HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Euskal AEko industria...

2004/08/27ko prentsaoharra

INDUSTRI KONTUEN AURRERAPENA 2003. URTEA



Euskal AEko industria % 1,4 hazi zen 2003ko ekitaldian, kopuru errealetan


Industriako langile landunak % 0,4 gehitu ziren 2003an; horrenbestez, 247.000 gora ziren azkenean


Euskal AEko industriajarduerako balio erantsiak % 1,4ko hazkunde erreala izan du 2003an, eta aurreko urtean (% +0,2) baino gehiago hazi da, Eustatek landutako datuen arabera. Jokaera hori ez da berdina izan hiru lurraldeetan. Bizkaia eta Gipuzkoa, kopuru errealetan, % 2,7 eta % 0,8 hazi dira, hurrenez hurren; eta Araba aurreko urteko maila berean mantendu da.


Kopuru garbietan, ia 1.000 enplegu sortu dira 2003an, aurreko urtean baino % 0,4 gehiago. Industriako lanpostuak 247.000 dira, zortzi urtez hazkunde positiboak izan eta gero. Hartara, industriako enplegua 1984ko mailan da.


Industriako balio erantsi gordinaren bilakaera, oinarrizko preziotan, 19992003.

Hazkundearen tasa errealak.


(a): Aurrerapena

Iturria: Eustat.



Bilakaera horretan, alde handiak ageri dira sektore batetik bestera. Batez bestekotik gora hazi dira sektore hauek: kimika-industria (% 13,8), ehungintza eta jantzigintza (% 8,3), material elektrikoa (% 6,7), ez-metalezko industria (% 6,6), petrolioa fintzea (% 6,3), garraio-materiala (% 6,1) eta zurgintza (% 5,0).

Beste alde batetik, aztertutako sektoreen artetik, bost izan dira tasa negatiboenekoak: larruaren eta oinetakoen industria (% -8,1), papera, argitalpena eta arte grafikoak (% -5,7), metalgintza eta metalezko gaiak (% -2,1), metalezko eta ez-metalezko meak (% -1,3) eta kautxua eta plastikoa (% -1,2).


Industriako balio erantsi gordinaren bilakaera, oinarrizko preziotan.

Prezio finkoak. Euroak, milakotan.



(a): Aurrerapena

Iturria: Eustat.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.: +34-945 017 513. Faxa: +34-945 017 501
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria % 1,4 hazi zen 2003ko ekitaldian, kopuru errealetan

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2004/08/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002648_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar