HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Euskal AEko industriak...

2005/06/28ko prentsaoharra

INDUSTRIAREN ETA ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA 2003. urtea



Euskal AEko industriak % 2,8ko hazkunde nominala izan zuen 2003ko ekitaldian



2003an eraikuntzak aurreko urteetako hazkundearekin jarraitu zuen eta %16tik gorako aurrerakada nabarmena lortu zuen


Euskal AEko industria-sektorearen 2003ko bilakaerak, aurreko bi ekitaldietakoak bezala, urteko aldakuntza-tasa apalak izan zituen, balio erantsiaren %2,8ko hazkunde nominala, hain zuzen ere. Hala ere, azken ekitaldi horretan zortzi hamarreneko azelerazio txikia nabaritu zen, aurreko urteko hazkundearen aldean (%2,0), Eustaten datuen arabera.


Industriako enplegua ere %1,2 hazi zen 2003an, eta 3.000 enplegu garbi sortu ziren. 1994an industriak 192.274 lagun enplegatu zituen eta 2003an, bederatzi urte geroago, zifra hori 248.922 langilera iritsi zen; beraz, 10 urtean 56.000 enplegu pasa gehiago.



Honakoak dira 2003ko industria-bilakaeraren alderdirik esanguratsuenak:


- Balio erantsiaren urteko hazkunderik handieneko azpisektoreak honakoak izan ziren: petrolioa fintzea (%36,1), energia elektrikoa, gasa eta ura (%9,0), garraio-materiala (%8,8), ez-metalezko industria (%8,0), elikagai-industria (%5,9), kimika-industria (%5,6), material elektrikoa (%3,3) eta kautxua eta plastikoa (%3,2).


- Bost azpisektorek bilakaera negatiboa izan zuten eta aurreko urtean baino balio erantsi txikiagoa sortu zuten: ehungintza eta jantzigintza (%-16,7), larruaren eta oinetakoen industria (%-15,6), metalezko eta ez-metalezko meak (%-12,7), zurgintza (%-6,3) eta papera, edizioa eta arte grafikoak (%-1,6) azpisektoreek.

- Urteko enplegu-sorkuntzako tasarik dinamikoenak honako azpisektoreek lortu zituzten: garraio-materiala (%4,7) eta papera, edizioa eta grafikoak (%4,4) azpisektoreek.


- Aurreko urtearen aldean enplegu-maila murriztu zutenak, aldiz, energia elektrikoa, gasa eta ura (%-5,7) eta ehungintza eta jantzigintza (%-3,5) azpisektoreak izan ziren.


- 2003an nabarmen murriztu ziren inbertsioak, %15,4ra iritsi arte.


- Erabilitako ibilgetuaren birjarpenera bideratutako amortizazioek urteko %8,2ko hazkundea izan zuten.


- Ustiapeneko soberakin gordina murriztu egin zen hirugarren urtez jarraian: %-0,6 2001ean, %-1,2 2002an eta %-0,8 2003an.


- Langileria-kostuak, aldiz, %5,5 hazi ziren, aurreko urtean baino ia puntu bat gehiago.


- Zergen aurreko emaitzek %9,6ko beherakada agertu zuten.


- Cash-flow-a %2,8 murriztu zen aurreko urtearen aldean, cash-flow-aren %42,7 suposatu zuten amortizazioen (%8,2) hazkunde nabarmena izan zen arren.


2002an ez bezala, ekitaldi horretako industriako hazkunde-tasarik handiena Bizkaiak (%3,5) lortu zuen. Arabak (%2,6) eta Gipuzkoak (%2,1) hazkunde-tasa neurritsuagoak izan zituzten, Euskal AEko batez bestekoaren azpitik (%2,8).


Eraikuntzaren sektoreak %16,7ko hazkunde nominala lortu zuen 2003an


Eraikuntzaren sektoreak %16,7ko hazkunde nominala izan zuen eta bere balio erantsiaren gehikuntza-tasa altuak markatzen jarraitu zuen. 2001ean %16,6ko igoera izan zuen, 2002an %10,3koa eta 2003an %16,7koa.




Sektorean enplegatutako pertsonalak %7,0ko bilakaera positiboa izan zuen 2002an eta urtebete beranduago %6,5 hazi eta 81.118 landunen zifrara iritsi zen, 2003ko ekitaldian 5.000 enplegu garbitik gora sortuz.


2003an eraikuntzaren sektoreak izan zuen ibilbidearen beste elementu azpimarragarri batzuk honakoak izan ziren:


- Ustiapeneko soberakin gordina %22 hazi zen 2003an, urtebete lehenagoko urteko %5,3ko tasaren aldean.


- Zergen aurreko emaitzek %39,1eko hazkunde nabarmena izan zuten. Aipatzekoa da 2002an %0,3 murriztu zirela.


- Beraz, Cahs-flow-ak %36,5eko gehikuntza izan zuen, emaitzen bilakaera positiboari esker.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Iosune Azula
Tlf:+34-945 017 509 Fax:+34-945 017 501
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industriak % 2,8ko hazkunde nominala izan zuen 2003ko ekitaldian

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2005/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003101_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar