HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2006/06/26ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN ETA ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA. 2004. urtea


Euskal Autonomia Erkidegoko industriak %9,1eko hazkunde nominala izan zuen 2004. urtean


Eraikuntzak, aurreko urteetan bezala, %10,3ko hazkundea izan zuen


EUSTATen datuen arabera, 2004. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko industri sektorearen bilakaera azeleratu egin zen: urteko tasa nominala %9,1ekoa izan zen, hau da, 2001etik 2003ra bitarteko aldian lortu ziren neurrizko emaitzak baino askoz tasa altuagoa izan zuen sektore horrek. Suspertzeko bultzada hori energiaren eta siderurgiaren sektoreen ondorioz eman zen.


Industrian gero eta enplegu gehiago egon da, baina gehitze horren erritmoa moteltzen joan da. 2003. urtean %1,2 gehitu zen eta 2004. urtean ere gehitu arren tasa txikiagoarekin izan zen, %0,9. 1994. urtean industrian 192.274 langile zeuden eta 2004. urtean, hamar urte igarota, 251.179 pertsona zeuden sektore horretan lanean; beraz, urte batetik bestera 58.000 langile gehiago izan zen sektorean lanean, edo beste era batera esanda, hamarkada batean sektoreko okupazioa %30 gehitu zen.


Jarraian, 2004. urtean industriaren bilakaerak izan dituen eragile azpimarragarrienak zehazten dira:


Industri sektorearen suspertzea (%9,1eko nominala) energiaren sektoreek (petrolioaren birfinketa, energia elektrikoa, gasa eta ura) eta metalurgia eta gai metalikoek eragin dute; izan ere, sektore eragile hauek nabarmen gainditzen dute batez besteko hazkunde-tasa. Euskal Autonomia Erkidegoan hain garrantzitsuak diren garraio-materialen (%3,3), makinariaren (%4,2) eta material elektrikoen (%5,6) sektoreek emaitza neurrizkoagoak izan zituzten balio erantsiaren urteko bilakaeran. Hala ere, emaitza horiek positiboak izan ziren.

Baina sei sektorek bilakaera negatiboa izan zuten 2004. urtean: industria ez metalikoa (%-5,4), zuraren industria (%-2,9), larruaren eta oinetakoen industria (%-2,8), beste manufaktura batzuk (%-1,3) eta industria kimikoak (%-1,0).

Ustiapeneko soberakin gordina %12,8 gehitu zen eta langileen kostuak %6,5. Energiaren eta metalurgiaren sektoreak izan ziren gehikuntza handiena izan zutenak urte horretan, bai enpresa-soberakinetan bai langileen kostuetan. Gehikuntza hori, gainera, industri sektorearen batez bestekoa baino nabarmen handiagoa izan zen.





2003. urtean gertatu zen bezala 2004. urtean inbertsioa uzkurtu egin zen, baina oraingoan pixka bat gutxiago (%-7,4).


Inbertsio gehien egin zuten sektoreen artean (inbertitzeko ahalegina 2004an) honakoak izan ziren azpimarragarrienak: elikaduraren industria, papera, edizioa eta arte grafikoak, zuraren industria eta kautxua eta plastikoa.


Zerga aurreko emaitzak %29,7 gehitu ziren 2004. urtean. Hain zuzen ere, honakoak izan ziren nagusi: elikaduraren industria (%67,4), metalurgia eta gai metalikoak (%52,4) eta garraio-materiala (%35,9). Lau sektoreren (zuraren industria, beste manufaktura batzuk, industria ez metalikoa eta mineral metaliko eta ez metalikoak) zerga aurreko emaitzak murriztu egin ziren, 2003. urtearen aldean.


Industri sektore osoaren Cash-flowa %21,6 gehitu zen, hau da, modernizatzeko beharrei aurre egiteko bitarteko gero eta gehiago agertu dira. Hemen ere, sektore dinamikoenak energia eta metalurgia izan dira.


Lurraldeka, 2004. urtean Arabak izan zuen industriako balio erantsi gordinaren gehikuntzarik handiena (%15,2). Urteko hazkunde handienen rankingean bigarren postua Bizkaiak dauka (%8,2) eta hirugarrena Gipuzkoak (%6,8). Hiru lurraldeetan, 2004. urtean eman zen azken lau urteetako hazkunde-tasarik handiena.


Eraikuntzaren sektorea %10,3 hazi zen 2004. urtean


Eraikuntzaren sektoreak %10,3ko hazkunde nominala izan zuen eta, horrez gain, bere balio erantsiaren hazkunde-tasek ere altuak izaten jarraitu zuten. 2002. urtean %10,3ko hazkundea izan zuen sektoreak, 2003. urtean %16,7koa eta 2004. urtean berriz %10,3koa.




Sektore honetan langileen bilakaera %6,5ekoa (positiboa) izan zen 2003. urtean; urtebete igaro ondoren berriz hazi zen, %5,1. Izan ere, 2004. urtean 90.774 okupatu izan ziren eta 4.000 enplegu berri baino gehiago sortu ziren.


Eraikuntzak 2004. urtean izan zuen portaeraren barruan beste alderdi hauek azpimarratu behar dira:


Ustiapeneko soberakin gordina %12,9 gehitu zen 2004. urtean.


Zerga aurreko emaitzek gehikuntza handia izan zuten, %17,6koa; eta emaitzen bilakaera positiboaren ondorioz Cash-flowa %15,7 gehitu zen.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Iosune Azula
Tel:+34-945-01 75 09 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industriak %9,1eko hazkunde nominala izan zuen 2004. urtean

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2006/06/26
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003794_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar