2004/12/22ko prentsa-oharra

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREN INGURUKO ESTATISTIKA (I+G) 2003



Euskal AEko I+Gko gastua %4,1 handitu zen 2003an



Gastu hori, BPGaren ehuneko gisa, Espainiako batez bestekoaren gainetik eta Europar Batasuna-25ekoaren azpitik kokatu zen.



2003. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 700 milioi euro inbertitu ziren ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %4,1 gehiago, Eustatek landu dituen datuen arabera. Baina hazkunde hori BPGak izandakoa baino txikiagoa izan zen uneko preziotan (%5,1).


Azken hamar urtean, ia hirukoiztu egin da ikerketa- eta garapen-lanetan egindako esfortzua






2003ko I+Gko gastu horrek BPGaren %1,48 hartu zuen (aurreko urtean baino ehunen bat gutxiago), eta beraz, estatuko batez bestekoaren gainetik dago (%1,10), baina Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik (2002an %1,83).


Egiaztatu da erlazio positiboa dagoela biztanleko BPGaren eta I+Gra bideratutako BPGaren ehunekoaren artean. Herrialde aberatsenek egiten dute I+Gko inbertsiorik handiena, hau da, euren BPGaren %2,5 gainditzen dutenak, eta Suedia, Japonia, Finlandia, Alemania eta AEB dira. Bitarteko ahalegina, hots, BPGaren %1,5en eta %2,5en artekoa egiten dutenen artean, Frantzia, Erresuma Batua, Norvegia, Austria eta Kanada daude. Inbertsio baxuak, azkenik, Irlandan (%1,15), Italian (%1,11), Espainian (%1,10), Hungarian (%1,02), Portugalen (%0,93) eta Polonian (%0,59) izaten dira.


Autonomia-erkidegoka, Euskal AEk bigarren tokian jarraitzen du I+Gko ahaleginaren rankingean, eta Madrilgo Erkidegoa baino ez dago aurretik (2003. urtean, %1,81eko gastua BPGaren aldean), I+Gn diharduten zentro publiko asko han biltzen direlako. Horiek horrela, ezein autonomia-erkidegok ez du gainditzen Europar Batasuna-25eko batez bestekoa.



Euskal AEn egindako I+Gko gastuaren %79 enpresa-sektorean egikaritzen da.



Egikaritze-sektoreei dagokienez, enpresek I+Gko gastuaren %79 kontsumitu zuten; %18 unibertsitate-ikerketara bideratu zen, eta gainerako %3 Administrazioaren mendeko zenbait organismo publikoetara. Arlo horretan ere diferentzial handia dago Espainiar Estatuko emaitzen aldean: 2003. urtean, enpresek I+Gko gastuaren %54 besterik ez zuten egikaritu, herri-administrazioak %15, goi-mailako irakaskuntzak %30 eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek gainerako %1.


Gastu handiena burutzen duen eta langile-kopuru handiena erabiltzen duen zientzia-diziplina ingeniaritza eta teknologia da, diziplina horretara bideratzen baitira baliabideen %77 eta han lan egiten baitute I+Gn diharduten langileen %73k.


Industria-enpresei dagokienez, aipatzekoak dira garrantzi handieneko produktu ikertu gisa, makineria eta tresneria mekanikoa, eta aireontzi eta espazio-ontzien eraikuntza. Bi sektoreen artean, enpresek I+Grako bideratzen dituzten gastu arrunt guztien %23 kontsumitzen dute.


Zerbitzu-enpresen aldetik, telekomunikazioak, softwarea eta I+Gko zerbitzuak dira baliabide gehien jasotzen duten produktuak, eta guztien artean I+Gra bideratutako gastu arrunten %24ra iristen dira.



Finantzaketaren ikuspegitik, finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 463 milioi euro bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren %66; eta ehuneko puntu eta erdi gehitu du bere ekarpena, aurreko urtearen aldean. Finantzaketa publikoa %30era iritsi zen. Funtsen %4 atzerrian atzeman ziren eta ekarpena gehien gutxitu duen sektorea izan zen, 2002an %8koa izan baitzen eta 2001ean %7koa. Euskal AE finantzaketa pribatu handieneko herrialdeen artean kokatzen da, AEB eta Alemaniaren mailan.


Euskal AEn I+Gko jardueretan diharduen guztizko langile-kopurua 11.353 lagunera (%+1,7, 2002. urtearen aldean) iritsi da, biztanleria landunaren milako 11,58; eta kopuru horretatik, 7.142 ikertzaileak dira, milako 7,28. Estatu mailan, I+Gko jarduerak biztanleria aktiboaren milatik 8ri ematen die lana eta ikertzaileen taldeak, berriz, milatik 4,9ri.


I+Gko langileen %30,5 emakumezkoak dira



I+Gko jardueretan emakumeek duten parte hartzearen ehunekorik handienak herri-administrazioetan eta goi-mailako irakaskuntzan ematen dira, %45,1 eta %43,1 baitira, hurrenez hurren. Enpresetan berriz, %26 dira emakumeak.








Euskal AEn egindako ikerketaren beste adierazle batzuk patenteak eta erabilgarritasun-modeloak dira.


Argitaratutako patenteen kopurua 161era iritsi zen 2003an. Produktu-motaren arabera, nabarmendu egiten dira etxeko tresnak eta tresna elektrikoak, eraikinak eta eraikinentzako osagarriak (sarrailak eta kutxa gotorrak) eta garraioak eta enbalajeak.


Sortutako erabilgarritasun-modeloak 180 izan dira eta horietan ere nabarmendu egiten dira etxeko tresnak, garraioak eta enbalajeak eta eraikinak eta eraikinentzako osagarriak, baina kasu honetan, ateak eta leihoak.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Susana Rabuñal Mol
Tlf:+34-945-01 75 48 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko I+Gko gastua %4,1 handitu zen 2003an

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2004/12/22
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002883_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali