HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Euskal AEko industria...

2004/07/12ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN ETA ERAIKUNTZAREN KONTUAK 2002. urtea



Euskal AEko industria % 2,0 hazi zen 2002ko ekitaldian.



Industriako enpleguak bilakaera positiboa izan zuen, eta urte horretan % 1,2 gehitu zen.


2002an, Euskal AEko industriaren sektoreak egiaztatu egin zituen ekonomiaren moteltzea adierazten zuten aurreko ekitaldiko zeinuak, eta, Eustaten datuen arabera, sektore horren hazundearen tasa nominala % 2,0 gehitu zen.


Euskal AEko industriak 1997-2000 laurtekoan izan zituen hazkunde-erritmo handiak (balio nominaletan, urteko batez besteko hazkundea % 9,0 izan zen) moteldu egin dira 2001eko eta 2002ko ekitaldietan. Hazkunde tasak positiboak izan ziren ekitaldi horietan ere, baina txikiagoak. Hala, 2001ean % 3,6 izan zen, eta 2002an, % 2,0.




Industriako enpleguaren bilakaerak bat egin du industriako produktuarekin. Industrian, 40.000 enplegu garbi sortu ziren lehen aipaturiko hedapen-aldian (1997-2000), eta urteko batez besteko hazkundea % 5 izan zen.

2001ean, aurreko dinamismoa ahuldu egin zen, baina, hala ere, urteko hazkunde-tasa % 3,0 izan zen, eta 7.000 enplegu garbi sortu ziren.

2002an, moteltzearen bigarren urtean, industriaren sektoreak enplegua sortzen jarraitu zuen, 2001. urtean baino ia 3.000 enplegu gehiago, eta, beraz, % 1,2ko hazkundea izan zen. 1994an, industriako enplegua 192.274 lagunekoa zen, eta 2002an, zortzi urte geroago, 246.663 langile ziren, 54.000 eta apur bat enplegu gehiago.



Hauek dira, laburbilduta, EUSTATek landutako industria-kontuek eskaintzen dituzten emaitzarik nabarmenenetariko batzuk:


Industria-balio erantsiak % 2,0ko goratze nominala izan du 2002an. Tasa positiboa da, baina txikiagoa da 2001. urtean izandakoa (% 3,6) baino, eta batez ere aurreko urteetan izandakoak baino.

Pisu handieneko sektoreen artean, urteko hazkunderik handienak, balio erantsian, honako adar hauek izan dituzte: ez-metalezko meak (% 35,9), azken kimika (% 28,7), ingeniaritza mekanikoa (% 13,9), zurgintza (% 13,8), ogia eta errotaritza (% 11,9) eta forja eta estanpazioa (% 10,8) adarrek, alegia. Aitzitik, atzerakada handieneko urteko tasak adar hauetan gertatu dira: petrolioa fintzea (% -48,9), ez-burdinazko metalgintza (% -28,3), material elektronikoa (% -11,2) eta makina-tresna (% -9,3) adarretan.

Industriako enplegua % 1,2an hazi da, eta 2002an baino ia 3.000 lanpostu gehiago sortu ditu.

2002an lanpostu gehien sortu duten sektoreak honakoak izan dira, ehuneko-baliotan: Birziklapena (% 23,3), Ingeniaritza mekanikoa (% 7,3), Forja eta estanpazioa (% 6,1), Esnekien industriak (% 5,6) eta Ogia eta errotaritza (% 4,4). Lanpostuak galdu dituzten adarren artean, honako hauek daude: Metalezko meak (% -11,8), Material elektronikoa (% -9,2), Arrain kontserbak (% -5,7) eta Ehungintza (% 5,1).

Industria-sektoreko inbertsioak % 1,4 hazi dira 2002an; hala ere, urtebete lehenago izandako tasatik (% 27) urrun geratu da.

Ibilgetu erabilia birjartzeko amortizazioak % 5,0 hazi dira 2002ko ekitaldian.

Ekitaldiko inbertsio garbiak, hau da, egindako inbertsioei amortizazioak kenduta geratzen dena, 1.200 milioi euro izan dira, urtebete lehenago izandako datuetatik hurbil.

Ustiapeneko soberakin gordinak atzerakada izan du bigarren urtez jarraian, 2001ean % -0,6, eta 2002an, % -1,2.

Langileria-kostuak, aldiz, % 4,6 hazi dira 2002an; 2001ean baino gutxiago, orduan % 7,3 egin baitzuten gora.

Zerga-aurreko emaitzek 2,4 puntu irabazi dituzte, 2001. urtean izandako emaitzekin alderatuz gero; hala ere, 2000ko zifretara ez da oraindik iristen.

Cash flow-a % 3,4 hazi da aurreko urtearen aldean. Horrenbestez, 2000. urtekoaren maila berera heldu da ia, amortizazioetarako zuzkiduretara bideratutako baliabideei esker.

Probintziei begira, 2002. urteko hazkunde-tasa onenak Gipuzkoako eta Arabako industria-sektoreetan izan direla ikus daiteke; % 2,8 eta % 2,7 hazi dira, hurrenez hurren. Bizkaiko industriaren urteko bilakaera (% 1) Euskal AE osoko bilakaeraren (% 2) erdibidean gelditu da.



Eraikuntza-sektoreak % 10,3-ko hazkunde nominala izan zuen 2002an.


Euskal AEko eraikuntza-sektorea % 10,3 hazi da (2001ean %16,6). Sektore horretako langile-kopuruak ere bilakaera positiboa izan du, eta hazkunde-tasa % 7,0koa izan da 2002an. Ekitaldi horretan, beraz, 5.300 lanpostu garbi sortu ziren. Hona hemen nabarmendu beharreko beste emaitza batzuk:


Ustiapeneko soberakin gordinak % 5,3 egin du gora, eta langileria-kostuak, % 12,9.


Zerga-aurreko emaitzek behera egin dute zertxobait (% -0,3), baina cash flow-ak % 2,7 egin du gora.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Iosune Azula
Tlf:+34-945 017 509 Fax:+34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria % 2,0 hazi zen 2002ko ekitaldian.

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2004/07/12
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002616_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar