|
Aurreko urteetan gertatu denez, hiruhileko honetan ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izan da (%78,6), ezkontza erlijiosoen kopurua gaindituz eta aurreko urteko denboraldi bereko ezkontza zibilen portzentajea bost puntutan gaindituz. Bizkaia eta Gipuzkoan ehuneko 7,5 eta 4,5 puntu igo dira 2005eko hiruhileko berdinaren aldean: %81,2 eta %75,7 izan dira beraz, hurrenez hurren. Araban, berriz, jaitsiera txikia gertatu da. Halere, ezkontza zibilen proportziorik handiena duen lurraldea da (%81,8).
|