Heriotza eragin zuen arrazoi nagusiena tumoreak izan ziren, 1.286 pertsona hil ziren tumoreengatik (%33,3); heriotzaren bigarren arrazoia zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, hauek 1.082 heriotza eragin baitzituzten (%28). Hirugarren arrazoia arnas gaixotasunak izan ziren, 319 pertsona hil zirelako arrazoi horrengatik (%8,2).
|