2004/11/25eko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ZENTSUAK. Atzerritarrak 2001. URTEA



Euskal AEko atzerritarren erdiak Espainiako naziotasundunekin bizi dira



Atzerritarren %9,2 bakarrik bizi dira eta %3,3 establezimendu kolektibotan


2001eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuaren arabera, atzerritarren %48,8 Espainiako naziotasundun pertsona bat behintzat bizi den familietan bizi dira, %3,3 kolektibo batean erroldatuta daude eta gainerako %47,9 kide guztiak atzerritarrak diren familietan. 2001ean, guztira, atzerritarrek bakarrik osatutako 6.336 familia kontatu ziren eta mistoak 10.482. Azken horietan, 15.198 pertsonak Espainiako ez den naziotasunen bat zuten eta 22.981ek Espainiakoa.


1991tik hona, kide guztiak atzerritarrak dituzten familiak bost aldiz gehitu dira (1991an 1.227 familia kontatu ziren) eta familia mistoak 2,5 aldiz (1991an 4.175).


Atzerritarren %9,2 bakarrik edo erroldatutako pertsona bakarra bizi den etxeetan bizi dira. Atzerritarrek bakarrik osatutako familietatik %17,2 konposatuak dira, hau da, bizikideekin ahaidetasuna izan dezakete edo ez, baina ez dira inoiz bikoteak edo guraso-seme-alabak izango. Familia-zentsu guztirako, familia-mota horrek %3,4 hartzen du. Kasuen %12,1en, ezkontideek edo izatezko bikoteek (seme-alabekin edo gabe), aitak edo amak seme-alabekin eta beste pertsona batzuek osatutako gunea dute familiek –familia zabalduak-.


Atzerritarren familien batez besteko tamaina txikiagoa da Euskal AEko familietakoa baino.


Atzerritarrek osatutako familien batez besteko tamaina (2,36) hemengoena (2,76) baino txikiagoa da. Atzerritarrek eta ez atzerritarrek osatutako familiak batez beste 3,65 kidera iristen dira eta horrek adierazten digu pisu probablea dutela ezkontza mistoek eta/edo Espainiako naziotasundun seme-alabak izateak. Atzerritarrek bakarrik osatutako familien batez besteko txikiaren arrazoiak bi izan daitezke: biztanleria hori gaztea izatea edo beraien familien zati bat euren jatorrizko herrietan utzi izana. Azken egoera horrek familia berriro batzeko prozesuak ekar ditzake etorkizunean.


2001ean erroldatutako 31.167 atzerritarretatik %45,7k Ameriketako herrialderen bateko naziotasuna dute, %31k Europakoa, %18,4k Afrikakoa, %4,7k Asiakoa eta %0,2k Ozeaniakoa. Sexuaren arabera, Ameriketako naziotasundunen %62 emakumezkoak dira. Afrikarren artean, aldiz, alderantziz gertatzen da eta %67 dira gizonezkoak.


Atzerritarrek batez beste 32,5 urte dituzte, gainerako biztanleriak baino bederatzi gutxiago.


Atzerritarren %50 hiru hiriburuetan kontzentratzen da. Zehatzago, %23,6 Bilbon bizi dira, %17 Vitoria-Gasteizen eta %10 Donostia-San Sebastianen. 16 urte edo gehiago dituztenen %54,3 landunak dira eta %12,9k ez dute lanik. Beraz, langabezia-tasa %19koa da, 2001eko guztizko biztanleriaren %11,6koaren aldean. %32,8 bakarrik dira ez-aktiboak eta horietatik %14k etxeko lanak egiten dituzte, %9k ikasi egiten dute eta gainerakoak bestelako ez-aktibotasun egoeran daude (erretiratua, lanerako ezgaituta, etab.) Euskal AE osotara hartuta, ez-aktiboen portzentajea biztanleriaren %53,1era iristen da.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos
Tel.: +34-945 01 75 31. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko atzerritarren erdiak Espainiako naziotasundunekin bizi dira

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak
Eragiketa kodea : 
010152
Periodikotasuna : 
Hamar urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2021
Eguneratze data : 
2004/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002718_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali