|
Haur Hezkuntzan, ikasleen %62,4k D ereduan egin zituen ikasketak; %28,7k B ereduan; eta % 9,3k baino ez A ereduan. Lehen Hezkuntzan ere, D eredua hartu zuten gehienek, ikasleen %53,7k; B eredua izan zen bigarren, %30,0rekin; eta A eredua hirugarren, %15,5ekin. DBHn zein Batxilergoan euskaraz ikasi zuten ikasleen proportzioa %40tik gorakoa izan zen, Lanbide Heziketan, ostera, %13,9 izan ziren D ereduan ikasi zutenak. Dena dela, oro har, joera D ereduko matrikulak gehitzekoa da maila guztietan, aurreko ikasturtearen aldean.
|