2005/12/26ko prentsa-oharra

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREN INGURUKO ESTATISTIKA (I+G) 2004



Euskal AEko I+Gko gastua %9,8 handitu zen 2004an



Gastu hori 2003ko %1,41etik 2004ko %1,44ra igo zen, BPGdarekiko portzentajean




2004. urtean, Euskal AEn guztira 769 milioi euro inbertitu ziren ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %9,8 gehiago, Eustatek landu dituen datuen arabera. Gehikuntza hori zortzi hamarren handiagoa izan zen aldi berean Estatuak osotara izan zuena baino. Euskal AEn ikerketako eta garapeneko lanetan egin zen barneko gastua bikoiztu egin zen azken zortzi urteetan.


2004ko I+Gko gastu horrek BPGdaren %1,44 hartu zuen (aurreko urtean baino hiru ehunen gehiago), eta, beraz, estatuko batez bestekoaren gainetik kokatu zen (%1,07 2004an eta %1,05 2003an), baina Europar Batasuna-25eko batez bestekoaren azpitik (%1,90 2004an eta %1,92 2003an).





Baieztatu egin da erlazio positiboa dagoela biztanleko BPGdaren eta I+Gra bideratutako BPGdaren ehunekoaren artean. Herrialde aberatsenek egiten dute I+Gko inbertsiorik handiena, hau da, euren BPGdaren %2,5 gainditzen dutenak: Suedia, Finlandia, Japonia, Islandia, Danimarka eta AEBk. Bitarteko ahalegina, hots, BPGdaren %1,5en eta %2,5en artekoa egiten dutenen artean, Alemania, Austria, Frantzia, Belgika, Erresuma Batua, Luxenburgo eta Norvegia daude. Inbertsio baxuak, azkenik, Irlandan (%1,20%), Italian (%1,14), Espainian (%1,07), Hungarian (%0,89), Portugalen (%0,78) eta Polonian (%0,58) izaten dira.








Euskal AEn egindako I+Gko gastuaren %79 enpresa-sektorean egikaritu zen



Egikaritze-sektoreei dagokienez, enpresek I+Gko gastuaren %79 kontsumitu zuten; %18 unibertsitate-ikerketara bideratu zen, eta gainerako %3 Administrazioaren mendeko zenbait organismo publikok exekutatu zuten. Arlo horretan ere diferentzial handia dago Espainiar Estatuko emaitzen aldean: 2004. urtean, enpresek I+Gko gastuaren %54 besterik ez zuten egikaritu, goi-mailako irakaskuntzak %30 eta herri-administrazioak gainerako %16.


Gastu handiena burutzen duen eta langile-kopuru handiena erabiltzen duen zientzia-diziplina ingeniaritza eta teknologia da. Diziplina horretara bideratu ziren baliabideen %77 eta han lan egin zuten I+Gn aritu ziren langileen %71k.


Industria-enpresetan zentratuta, aipatzekoak dira garrantzi handieneko produktu ikertu gisa, makineria eta tresneria mekanikoa, aireontzi eta espazio-ontzien eraikuntza eta metalezko manufakturak. Sektore horien artean, enpresek I+Grako bideratu zituzten gastu arrunt guztien %23 kontsumitu zuten.


Zerbitzu-enpresen aldetik, telekomunikazioak, softwarea eta I+Gko zerbitzuak dira baliabide gehien jasotzen duten produktuak, eta guztien artean I+Gra bideratutako gastu arrunten %24ra iritsi ziren.



Finantzaketaren ikuspegitik, finantzaketa pribatuak, enpresen bidez 508 milioi euro bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren %66, iazko ekarpena mantenduz; finantzaketa publikoa, aldiz, %30era iritsi zen, eta funtsen %4 atzerrian atzeman ziren. Euskal AE finantzaketa pribatu handieneko herrialdeen artean kokatzen da oraindik ere, AEB, Suedia eta Alemaniaren mailan.



I+Gko langileen %30,6 emakumezkoak dira


Euskal AEn dedikazio osoko baliokidetzan I+Gn lanean aritu ziren langileak 11.925 izan ziren, 2003an baino %5 gehiago. Horietatik %62, hau da, 7.414 ikertzaileak ziren. Euskal AEko I+Gk biztanleria landunaren milako 12,8 hartu zuen (Estatuan milako 9) eta ikertzaileak aldiz, milako 8 izan ziren (Estatuan milako 5,6).


I+Gko jardueretan emakumeek izan zuten parte hartzearen ehunekorik handienak herri-administrazioetan eta goi-mailako irakaskuntzan eman ziren, %46,2 eta %43,5 izan baitziren, hurrenez hurren. Enpresetan berriz, %25,8 izan ziren emakumeak.







Ohar metodologikoa: Prentsa-ohar honetan erabili diren Euskal AEko, Espainiako eta Europar Batasuneko BPGdaren datuak EUSTATek, INEk eta EUTOSTATek 2005ean egindako azkeneko metodologia-berrikuspenean estimatutakoak dira.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko I+Gko gastua %9,8 handitu zen 2004an

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2005/12/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003277_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali