HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 1990az gero, 2004. urtean...

2006/06/9ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE). 2004. urtea



1990az gero, 2004. urtean jaiotzek lehenengo aldiz gainditu dituzte heriotzak



18.684 pertsona hil ziren, aurreko urtean baino 621 gutxiago


2004. urtean 18.684 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan: 9.770 gizon eta 8.914 emakume. Hain zuzen, aurreko urtean baino 621 heriotza gutxiago izan ziren. 2003. urtearen aldean heriotzak %3,2 gutxitu ziren, EUSTATen datuen arabera.


Heriotza kopurua baino 910 jaiotza gehiago izan zen; horrenbestez, eta 1990. urtetik gertatu ez den bezala, hazkunde begetatiboa positiboa izan zen. Lurraldeka, Arabak eta Gipuzkoak saldo positiboak izan zituzten, 534 eta 768 pertsona hurrenez hurren. Bizkaian, aitzitik, heriotzak jaiotzak baino gehiago izan ziren (-392).


Hildakoen batez besteko adina 76,2 urte izan zen; 1990. urtean batez besteko hori 71 urtekoa zen, hau da, 5,2 urtetan gehitu da batez bestekoa. Sexuen arabera, gizonak batez beste 72,2 urterekin hil ziren eta emakumeak 80,6rekin.


Haurren heriotza-tasari dagokionez, jaiotako mila umetik urtebeteko 4 hil ziren. Gehienez 28 egun bizi izan diren 54 jaioberri hil ziren. Horietako 41, jaioberriaren heriotza goiztiarraren ondorioz gertatu ziren, lehenengo astean hil zirelako; eta 23, jaio eta 24 ordutan hildakoak izan ziren. Urtebete baino gutxiagoko haurren artean mutilak baino (38) neska gehiago (41) hil zen.


2004. urteko heriotzen %30,9 (5.775 hildako) zirkulazio-aparatuko arazoen ondorioz gertatu ziren, %29,3 (5.479 hildako) tumoreen ondorioz, eta hirugarren postuan baina tarte handiarekin, %9,6 (1.788 hildako) arnas gaixotasunen ondorioz.


Sexuaren arabera, heriotzaren eragileak ezberdinak izan ziren. Gizonen artean, tumore baten ondorioz hildakoak zirkulazio-aparatuko arazoren baten ondorioz hildakoak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, ordea, heriotza gehien eragin zuten gaixotasunak kardiobaskularrak izan ziren eta bigarren gaixotasunak tumoreak.


Era berean, heriotza eragin zuten arrazoiak adinaren arabera ezberdinak izan ziren. Urtebete baino gutxiagoko haurren artean gehienak jaiotza inguruko aldian sortutako gaixotasunengatik eta sortzetiko anomaliengatik hil ziren; 34 urtera arteko pertsonen artean kanpoko kausak izan ziren nagusi; 35 - 74 urte bitarteko pertsonen artean tumoreak eta 75 urte baino gehiagokoen artean zirkulazio-aparatuko arazoak.


Kanpoko kausen ondoriozko heriotzen artean, zirkulazio-istripuak nabarmentzen dira 195 heriotzarekin eta gero norberaren buruaz beste egitea 171 heriotzarekin. Bi kasuotan, nolanahi ere, emakumeak baino gizon gehiago hil ziren: 147 gizon eta 48 emakume zirkulazio-istripuetan eta 127 gizon eta 44 emakume bere buruz beste egitean.








Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Banco de datos: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

1990az gero, 2004. urtean jaiotzek lehenengo aldiz gainditu dituzte heriotzak

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2006/06/09
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003642_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar