Sektoreen ikuspegitik, industri jarduneko adar batzuen eta besteen artean ezberdintasunak daude. Metalezko materialak eta metalezkoak ez diren materialak (%21,3) baztertuko ditugu, euskal industriaren egituran pisu erlatibo txikia dutelako. Material elektrikoaren adarrak izan du hazkunde-tasarik handiena: %13,1. Haren atzetik, energia elektrikoa, gasa eta ura doaz, urtean %11,4ko erritmoan hazten ari direnak. Gure industriaren egitura pisu handia duten zenbait azpisektorek, hala nola, Garraioko materiala, Makineria eta Kautxua eta plastikoa, %6,9, %4,3 eta %4,8ko goranzko bilakaera dute, hurrenez hurren. Industria kimikoa (%8,7) eta Papera, edizioa eta grafikoak (%4,6) sektoreek emaitza onak izan dituzte balio erantsiaren sorreran, 2005ean. Metalurgia eta metalezko artikuluen adarra industriako balio erantsiaren %31,0 da. Hazkunde txikiagoa izan du ordea: %0,7.
|