkapen estandarrak.
3.3. Estaldura sektoreka
OAPEan Euskal AEn jarduten duten osasun-arretaren adarreko aseguru-entitate guztiak barne hartuta daude.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Euskal AEn jarduten duten osasun-arretako aseguru libreko entitate bakoitza.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Estatistika-populazioa Euskal AEn jarduten duten osasun-arretaren adarreko aseguru-entitate guztiek osatzen dute.
3.7. Eremu geografikoa
Eremu geografikoa Euskal AE da. Informazioak, dimentsio espazialari dagokionez, behar duen banakapen-maila lurralde historikoak dira.
3.8. Denborazko estaldura
OAPEren jatorria «Laguntza mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateen estatistika» da, 1993an urtero egiten hasi zena. 2015. urteaz geroztik, eragiketa hori Eustatek hartu zuen bere gain eta osasun-aseguruen sektoreko baldintza berrietara egokitu zen. 2016. urtean, eragiketa horren izendapena aldatu egin zen eta «Osasun Arreta Pribatuaren Estatistika» izatera pasa zen, eta bi urtean behingoa izatera.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-aldia 2015. urteko erreferentziako datuak dira, hain zuzen ere, Eustatek eragiketa honen ardura bere gain hartu zuen urtekoak. Edonola ere, poliza kopuruari, asegurua duten pertsonei eta primen bolumenari loturiko datuak 1994. urtetik aurrera, serie historikoarekin konparagarriak dira.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Primak milaka eurotan neurtzen dira, eta pertsona aseguratuko eta biztanleko primak, aldiz, eurotan. Gainerako datuak zenbaki absolututan edo ehunekotan neurtzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Jasotzen diren datuak urtean zehar erregistratutako jarduerari buruzkoak dira.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
Ez dagokio.
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Ez dagokio.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak bi urtean behin ezagutarazten dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, emaitzen analisiari buruzko txostenak eta honako estatistika-taula hauek jasotzen dituzte:
Osasun-aseguru pribatua duen Euskal AEko biztanleria, sexuaren, adinaren, modalitatearen eta adierazle nagusien arabera, lurralde historikoka.
Euskal AEko osasun-aseguru pribatuen adierazle nagusiak, lurralde historikoaren arabera.
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: metodologia-fitxa du.
- Definizioak
- Galdetegiak
Osasun arreta pribatuaren estatistika
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Euskal AEko osasun-arreta pribatuaren adierazle nagusiak, lurralde historikoaren, kontzeptuaren eta aldiaren arabera. 1994 - 2021 | 2022/10/25 |  |
Euskal AEko osasun-arreta pribatuko polizak, lurralde historikoaren, poliza motaren, kontzeptuaren eta aldiaren arabera. 1994 - 2021 | 2022/10/25 |  |
Euskal AEko entitate-kopurua, lurralde historikoaren eta motaren arabera. 1994 - 2011 | 2015/04/24 |  |
Euskal AEko kartera, modalitatearen eta kontzeptuaren arabera. 1994 - 2011 | 2015/04/24 |  |
Euskal AEko gastuak, lurralde historikoaren eta kontzeptuaren arabera (mila euro). 1994 - 2011 | 2015/04/24 |  |
Euskal AEko sarrerak, lurralde historikoaren eta kontzeptuaren arabera (mila euro). 1994 - 2011 | 2015/04/24 |  |
Osasun aseguru pribatua duten Euskal AEko pertsonen ezaugarriak, Lurralde Historikoaren, sexuaren eta adin-tartearen arabera. 2015 - 2021 | 2022/10/25 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.
Informazio-zerbitzuak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
OAPEan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna, kostua eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
OAPEaren erakunde erabiltzaile eta interesdunak honako hauek dira:
- Osasun-arretaren arloan jarduten duten Aseguru Entitateak
- Osasun Saila
2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsako eta hedabide digitaletako albisteen kopurua islatzen duena, 1 izan da. Web-bisiten indizea, eragiketa bakoitzeko web-bisiten kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den, eta 5 maximoa.
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2021 urtean, gogobetetze-indizea 4 izan da, eta emandako garrantzi-maila, 4,2. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den, eta 5 maximoa.
12.3. Zehaztasuna
Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren plan eta programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, OAPEaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Ikusi akurazitate globalaren adierazleak "13.3 Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak" atalean.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Ez dago laginketa-errorerik, errolda-eragiketa bat baita.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Erantzun-tasari (urtekoa) lotutako adierazlea % 100 izan da 2021 aldian.
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
Desfasearen benetako balioa, erreferentzia-aldia amaitzen denetik emaitzak argitaratzen diren datara arte igarotako denbora neurtzen duena, 2021 urtean 10 hilabetekoa izan da.
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpen-egutegiaren arabera argitaratzen dira. Egutegiaren betetze-mailaren adierazlea % 100 izan da 2021 urtean.
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
Konparagarritasun-tasa, erreferentziako erakunde bakoitzarekin aldera daitezkeen metadataren alderdien ehunekoa neurtzen duena, % 100 izan da 2021 urtean.
15.2. Denborazko konparagarritasuna
1994. urtetik aurrerako datuak daude eskuragarri eta hutsune bat egon zen 2012-2014 urteetan, ez baitzen eragiketa hau egin. 2015. urteaz geroztik, Eustatek bere gain hartu zuen OAPEa eta datuak bi urtean behin argitaratzen dira.
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen seriean hutsunerik gabe agertzen diren aldien kopurua neurtzen duena, 15 urtekoa izan da 2021 urtean.
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Estatistika ofizialaren barruan ez dago azterketa-eremu horrekin lotutako beste emaitzarik.
15.4. Barne-koherentzia
OAPEaren datuen arteko koherentzia bermatzeko, oinarrizko zenbait baliozkotze-kontrol txertatzen dira (hein- eta koherentzia-kontrola) datuak biltzeko fasean. Gainera, behin informazioa biltzeko fasea amaitutakoan, beste baliozkotze bat egiten da, datuak zuzenak direla bermatzeko.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 72000 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusten.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuak galdetegi espezifiko baten bidez lortzen dira.
Ikertutako unitate kopurua honako hau da: Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko 23 entitate. Unitate horiek, hasiera batean, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erakundeen Erregistrotik ateratzen dira, eta Eustate Jarduera Ekonomikoen Direktorioarekin kontrastatzen dira. Azkenik, Euskal AEn gutxienez establezimendu bat duten erakundeei egiten zaie inkesta.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Bi urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Informazioa web-galdetegi baten bitartez biltzen da.
18.4. Datuen baliozkotzea
Web-galdetegiari esker, betetze- eta baliozkotze-lanak aldi berean egin daitezke. Behin informazioa biltzeko fasea amaitutakoan, beste baliozkotze bat egiten da, datuak zuzenak direla bermatzeko.
18.5. Datuen bilketa
Aseguratuaren ezaugarrien apartatuan, sektorean ordezkaritza txikia duen erakunderen batek informazioa eman ez badu, egozpena egiten da, lurraldearen, sexuaren eta adinaren arabera banatuta.
Datuak tabulatu eta horiek ezagutarazteko behar diren ustiapenak egiten dira.
18.6. Doikuntza
Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.
19. Oharrak