HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak % 3,1 gehitu...

2004/07/07ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2003ko 4. hiruhilekoa



Heriotzak % 3,1 gehitu ziren 2003ko laugarren hiruhilekoan



2003ko laugarren hiruhilekoan, 4.650 pertsona hil ziren Euskal AEn. Urte osoan, guztira 18.558 hil ziren.



2003ko laugarren hiruhilekoan, 4.650 pertsona hil ziren Euskal AEn, 2002ko laugarren hiruhilekoan baino % 3,1 gehiago, Eustaten datuen arabera. Lurraldeka, Araban 596 pertsona hil ziren, Bizkaian 2.589, eta Gipuzkoan 1.465.


2003. urteko heriotzen behin-behineko kopurua 18.558 da. Horietatik 9.631 dira gizonezkoak, eta 8.927 emakumezkoak. Bizilekua Euskal AEn izan eta erkidegotik kanpo hil direnen datuak falta direla, 2002an baino 521 heriotza gehiago erregistratu ziren, % 2,9 gehiago, alegia.


2003an izan ziren heriotzen % 30,2 (5.605) zirkulazio-sistemako gaixotasunen ondorioz gertatu ziren. Hurrengo heriotza-kausa tumoreak izan ziren, heriotzen % 29 eragin baitzituzten (5.375). Hirugarrenik, alde handiarekin, arnas aparatuko gaixotasunek heriotzen % 10,7 eragin zituzten (1.987)



Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.



Gora egiten jarraitzen du 100 urte edo gehiago dituztela hil direnen kopuruak.



2003an hilen artean, urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren 56 lagun: 29 mutiko eta 27 neskato. Bestalde, 100 urte edo gehiagorekin hil zirenen kopurua nabarmen handitu dela ikus daiteke: 1990ean 56 izan ziren, eta 2003an, ordea, 134 (23 gizonezko eta 111 emakumezko).



2003ko behin-behineko datuak kontuan izanik, heriotzak baino 631 gehiago izan ziren jaiotzak, eta Euskal AEko hazkunde begetatiboa zeinu positibora aldatu da. Lurraldeka, saldo positiboak gertatu ziren Araban eta Gipuzkoan, 432 eta 736 pertsona irabazi baitzituzten, hurrenez hurren. Bizkaian, aitzitik, heriotzak gehiago izan ziren jaiotzak baino (-537).






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: +34-945 017 549. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak % 3,1 gehitu ziren 2003ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2004/07/07
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002611_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar