2005-04-27ko prentsa-oharra

ASISTENTZIA MEDIKO-FARMAZEUTIKOKO ASEGURU LIBREKO ENTITATEEN ESTATISTIKA (ALE), 2003. URTEA



Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru libreko entitateek aseguratzen duten pertsona kopurua %1,8 jaitsi zen 2003. urtean


Poliza kolektiboak gehitu egin ziren; aitzitik, banako edo familiako polizak eta mutualitate publikoetako polizak gutxitu egin ziren


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 305.356 pertsona zeuden Aseguru Libreko Entitateetan aseguratuta, hau da, aurreko urtean baino %1,8 gutxiago zeuden aseguratuta.


Lurralde historikoka, Bizkaiak jarraitzen zuen aseguratutako biztanle kopuru handienarekin (%19,6), gero Araba (%13,2) eta azkenik Gipuzkoa (%7,7).



Grafikoa: Aseguratuen kopurua poliza motaren arabera, 2002-2003

Iturria: EUSTAT


Banako edo familiako polizaren modalitatea, aseguratu gehien zituena izan bazen ere (%51,9), aseguratu gehien galdu zituena ere izan zen (%-7,1); horien atzetik mutualitate publikoetako polizek ere aseguratu asko galdu zuten (%-6,5). Aitzitik, aseguru kolektiboek (enpresa edo beste talde zehatz batzuei zuzendutakoek), aseguratutako biztanleen %29,7arekin, %13,1eko hazkundea izan zuten; horrela, 1999. urtean hasitako gehitzeko bilakaerarekin jarraitu zuten.


Aseguratu gehienek (%98,2) osasun-asistentzia orokorra estaltzen duen poliza bat aukeratu zuten eta soilik %1,8ak kontratatu zuen laguntza zehatza ematen duen besteren bat (hortzetako asegurua, esaterako).



Osasun-asistentziako aseguruen sektorean, 2003. urtean, guztira 148 milioi euroko sariak bildu ziren, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko BPGaren %0,3a. 2002. urtearen aldean sari kopurua %7,9 gehitu zen; hala ere, hazkunde hori Estatukoa (%10,20) baino txikiagoa izan zen.


Euskal Autonomia Erkidegoan, aseguratu bakoitzeko batez besteko saria 485 eurokoa izan zen, Estatukoa (469 euro) baino handiagoa; eta horrek 2002aren aldean %10eko gehikuntza ekarri zuen. Poliza modalitate guztietan eman zen gehikuntza hori, baina batez ere poliza kolektiboetan (%14,8).


Aseguru libreko entitateetan, guztira, espezialitate guztietako 7.055 mediku eta 451 erizaintzako teknikari izan ziren. Horiek, 1.145.101 kontsultatan lagundu zuten (2002an baino %1,8 gutxiago) eta, beraz, aseguratu bakoitzak batez beste 3,7 bisita egin zituen. Bestalde, traumatologia, pediatria, tokoginekologia eta oftalmologia izan ziren (hurrenkera horretan) gehien bisitatu ziren espezialitateak.


Ospitaletan emandako laguntza %7,5 gehitu zen. Mediku-aseguratzaileetatik etorritako gaixoen artean 43.188 ospitaleratu egin ziren. Horien %70ari, gainera, ebakuntza kirurgikoa egin zitzaion; hain zuzen, 30.244 ebakuntza egin ziren (aurreko urtean baino %4,1 gehiago).


Taula: Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateen bilakaera



Iturria: EUSTAT



Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru libreko entitateek aseguratzen duten pertsona kopurua %1,8 jaitsi zen 2003. urtean

Eragiketa : 
Osasun-arreta pribatuaren estatistika
Eragiketa kodea : 
030505
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2005/04/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003039_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali