HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2005eko laugarren hiruhilekoan...

2006/06/29ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE), 2005eko 4. hiruhilekoa





2005eko laugarren hiruhilekoan %5,2 gutxitu zen heriotza kopurua



2005eko laugarren hiruhilekoan 4.486 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta urte osoan 18.821 pertsona.



EUSTATen datuen arabera, 2005eko laugarren hiruhilekoan 4.486 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, 2004ko laugarren hiruhilekoan baino %5,2 gutxiago. Lurraldeka, Araban 549 pertsona hil ziren, Bizkaian 2.499 eta Gipuzkoan 1.438.



2005. urteko heriotzen behin-behineko kopurua 18.821 pertsonakoa izan zen; horietako 9.958 gizonak izan ziren eta 8.863 emakumeak. Aurreko urtearen aldean 720 pertsona gehiago hil ziren eta, beraz, %4 gehitu zen heriotza kopurua.



2005. urtean izan zen heriotza kopuruaren %30,1 (hau da 5.666 heriotza) zirkulazio-sistemako gaixotasunen ondoriozkoak izan ziren. Gero tumoreen ondoriozkoak zeuden, %28,4arekin (5.341 heriotza); eta hirugarren gaixotasun nagusiena, alde handiarekin bada ere, arnas gaixotasunen ondoriozkoak izan ziren %11,4arekin (2.155 heriotza).



Sexuaren arabera, heriotzaren eragileak ezberdinak izan ziren. Gizonen artean, tumore baten ondorioz hildakoak arnas gaixotasunen baten ondorioz hildakoak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, ordea, heriotza gehien eragin zuten gaixotasunak kardiobaskularrak izan ziren eta bigarren gaixotasunak tumoreak.



2005. urteko heriotzen artean urte bat bete ez zuten 49 ume hil ziren; 33 mutil eta 16 neska. Bestalde, 100 urte edo gehiagorekin hildako pertsona kopurua nabarmen gehitu dela ikus daiteke; 1990. urtean aipatu adineko 56 pertsona hil ziren eta 2005. urtean 143 (26 gizon eta 117 emakume).



2005. urteko behin-behineko datuak aintzat hartuta, heriotza kopurua baino 763 jaiotza gehiago izan zen eta Euskal Autonomia Erkidegoko hazkunde begetatiboak, beraz, ikur positiboa izan zuen. Lurraldeka, Arabak eta Gipuzkoak saldo positiboak izan zituzten, 370 eta 786 hurrenez hurren. Bizkaian, aitzitik, heriotzak jaiotzak baino gehiago izan ziren (-393).







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko laugarren hiruhilekoan %5,2 gutxitu zen heriotza kopurua

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2006/06/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003798_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar