HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2005eko lehenengo hiruhilekoan,...

2005/10/04ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE), 2005eko 1. hiruhilekoa





2005eko lehenengo hiruhilekoan, %22,6 heriotza gehiago izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino



Heriotzen kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren eta ondoren, tumoreak




2005eko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEn 6.058 lagun hil ziren, iazko aldi berean baino %22,6 gehiago, EUSTATen datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban 736 lagun hil ziren, %25 gehiago; Bizkaian 3.367, %22,5 gehiago; eta Gipuzkoan 1.955, %21,7 gehiago.


Normalean, urteko lehenengo hiruhilekoan izaten da heriotza gehien eta arnas aparatuko gaixotasunak izaten dira heriotza-kopuruan gehikuntza handiena izaten dutenak. Aurten, 2004ko hiruhileko beraren aldean ere hazkunde handia izan da, %80koa, hain zuzen ere.


Gainera, 2005eko 1. hiruhilekoan %17 gehitu ziren zirkulazio-apartatuko gaixotasunak, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gaixotasun horien eraginez 1.882 lagun hil ziren eta ondorioz, heriotza-kausa nagusia izan ziren eta heriotzen ia herena eragin zuten.


Bigarren heriotza-kausa tumoreak izan ziren eta 1.436 heriotza (%23,7) eragin zituzten. Hirugarren, urrunago kokatu ziren arnas aparatuko gaixotasunak, neguko hilotan 981 heriotza eragin baitzituzten.


Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa izan ziren, berriro ere, sexu bietan.


2005eko lehenengo hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 17 heriotza urtebetetik beherako umeei egokitu zitzaizkien: 11 mutikori eta 6 neskatori.


2005eko lehenengo hiruhilekoan hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen eta 1.131 biztanle galdu ziren. Bizkaiak 719 biztanle galdu zituen eta Gipuzkoak 350. Araban ere, heriotzak gehiago izan ziren jaiotzak baino (-62), ohikoa alderantzizkoa gertatzea den arren.







Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko lehenengo hiruhilekoan, %22,6 heriotza gehiago izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2005/10/04
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003181_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali