|
Halaber, titulartasunari dagokionez, 2004-05 ikasturtean 259.320 ikasle egon ziren guztira zentro publikoetan; hau da, kopuru hori aurreko urtekoa baino %3,2 handiagoa izan zen. Hona hemen gehikuntzak izan zituzten irakaskuntzak: haur hezkuntza (%16,4), lehen hezkuntza (%2), helduentzako hezkuntza (%12) eta araubide bereziko irakaskuntzak (%3,1). Gainerako irakaskuntzetan (batxilergoa, lanbide heziketa eta unibertsitateko ikasketak) 2003/04 ikasturtean baino ikasle gutxiago izan zen. Zentro pribatuetan %1,5eraino gutxitu zen matrikulazio kopurua; haur hezkuntzan (%5,6) eta maila ertaineko prestakuntzan (%2,1) eman zen salbuespen bakarra, bi hauetan aurreko urtean baino ikasle gehiago izan baitzen. Gainerako irakaskuntzetan, guztira, ikasle gutxiago izan zen.
|