2004ko uztailean, abuztuan eta irailean 3.360 ezkontza kontatu ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %4,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurralde historiko guztietan jaitsi ziren aurreko urteko aldi beraren aldean. Bizkaitarrek 1.709 ezkontza ospatu zituzten, %3,7 gutxiago; gipuzkoarrek 1.074 ezkontza, %1,1 gitxoago eta arabarrek 410 ezkontza, aurreko urteko aldi berean baino %15,1 gutxiago. Euskal AEtik kanpo bizi zirenen artean 167 ezkontza izan ziren.
|