HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Euskal AEko industria...

2005/10/11ko prentsa-oharra

INDUSTRI KONTUEN AURRERAPENA 2004. URTEA



Euskal AEko industria %2,5 hazi zen 2004an



Beraz, 2003an hasitako azelerazio prozesua egiaztatu egin zen


2004an, Euskal AEko industri jarduerak %2,5eko hazkunde erreala izan zuen aurreko ekitaldiaren aldean. Aurreko urteko zifrak hobetu egin ziren bigarren urtez jarraian: 2002an, industria %0,9 hazi zen; 2003an, tasa %1,2ra iritsi zen, eta 2004an, bikoiztu eta %2,5era iritsi zen. Estatu osoarekin alderatuta, eta erkatu ahal izateko industria energia gabe hartuta, Euskal AEko hazkundea (%1,9) puntu eta erdi pasa handiagoa izan zen estatukoa baino (%0,3).


Industriaren urteko bilakaerak joera desberdinak izan zituen Euskal AEko hiru lurraldeetan. Hazkunderik handiena Araban izan zen eta %5,5eko tasara iritsi zen; Gipuzkoa bien bitartean kokatu zen %1,9ko hazkundearekin, eta Bizkaia, aldiz, hirugarren kokatu zen %1,5eko tasarekin.





2004. urteko ekitaldian industriako ia 800 enplegu sortu ziren, aurreko urtean baino %0,3 gehiago, baina urtez urte aldakuntza-tasak jaitsi egin ziren. Industri produkzioaren hazkundea enpleguarena baino hobea izateak hobetu egin zituen 2000. urtetik murrizten ari ziren produktibitate-mailak.


Sektorekako azterketa zehatzagoan, industrian pisurik handiena duten sektoreen artean honakoak nabarmendu ziren balio erantsiaren hazkunde-tasengatik: garraio-materiala (%7,6), makineria (%8,6), kautxua eta plastikoa (%10,0), material elektrikoa (%9,4) eta papera, argitalpenak eta grafikoak (%6,7).


Alderantziz, pisurik handieneko sektoreen artean, tasa negatiboengatik nabarmendu ziren metalurgia eta metalezko artikuluak (%-6,4) eta elikagai-industria (%-1,7) adarrak. Sektore horiek biak industriaren %37 hartu zuten 2004an.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Iosune Azula
Tel.: +34-945 01 75 09. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria %2,5 hazi zen 2004an

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2005/10/11
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003182_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar