Metodologia-fitxa: Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak (Kod. 153011)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

“Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak” eragiketak datuak eskaintzen ditu, aurrekontu-kontabilitatearen terminoetan, finantzarioak ez diren kontuetan, administrazio autonomoaren eta haren erakunde autonomoen maila guztiei buruzkoak (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta toki-erakundeak, udaletakoak zein udalez gainekoak), likidazioei eta aurrekontuei dagokienez.

Hauek dira ikertutako aldagai nagusiak:
-Gastuak
-Sarrerak

3.2. Sailkapen-sistemak

Toki-erakundeen diru-sarreren eta gastuen sailkapen ekonomikoa

Toki-erakundeen gastu-programen sailkapena

3.3. Estaldura sektoreka

Sailkapenen atal guztiak betetzen dira.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Lurralde-eremu bakoitzeko administrazio orokorra, haren erakunde autonomoak eta partaidetzapeko enpresak.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Euskal AEko administrazio publikoaren multzoa.

3.7. Eremu geografikoa

Lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, hainbat desagregazio-mailarekin: autonomia-erkidegoa, lurralde historikoa, eskualdea eta udalerria.

3.8. Denborazko estaldura

Eragiketa honi buruzko informazioa 1982tik biltzen da; hala ere, 1988an jo zen eragiketa eta argitalpen independentetzat.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarrizko aldia 1992a da, urte hartatik ez baita egin konparagarritasuna asalda dezakeen aldaketa metodologiko esanguratsurik.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak, gehienbat, balio absolututan argitaratzen dira (eurotan edo milaka eurotan).

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Datuak beti dira ondoz ondoko bi alditakoak; izan ere, “n+2“ urtean jasotako informazioa, batetik, “n” urteko likidazioari dagokio eta, bestetik, “n+1” urteko aurrekontuari.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Eustatek lankidetza-hitzarmena dauka foru-aldundiekin, toki-erakundeen aurrekontu-informazioaren kalitatea eta homogeneotasuna hobetzeko. Hitzarmen horren arabera, foru-aldundiek XML fitxategietan ematen diote informazioa Eustati.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Urtero zabaltzen da.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

Datuak: azken prentsa-oharrak, txostenak, grafiko interaktiboak eta datu-bankua. Gainera, eremu hauei buruzko hainbat estatistika-taula:

-Euskal administrazioen likidazioak
-Eusko Jaurlaritzaren likidazioak
-Foru-aldundien likidazioak
-Udalen likidazioak
-Zor publikoa
-Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak
-Foru-aldundien aurrekontuak
-Udalen aurrekontuak
-Udal-sozietate publikoak: egoeraren balantzea eta galera-irabazien kontua

Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: honako dokumentuak ditu:
Fitxa metodologikoa
Kalitate-fitxa
-Definizioak
-Kodeak eta izengaiak

Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.

Informazio-zerbitzua

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Sektore publikoaren aurrekontuen estatistiketan helburu espezifikoak ezartzen dira, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: irisgarritasuna eta argitasuna; egokitasuna; aukera eta puntualtasuna; kostua; zehaztasuna, eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:

-Gobernantza Publikoa eta Autogobernua. Eusko Jaurlaritza. Kupoaren eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritza
-Espainiako Estatistika Institutua (INE)
-Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
-Lan eta Enplegu Saila
-Udalak
-Herri Kontuan Euskal Epaitegia
-Ekonomia eta Ogasun Saila
-Lehendakaritza
-Foru-aldundiak
-EUDEL
-Erabiltzaile partikularrak, hainbat erabileratarako


2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,37. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Zentzu horretan, udalerria da gehieneko lurralde-desagregazioa.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Zehaztasun- eta fidagarritasun-maila altuak bermatzen dira, biztanleria osoaren datuak jasotzen direlako (estaldura-tasa = 100) eta erantzun-tasa % 99,9koa delako.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Zentsu-eragiketa denez, ez dago laginketa-errorerik.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 100
Estaldura tasa: % 100

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 18 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 99 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 30 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Eragiketa honek ibilbide luzea egin duenez, Euskal Estatistika Erakundearen eragiketa heldu eta sendoenetako bat da, eta, besteak beste, Sektore Publikoko Kontu Ekonomikoak egiteko estatistika-informazioaren oinarria da. Horrela, eragiketa horien emaitzak koherenteak dira elkarrekiko.

15.4. Barne-koherentzia

Arazketa- eta baliozkotze-fasean, batetik, galdetegien barne-koherentzia kontrolatzen da, eta, bestetik, jasotako datu guztien balorazio orokor bat egiten da, urteen arteko konparazio bat egiteaz gainera.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 199200 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Datuak, behin argitaratuta, behin betikotzat jotzen dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Administrazio-arloko informaziotik ateratzen dira datuak, honako bereizketa hau eginez: batetik, euskal administrazioen argitalpenetan jasotzen dira Eusko Jaurlaritzari eta foru-aldundiei buruzko datuak, eta, bestetik, toki-erakundeek ematen dute informazioa, administrazio-arloko kontabilitate-dokumentuetan, lurralde bakoitzeko foru-aldundiaren bidez.


18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Erakunde bati buruzko informazioa falta bada, berari eskatzen zaio zuzenean, Eustateko inkestatzaileen bidez.

18.4. Datuen baliozkotzea

Aplikazio informatikoarekin, banakako baliozkotzeak egin daitezke, galdetegiz galdetegi, baina baita baliozkotze orokorrak ere.

18.5. Datuen bilketa

Batzuetan, ez da erantzuten, edo informazioa beranduegi iristen da; bada, aurreko urteekiko homogeneotasunari eusteko, likidazioetan eta aurrekontuetan ez dauzkagun datuak inputatzen dira.

18.6. Doikuntza

Ez da urtaro-doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali