HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2004ko hirugarren hiruhilekoan...

2005/04/08ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2004ko 3. hiruhilekoa



2004ko hirugarren hiruhilekoan %8,3 heriotza gutxiago izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino



2004ko uztailean, abuztuan eta irailean 4.088 lagun hil ziren; horietatik %51,8 gizonezkoak izan ziren eta %48,2 emakumezkoak.




Eustatek landutako datuen arabera, 2004ko hirugarren hiruhilekoan 4.088 heriotza izan ziren, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %8,3 gutxiago. Lurraldez lurralde, Araban 468 lagun hil ziren, Bizkaian 2.287, eta Gipuzkoan 1.333.



Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.294 lagun hil ziren horiengatik (%31,7); ondoren, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren bigarren heriotza-kausa eta 1.201 heriotza eragin zituzten (%29,4). Hirugarren, arnas eritasunak izan genituen, eta 321 heriotza eragin zituzten hiru hileotan (%7,9).



Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa izan ziren, berriro ere, sexu bietan.



2004ko hirugarren hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 22 heriotza urtebetetik beherako haurrei egokitu zitzaizkien: 13 neskatori eta 9 mutikori.



2004ko hirugarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 918 laguneko biztanle-irabaziarekin. Saldo positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: Arabak 253 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 201 eta Gipuzkoak 464.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: +34-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2004ko hirugarren hiruhilekoan %8,3 heriotza gutxiago izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2005/04/08
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003001_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali