EUSTATek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin lankidetzan egin duen Errenta Pertsonal eta Familiarraren Estatistikako datuen arabera, 2001ean, Euskal AEko 18 urteko eta gehiagoko biztanleriaren batez besteko errenta pertsonala 12.676 eurokoa izan zen, lau urte lehenago baino %28 altuagoa. Arabak izan zuen errenta pertsonalik handiena, 13.266 eurokoa; gero Gipuzkoak, 13.022 eurokoa; eta azkenik Bizkaiak, 12.321 eurokoa. Bilakaera lurraldeka aztertuta, Araban izan da joerarik onena eta %32 hazi da; Gipuzkoan %30 hazi da, eta Bizkaian %26.
|