Banako edo familiako modalitateak izan zuen aseguratu gehien (%49,9), gero aseguru kolektiboek (enpresak edo beste talde zehatz batzuk) %32,5arekin eta azkenik mutualitate publikoak (%17,6). Alabaina, aurreko urtearen aldean, aseguru kolektiboetan aseguratutako pertsona kopurua nabarmen gehitu da berriz (%11,4); banako edo familiako modalitatea eta mutualitate publikoetan aseguratutakoen kopurua, ordea, gutxitu egin da (%-2,1 bakoitzean).
|