Metodologia-fitxa: Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G (Kod. 043201)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko (I+G) jarduerei buruzko estatistikak I+G jarduerak egiten dituzten enpresek, unibertsitateek eta erakunde publikoen mendeko beste zentro batzuek erabiltzen dituzten giza baliabideei eta baliabide materialei buruzko urteko datuak eskaintzen ditu. Besteren artean, honako hauek dira eragiketa honen helburu nagusiak:
* Euskal AEko ekonomiako askotariko sektoreek ikerketa-lanetan egiten duten ahalegina ezagutzera ematea, erabilitako giza baliabideak eta baliabide materialak neurtuz.
* Gure erkidegoan I+Garen alorrean jokoan ipinitako baliabideek lortu duten maila erakustea eta maila hori gure inguruko beste herrialdeetakoarekin alderatzea ahalbidetuko duten adierazleak ematea.
* Egindako ikerketa-lanak karakterizatzea, sailkapen funtzionalen bidez (adibidez, ikerketa mota, helburu sozioekonomikoa, ikertutako produktuak eta abar).
* Euskal AEko ikerketaren eta garapen teknologikoaren errealitatea ezagutzeko tresna baliagarri eta baliozko bat ematea, arduradun politikoek eta askotariko agente ekonomiko eta sozialek plangintzarako oinarritzat erabil dezaten.
Hauek dira aztertutako aldagai nagusiak:
-I+Gko enpresen barne-gastua
-I+Gko enpresetan lan egiten duten langileak
-I+Gko gastua (BPGaren %a), herrialdeko
3.2. Sailkapen-sistemak
Hauek dira sailkapenerako aldagaiak:
-Lurralde historikoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
-Eskualdea
-Exekuzio-sektorea: enpresak eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak, administrazio publikoak eta goi-mailako irakaskuntza.
-Arlo edo diziplina zientifikoa: zientzia zehatzak, ingeniaritza, medikuntzako zientziak, nekazaritzako zientziak eta gizarte-zientziak.
-Lanbidea: ikertzaileak, teknikariak eta laguntzaileak.
-Funtsen jatorria: administrazioa, goi-mailako irakaskuntza, enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak eta atzerria.
-Sexua
Jarduera Ekonomikoaren Sailkapen nazionala (JESN-2009)
Kode eta izendegiak
3.3. Estaldura sektoreka
Eragiketak JESNren atal guztiak estaltzen ditu, ikerketa zientifikoan eta garapen teknologikoan (I+G) aritzen direnei dagokienez.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
I+Gko jarduerak egiten dituzten enpresen, erakunde publikoen eta goi-mailako irakaskuntza-zentroen unitate lokala.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Euskal AEn ikerketa zientifikoan eta garapen teknologikoan (I+G) aritzen diren enpresen, erakunde publikoen eta goi-mailako irakaskuntza-zentroen unitate lokalen multzoa.
3.7. Eremu geografikoa
Eragiketaren lurralde-eremua Euskal AE da. Desagregazio-mailarik handiena eskualdea da.
3.8. Denborazko estaldura
Euskal AEn, 1990ean hasi ziren egiten I+Gko jarduerak egiten dituzten enpresei buruzko estatistika. Hasieran INErekin lankidetzan egiten bazen ere, Eustat bakarrik aritzen da 1993tik. Seriea homogeneoa da 2003tik.
3.9. Oinarri-aldia
Gastuaren, finantzaketaren eta langileen oinarrizko aldagaietan ez da aldaketa esanguratsurik egin. Hala, oinarrizko aldiak bat egiten du serie homogeneoaren lehenengo aldiarekin (2003).
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
I+Gko barne-gastuei buruzko datuak balio absolututan aurkezten dira (milaka eurotan), baita ehunekotan ere, BPGari dagokionez. I+Gn aritzen diren langileei buruzko datuak pertsona-kopurutan eta dedikazio osoko baliokidetzako langileetan neurtzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Informazio-bilketaren aurreko urte naturaleko ekitaldi ekonomikoa da erreferentziako aldia.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Eragiketak sekretu estatistikoa bete behar du. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo eta agregatua bermatzen die inkestatuei, eta ezin izango dira inoiz izenarekin batera erabili, ez eta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Urtero zabaltzen da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean estatistika-eragiketaren honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: azken prentsa-oharrak, I+G jarduerarekin lotutako txostenak, grafiko interaktiboak eta taula estatistiko hauek:
*Gastua eta langileak Euskal AEn:
-I+Gko barne-gastuak, egikaritze-sektoreen eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro).
-Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, diziplina zientifikoaren eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro).
-I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, egikaritze-sektoreen eta bere okupazioaren arabera.
-DOBn I+Gra dedikatutako pertsonala, egikaritze-sektoreen eta bere okupazioaren arabera.
-I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, diziplina zientifikoaren, bere okupazioaren eta sexuaren arabera.
-DOBn I+Gra dedikatutako pertsonala, diziplina zientifikoaren, bere okupazioaren eta sexuaren arabera.
*Gastua eta langileak lurralde historikoka eta eskualdeka:
-Euskal AEko I+Gko barne gastua exekuzio-sektoreari eta lurralde historikoei jarraiki, funtsen jatorriaren arabera (mila euro).
-Euskal AEko I+Gko barne gastua zientzia-eremuari edo diziplinari eta lurralde historikoei jarraiki, funtsen jatorriaren arabera (mila euro).
-Euskal AEko I+Gko langile guztiak exekuzio-sektoreari eta lurralde historikoei jarraiki, okupazioaren eta sexuaren arabera.
-Euskal AEko I+Gko DOBko langileak exekuzio-sektoreari eta lurralde historikoei jarraiki, okupazioaren eta sexuaren arabera.
-Euskal AEko I+Gko langile guztiak zientzia-eremuari edo diziplinari eta lurralde historikoei jarraiki, okupazioaren eta sexuaren arabera.
-Euskal AEko I+Gko DOBko langileak zientzia-eremuari edo diziplinari eta lurralde historikoei jarraiki, okupazioaren eta sexuaren arabera.
-Euskal AEko barne gastua eta DOBko langileak exekuzio-sektoreari jarraiki, lurralde historikoaren arabera.
-Barneko I+Gko gastua (BPGd-aren %, guztira) eta I+Gn erabilitako DOB langileak Euskal AEn, eskualdeen arabera.
*Adierazleak
-I+G egiten duten enpresen eta IPSFL sektorearen ezaugarri nagusiak, jarduera-adarraren arabera.
-I+Gko adierazleak Euskal AEn.
-Barneko I+Gko gastua BPGaren ehuneko gisa, Euskal AEn eta Europar Batasuneko herrialdeetan.
Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: fitxa metodologikoa eta kalitate-fitxa
-Definizioak
-Kodeak eta nomenklaturak
-Galdetegiak
Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Sektoreak guztira |
Langileak |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, diziplina zientifikoaren,bere okupazioaren eta sexuaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, egikaritze-sektoreen eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko DOBn I+Gra dedikatutako pertsonala, diziplina zientifikoaren, bere okupazioaren eta sexuaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko DOBn I+Gra dedikatutako pertsonala, egikaritze-sektoreen eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko langile guztiak zientzia-eremuari edo diziplinari eta lurralde historikoei jarraiki, okupazioaren eta sexuaren arabera. 2001 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko langile guztiak exekuzio-sektoreari eta lurralde historikoei jarraiki, okupazioaren eta sexuaren arabera. 2001 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko DOBko langileak zientzia-eremuari edo diziplinari eta lurralde historikoei jarraiki, okupazioaren eta sexuaren arabera. 2001 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko DOBko langileak exekuzio-sektoreari eta lurralde historikoei jarraiki, okupazioaren eta sexuaren arabera. 2001 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Gastua |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, diziplina zientifikoaren eta bere izaeraren arabera (mila euro). 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, dizip. zientifikoaren eta fondoen jatorriaren arabera. (mila euro). 1996 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, egikaritze-sekoreen eta bere izaeraren arabera (mila euro). 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, egikaritze-sekoreen eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro). 1996 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne gastua zientzia-eremuari edo diziplinari eta lurralde historikoei jarraiki, funtsen jatorraren arabera (mila euro). 2001 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne gastua exekuzio-sektoreari eta lurralde historikoei jarraiki, funtsen jatorraren arabera (mila euro). 2001 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne gastua zientzia-eremuari edo diziplinari eta lurralde historikoei jarraiki, gastuaren nolakotasunaren arabera (mila euro). 2001 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne gastua exekuzio-sektoreari eta lurralde historikoei jarraiki, gastuaren nolakotasunaren arabera (mila euro). 2001 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne gastua, langile guztiak eta DOBko langileak, eskualdeka (mila euro). 2008 - 2023 | 2024/11/15 |  |
ENPRESAK ETA IAGEP |
Establezimenduen kopurua |
Euskal AEko establezimenduen kopurua, jarduera-adarraren eta tamainaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko establezimenduen kopurua, teknologi mailaren eta tamainaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko establezimenduen kopurua, DOBn I+Gra dedikatutako pertsonalaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko establezimenduen kopurua, DOBko ikertzaileen kopuruaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko establezimenduen kopurua, barne-gastuen guztizkoaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Langileak |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonala, enpresak eta IAGEPko sektorean, jarduera-adarraren eta bere okupazioaren arabera . 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonala, enpresak eta IAGEPko sektorean, teknologi mailaren eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonala, enpresak eta IAGEPko sektorean, enpresaren tamainaren eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, enpresak eta IAGEPko sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko DOBn I+Gra dedikatutako pertsonala, enpresak eta IAGEPko sektorean, jarduera-adarraren eta bere okupazioaren arabera . 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko DOBn I+Gra dedikatutako pertsonala, enpresak eta IAGEPko sektorean, teknologi mailaren eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko DOBn I+Gra dedikatutako pertsonala, enpresak eta IAGEPko sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Gastua |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, enpresak eta IAGEPko sektorean, jarduera-adarraren eta bere izaeraren arabera (mila euro). 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, enpresak eta IAGEPko sektorean, teknologi mailaren eta bere izaeraren arabera (mila euro). 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, enpresak eta IAGEPko sektorean, enpresaren tamainaren eta bere izaeraren arabera (mila euro). 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastua, enpresak eta IAGEPko sektorean, helburu sozio-ekonomiko eta jarduera-adarraren arabera (mila euro). 1996 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, enpresak eta IAGEPko sektorean, jarduera-adarraren eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro). 1996 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, enpresak eta IAGEPko sektorean, teknologi mailaren eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro). 1996 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, enpresak eta IAGEPko sektorean, jarduera-adarraren eta fondoen jatorriaren arabera (portzentaia). 1996 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, enpresak eta IAGEPko sektorean, teknologi mailaren eta fondoen jatorriaren arabera(portzentaia). 1996 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, enpresak eta IAGEPko sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere izaeraren arabera(mila euro). 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, enpresak eta IAGEPko sektorean, diziplina zientifikoaren eta fondoen jatorriaren arabera(mila euro). 1996 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Herri-administrazioa |
Langileak |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, administrazio publikoetako sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, administrazio publikoetako sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere titulazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko DOBn I+Gra dedikatutako pertsonala, administrazio publikoetako sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Gastua |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, administrazio publikoetako sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere izaeraren arabera (mila euro). 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak, administrazio publikoetako sektorean, diziplina zientifikoaren eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro). 1996 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Goi-mailako irakaskuntza |
Langileak |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta titulazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko DOBn I+Gra dedikatutako pertsona, goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere okupazioaren arabera. 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko DOBn I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta okupazioaren arabera (1993-2000). 1993 - 2000 | 2023/11/17 |  |
Euskal AEko I+Gra dedikatutako pertsonal guztia, goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere okupazioaren arabera (1993-2000). 1993 - 2000 | 2023/11/17 |  |
Gastua |
Euskal AEko I+Gko barne-gastua, goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere izaeraren arabera (mila euro). 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastua, goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro). 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Grako fondo espezifikoak, goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta izaeraren arabera (mila euro). 1993 - 2023 | 2024/11/15 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastu guztiak, goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro)(1993-2000). 1993 - 2000 | 2023/11/17 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastu guztiak, goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta bere izaeraren arabera (mila euro)(1993-2000). 1993 - 2000 | 2023/11/17 |  |
Euskal AEko I+Gko barne-gastuak (fondo espezifikoa), goi-mailako hezkuntza-sektorean, diziplina zientifikoaren eta izaeraren arabera (mila euro)(1993-2000). 1993 - 2000 | 2023/11/17 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Berrikuntza zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko inkestan, helburu espezifikoak ezartzen dira, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna; aukera eta puntualtasuna; irisgarritasuna eta argitasuna; zehaztasuna eta fidagarritasuna, eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Hauek dira eragiketa honetako erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
-Eusko Jaurlaritza:
- Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Osasun Saila
- Foru-aldundiak
- Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Deustuko Unibertsitatea.
- Fundazioak
- Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzorde (EGAB).
- Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI).
- Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
- Ikerbasque - Basque Foundation for Science.
- Teknologia-korporazioak.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 3 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 4 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,21. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Ildo horretan, eskualdea da estatistika-eragiketa honetako emaitzen gehieneko lurralde-desagregazioa.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Inkestaren diseinuak fidagarritasun- eta zehaztasun-maila altua bermatzen du lortutako datuetan. Zentsu-inkesta denez, sektore hartzaileetako baten erantzun-tasaren bidez neurtuko da zehaztasuna, enpresen sektorearen bidez.
Helburua: Enpresen sektoreko erantzun-tasa: % 90
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Zentsu-eragiketa denez, printzipioz ez dago laginketa-errorerik.
Kalitate-fitxa
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Enpresen sektoreko erantzunen tasa: % 89,53
Goi mailako irakaskuntza sek.ko erantzunen tasa: % 100
Herri Administrazioen sektoreko erantzunen tasa: % 100
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 11 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 23 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Estatistika egiteko erabili den metodologiak ELGAk “Frascati eskuliburuan” (2015eko edizioa) emandako gomendioei jarraitzen die. Hala, ELGAk garatzen dituen ekintzen zutabeetako bat izaten jarraitzen du eskuliburuak, zientziaren eta teknologiaren eginkizuna hobeto uler dadin. Gainera, I+G arloan nazioartean onetsitako definizioak eta sailkapenak ematen ditu, eta aukera ematen du estatistika honen bidez eskuratzen diren emaitzek nazioartean konparatu ahal izateko irizpideak betetzeko.
Kalitate-fitxa
15.4. Barne-koherentzia
Arazketa- eta baliozkotze-prozesuari esker, eragiketaren datuen koherentzia bermatzen da, galdetegien barne-koherentzia eta t-1 urteko gastuen eta enpleguaren koherentzia kontrolatuz.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 441600 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Argitaratutako datuak behin betikoak dira, eta ez dira berrikusi behar.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Zentsu-izaerako eragiketa denez, aurreko urteetan I+Gko jarduerak egin dituzten unitateetatik abiatzen da. Unitate horiei, baina, beste unitate batzuk gaineratzen zaizkie, I+G egiteko dirulaguntzak, laguntzak, kenkariak eta maileguak biltzen dituzten administrazio-iturrietatik datozenak. Unitate-multzo horrek landa-direktorioa eratzen du:
-Eusko Jaurlaritza
-Foru-aldundiak
-Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa (CDTI)
-Asebio: Euskal AEn bioteknologiaren arloko I+G egiten duten enpresen direktorioa
-Eustat: beste eragiketa batzuetatik informazioa ateraz (adibidez, berrikuntza teknologiaren inkestatik eta Jarduera ekonomikoen direktoriotik)
Datuak estatistika-unitateari begirako galdetegi espezifiko batetik ateratzen dira; hots, Euskal AEn I+Gko jarduerak egiten dituzten ekonomia-jardueren unitateari zuzendutako galdetegitik. Hiru galdetegi desberdin daude, inkestatuko den unitatea zein exekuzio-sektoretan dagoen, eta galdetegiak paperean nahiz bertsio elektronikoan (weba) lor daitezke.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Gutxi gorabehera, I+Gko jarduerak egiten dituzten eta Euskal AEko hiru exekuzio-sektoreetan sartuta dauden 1.500 enpresa, erakunde publiko eta goi-mailako irakaskuntzako zentro biltzen dira, bat etorrita Frascati eskuliburuko sailkapenarekin. Sektore bakoitzak galdetegi espezifiko bat dauka, baita sarbide independentea duen fitxategi informatiko bat ere.
Informatzaileek hainbat modutan bete dezakete inkesta: web-galdetegia erabiliz edo paperean dagoen galdetegia betez, zeina posta elektronikoz, faxez, telefonoz edo postaz jaso baitaiteke.
Bilketa-aldian, elkarrizketatzaileek telefonoz edota posta elektronikoz eskatzen dute informazioa. Era berean, landa-taldeak posta elektroniko pertsonalizatuak bidaltzen ditu erantzun ez duten unitateetara, galdetegia bete behar dutela gogorarazteko.
18.4. Datuen baliozkotzea
Eragiketa bilketa- eta baliozkotze-programa batekin grabatzen eta baliozkotzen da (Blaise), xede horrekin diseinatutako interfaze batean. Gaur egun, unitate informatzaileek webaren bidez betetzen dituzte galdetegien % 90. Gero, ikuskariek Blaise programarekin baliozkotzen dute informazioa, eta sortutako arazoak edo zalantzak argitzen dituzte. Beste bitarteko batzuetatik jasotzen diren galdetegiak aldi berean grabatzen eta baliozkotzen dira.
Halaber, aldi berean, jardueraren eta unitate estatistikoaren kokapen-aldagaien kodetze automatikoa egiten da.
18.5. Datuen bilketa
Enpresen sektoreko guztizko erantzun-gabezia tratatzeko, bi inputazio-metodo erabiltzen dira:
1. Aurreko urteko informazioa edukiz gero, galdetegiaren inputazioa egiten da, enpresak berak honako hauei buruz eskaintzen dituen aurreikuspenak kontuan hartuz:
- I+Gko barne-gastua
- Dedikazio osoko baliokidetzako langileak
Oinarrizko datuokin, barne-gastuari eta langileei buruzko informazio guztia betetzeko behar den eguneraketa egin daiteke. Gainerako aldagaiak aurreko urtean erantzundakotik hartzen dira zuzenean, nahiko egonkorrak direlako.
2. Aurreko urteko informaziorik eduki ezean, emaileetan oinarritutako metodo bat erabiltzen da inputatzeko. Emaileak hautatzeko, aldagai anitzeko sailkapen-zuhaitzak erabiltzen dira, zeinek iragarpen-aldagai ezagunak erabiltzen baitituzte behaketa guztiak sailkatzeko. Inputatuko den erregistroa ere zuhaitz horien barruan sailkatzen da, eta bere “orri” berberetan dauden emaileen artetik hartzen ditu falta diren balioak.
18.6. Doikuntza
Ez da urtaro-doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.
19. Oharrak