2005/03/21eko prentsa-oharra

MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA (MME) 2002. urtea



Euskal biztanleriaren %7,7 lekuz mugitzen da



Migrazio-saldoa berriz izan da positiboa; 2002. urtean sei mila pertsona baino gehiagoko goraka izan da.


Euskal biztanleriaren %7,7ak bizileku aldaketaren bat egin du 2002. urtean zehar. EUSTATen datuen arabera, mugimendu hori %71,8an Euskal Autonomia Erkidego barruan eman da, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporako mugimendua eman da.


2002. urtean, Euskal Autonomia Erkidegotik joandakoak baino 6.237 pertsona gehiago etorri ziren. Bada, Erkidegorako migrazio-saldo positiboa duen ondoz ondoko hirugarren urtea dugu hau. Lurraldeka, Bizkaiak 3.425 pertsona gehiago izan du; beraz, kopuru absolutuetan migrazio-saldo altuena dauka. Aurreko urtekoaren aldean saldoa %7,6 altuagoa izan da. Arabak migrazio-mugimenduen ondorioz 2.710 pertsona gehiago izan du; beraz, aurreko urtekoaren aldean %17an gehitu du bere saldo positiboa. Gipuzkoak 103 pertsona gehiago izan du.





Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko mugimenduak bakarrik kontuan hartuz gero, 2002. urtean aurrekoan baino 793 pertsona gutxiago etorri ziren; hau da, %5eko gutxitzea eman da. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko migrazio-saldoa oraindik negatiboa da, 3.653 pertsonako galera izan baita. Bestalde, atzerriko herrialdeetako etorkinen migrazio-saldoa positiboa da; 9.890 pertsona gehiago dago eta horrek, aurreko urtekoaren aldean, %17,5eko gehikuntza ekarri du.


Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 162.218 kasutan aldatu dira ohiko bizilekuak:


- Kopuru horretatik, 79.335 kasutan udalerrian bertan aldatu dira bizilekuak.

- Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria bai helmuga Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan dituzten mugimenduak 37.186 izan dira.

- Era berean, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 25.967 inmigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpoko udalerri batean eta helmuga Euskal Autonomia Erkidegoan duten mugimenduak dira horiek.

- Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 19.730 emigrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomia-erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek.







Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasun geografikoa eta emigrazio-tasa txikiak dira, Estatuko batez bestekoarekin erkatuta.


Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2002. urtean EAEko mila biztanletik 22 mugitu dira (‰29 Araban, ‰23 Bizkaian eta ‰16 Gipuzkoan); alabaina, mugikortasun hori gainerako autonomia-erkidegoetakoarekin erkatuta txikia da, azken hauetan mila biztanletik 34 mugitzen baitira.


EAEko emigrazio-tasa, 2002. urtean, ‰9,4koa izan da; eta atzerrira egindako emigrazioa kenduz gero, ‰9,1ekoa, autonomia-erkidego guztien batez bestekoaren hiru puntu baino gehiago azpitik. Gaztela-Mantxa, Madril, Errioxa, Balearrak eta Ceuta-Melilla batez bestekoa baino gorago dabiltza; eta ‰14 eta ‰37 artean daudenez, EAEko tasaren gainetik gelditzen dira.


Euskal Autonomia Erkidegoari bertatik jasotzen duten biztanleria baino gehiago ekarri dioten autonomia-erkidegoak hauek dira: Kanariak, Murtzia, Aragoi eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoak. 38 pertsonako saldo positiboa dago autonomia horiekin. Atzerriarekin, 9.890 pertsonako saldo positiboa izan da 2002. urtean.


Euskal Autonomia Erkidegoko emigrante gehien erakarri duten autonomia-erkidegoak ondokoak dira, eta hurrenkera honetan: Gaztela eta Leon, Kantabria, Madril eta Nafarroa. Lauren artean, gure erkidegoa uzten duten bi lagunetatik bat hartzen dute.


Atzerriko nazionalitatea duten inmigratzaileak, 2002. urtean, 12.184 pertsona izan dira, hots, aurreko urtean baino %7,3 gehiago, eta gure erkidegoko sarrera guztien %47 izan dira. 1988az geroztik, nabarmen gehitu dira atzerriko nazionalitatea duten immigranteen sarrerak Euskal Autonomia Erkidegoan. Kopuru absolututan, 500 sarrera ingurutik 12.000 pasara igo da 2002an, hau da, atzerritarren immigrazioak 24rekin biderkatu dira hamalau urtean. Kontuan izan behar da atzerriko immigranteetatik zenbait beste autonomia-erkidego batzuetatik etorri direla. Zehazki, 2002. urtean 3.389 kasutan gertatu zen hori.


Titulu-mailari dagokionez, titulu-maila apalenetakoak dira inmigrazioen %49 eta emigrazioen %51,2; goi-mailako tituluetan, ordea, emigrazioen %16,8 eta inmigrazioen %18,5.


Emigranteen batez besteko adina, 38,5 urte, inmigratzaileena (34,3) baino 4,2 urte handiagoa da.





Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal biztanleriaren %7,7 lekuz mugitzen da

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2005/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002983_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali