2005/04/19ko prentsa-oharra

PERTSONEN ETA FAMILIEN ERRENTEN ESTATISTIKA, 2001. URTEA


Euskal Autonomia Erkidegoko familien batez besteko errenta 30.000 eurokoa izan zen 2001. urtean



Euskal Autonomia Erkidegoko familien erdiak 24.400 eurotik gorako batez besteko familia-errenta izan zuen 2001. urtean


EUSTATek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin lankidetzan egin duen Pertsonen eta Familien Errenten Estatistikaren arabera, 2001. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko batez besteko familia-errenta 30.009 eurokoa izan zen.


Euskal Autonomia Erkidegoko familien batez besteko sarrerak, zehazki, batez besteko errenta pertsonala 2,4 aldiz izan zen. Familia-errenta osoa, familia bakarreko kide guztien errenta pertsonal osoak gehitzean ateratzen da, baina kide horiek guztiak ezinbestean izan behar dute adinez nagusiak eta errentaren bat jaso behar izan dute. Errenta pertsonalarekin bezala, Arabak zeukan familia-errenta handiena (31.305 euro), Euskal Autonomia Erkidegoko familien batez bestekoa baino ia 1.300 euro gehiago. Horren atzetik, Gipuzkoak 30.218 euroko familia-errenta zeukan, batez bestekoa baino 200 euro baino pixka bat gehiago. Eta, azkenik, Bizkaiak 29.549 euroko familia-errenta zeukan, Erkidegorako familia-errenten batez bestekoa baino 460 euro gutxiago.


Euskal Autonomia Erkidegoko batez besteko familia-errenta %18 gehitu zen 1997 eta 2001 bitartean. Lurraldeka, Arabak izan zuen joerarik onena %22ko hazkundearekin; gero Bizkaiak, lurralde horretako batez besteko errenta pertsonalak %18ko hazkundea izan baitzuen. Gipuzkoak %17ko hazkundea izan zuen.


Familien %3,6ak, 30 familiatik batek, ez zuen inolako errentarik jaso 2001. urtean


Familien %61ak Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino errenta txikiagoa jaso zuen edo ez zuen errentarik jaso; antzeko ehunekoa eman zen, gainera, errenta pertsonalari dagokionez. Aitzitik, familien %9ak (69.875 familia, hain zuzen) batez bestekoa bi aldiz edo hori baino gehiago izan zuten, hau da, 60.000 euro baino pixka bat gehiago.


Euskal Autonomia Erkidegoko familien erdiak 24.400 eurotik gorako errenta izan zuen; hots, familien %50ak 24.400 eurotik beherako errenta izan zuen eta soilik %50ak errenta horretatik gorakoa.


Bestalde, familiako hartzaile nagusiena gizonezkoa izan denean, familiek 33.048 euroko sarrerak izan zituzten batez beste; horrela, mota horretako familia gehienak tarteko estratuetan pilatu ziren. Hartzaile nagusiena emakumea izan denean, ordea, batez besteko familia-errenta 23.086 eurokoa izan zen eta, horrela, mota horretako famili gehienak errentaren behereneko estratuetan pilatu ziren. Hartzaile nagusiena gizonezkoa izanez gero, familien %62ak batez bestekoaren besteko errenta edo batez bestekoa baino errenta txikiagoa izan zuen; emakumeen kasuan, aldiz, familien %61ekoa izan zen.







Beraz, familia-sarreretan "generoaren araberako bereizketa" zegoela esan daiteke, hartzaile nagusia gizona edo emakumea zein zen familia-errentetan ezberdintasunak ematen baitziren.


Euskal Autonomia Erkidegoan batez besteko familia-errenta handiena zuen udalerria Bizkaiko Laukiz izan zen, 70.992 eurorekin. Gipuzkoan, Leinz-Gatzaga, 45.457 euroko batez besteko familia-errentarekin; eta Araban Elburgo, 41.207 eurorekin. Aitzitik, familia-errenta txikienak zituzten udalerriak izan ziren Bizkaiko Lanestosa (18.011 eurorekin), Arabako Lapuebla de Labarca (20.141 eurorekin) eta Gipuzkoako Pasaia (22.488 eurorekin).


Halaber, batez besteko familia-errenta handiena eta txikiena izan zuten udalerrien arteko tartea 52.000 eurotik gorakoa zen. Laukizek izan zuen batez besteko familia-errenta handiena, hurrengo udalerriak baino 25.000 euro gehiagokorekin; baina Lanestosak izan zuen batez besteko familia-errenta txikiena, errenta txikiena zuen bigarren udalerriak baino 2.000 euro gutxiagorekin.




Donostia-San Sebastián familia-errenta handiena zuen hiriburua izan zen, gero Vitoria-Gasteiz eta azkenik Bilbo.


Donostia-San Sebastiánek 34.225 euroko familia-errenta izan zuen, hiriburuen artean handiena, eta Vitoria-Gasteizek 32.213 eurokoa. Bi hiriburu hauen errentek batez bestekoa gainditzen zuten. Bilbok 29.730 euroko familia-sarrerak izan zituen, aipatu batez bestekotik hurbil geldituz.


Euskal Autonomia Erkidegoko 20 eskualdeen artean ere alde handiak eman ziren. Soilik 8 eskualdek izan zituzten Erkidegoko batez bestekoa baino familia-errenta handiagoak; horien artean 33.000 eurotik gorako errentekin nabarmentzekoak dira: Arabako Gorbeia Ingurua (35.459 euro), Gipuzkoako Deba Garaia (35.409 euro) eta Bizkaiko Plentzia-Mungia (33.061 euro). Baina gainerako 12 eskualdeak batez bestekoa baino familia-errenta txikiagoak izan zituzten, eta horien artean 26.000 euro baino gutxiagoko sarrerak nabarmendu behar dira: Arabako Errioxa eta Arabako Mendialdea, 23.395 eta 23.567 eurorekin hurrenez hurren, eta, Bizkaiko Enkarterriak, 25.822 eurorekin.


Familien tamainari dagokionez, pertsona batek edo bik osatutako familiek Erkidegoko batez bestekoa baino familia-sarrera txikiagoak izan zituzten, 14.126 eta 24.064 eurorekin hurrenez hurren.


Familia motari dagokionez, logikoki, nukleo anitzeko familiek (nukleo bi edo gehiagokoek) eta familia zabalduek (familia-nukleo bat eta pertsona bat edo batzuek osatutakoek) izan zituzten familia-errenta handienak, 47.841 eta 39.767 euro hurrenez hurren. Gero, seme-alabak dituzten familia nuklearrak doaz, batez beste 39.367 euroko familia-errentarekin. Pixka bat urrunago gelditzen ziren seme-alabarik ez duten familia nuklearrak, 25.432 eurorekin; familia konposatuak (familia-nukleorik ez dutenak eta pertsona bik edo gehiagok osatzen dutenak), 24.205 eurorekin; ama bakarrik buru duten familiak, 24.121 eurorekin; eta, azkenik, pertsona bakarrak osatutako familiak, 14.126 euroko batez besteko familia-errentarekin.




Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tlf:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko familien batez besteko errenta 30.000 eurokoa izan zen 2001. urtean

Eragiketa : 
Pertsonen eta familien errentaren estatistika
Eragiketa kodea : 
173402
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2005/04/19
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003030_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali