2004/06/30eko prentsa-oharra

SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK 2002. urtea



Euskadiko Autonomia Administrazioen gastu arrunta %6,7 hazi zen 2002an, 2001ean baino bi puntu gehiago



2002. urtearen bukaeran, zor bizia BPGaren %6,8an kokatu zen.



2002ko ekitaldian, Euskadiko Autonomia Administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal Administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko erakundeekin batera) gastu arruntak %6,7 hazi eta 8.177,1 milioi eurora iritsi ziren, Eustatek emandako datuen arabera. Sarrera arruntak, berriz, %5,7 gehitu eta 10.149,2 milioira iritsi ziren aldi berean.

Bi bilakaeren ondorioz, eragiketa arrunten saldoa (sarrera arruntak ken gastu arruntak) 1.972 milioi eurotan kokatu zen eta %1,6ko igoera izan zuen 2001eko ekitaldiaren aldean.


Sarrera arruntetan, zerga-sarreren barruan, errubrika honen %32,5 hartu zuen BEZak %3,2 bilakaera positiboa izan zuen. PFEZa %4,3 hazi zen 2002an eta zerga-sarreren %31,9 hartu zuen. Ehuneko hazkunderik handienak Zerga Bereziek (%9,7) izan zuten, ondoren, Udal Zergek (%6,9) eta azkenik, Sozietate Zergek (%6,5).




Gastuen arrunten atalaren barruan, %5,4ko hazkundea metatu zuten langileria-gastuek, eta transferentzia arruntek ere antzeko hazkundea lortu zuten. Osotara, guztizko gastu arrunta %6,7 igo zen 2002ko ekitaldian, eta beraz, aurreko urteko %8,6ko igoera baino txikiagoa izan zen.

Eragiketa arrunten saldoaren hazkundea ahuldu egin zuten inbertsioak eta kapital-transferentziak ere gehitzeak eta ondorioz, aurrekontu-superabit ez-finantzarioa murriztea eragin zuten. Hala, 2001eko 461,9 milioi euroko superabitetik 2002ko 336,5 milioi euro estimatura murriztu zen. Superabit horrek BPGaren %0,7 hartu zuen 2002an.


Kapital-sarrerak 309,8 milioi izan ziren eta kapital-gastuak (inbertsioak eta kapital-transferentziak) 1945 milioi eurotik gorako kopurua lortu zuten. %16,1eko hazkunde nabarmena izan zuten eta 2001eko hazkunde-tasa (%13,1) eta 2000koa (%3,5) nabarmen gainditu zituzten.




Zor bizia 2.776,4 milioira murriztuta egon zen, baina 2002. urtearen bukaeran 3.047,9 milioira iritsi zen, hots, BPGaren %6,8ra. 2002an, 636,5 milioiko zor berria egin zen eta urrekoaren 367,8 milioi amortizatu ziren.





Euskadiko Autonomia Administrazioek, guztira, 58.718 pertsona zituzten lanean 2002. urtean, aurreko urtean baino %1,3 gehiago. Merkataritza-sozietateak eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoak barne hartuta, Autonomia Administrazioek 87.644 pertsonari ematen diete lana, hots, 2001. urtean baino %1,4 gehiagori. Horrenbestez, Euskal AEko ekonomiako landun guztien %9,8 ari dira administrazio horietan.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Javier Aranburu
Tlf:+34-945-01 75 99 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko Autonomia Administrazioen gastu arrunta %6,7 hazi zen 2002an, 2001ean baino bi puntu gehiago

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2004/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002608_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali