Euskal Autonomia Erkidegoko industriak %9,1eko hazkunde nominala izan du 2004. urtean eta batez besteko hazkunde-tasa hori Arabako sei eskualdeetako lauk gainditu dute: Arabako Errioxa (%29,1), Gorbeialdea (%21,8), Arabako Ibarra (%16,2) eta Arabako Lautada (%14,0); gainerako eskualdeek, hala ere, balio positiboak izan dituzte. Bizkaian, soilik bi eskualdek gainditu dute batez bestekoa: Bilbo Handiak (%9,8) eta Enkarterriek (%9,3); Gernika-Bermeo eskualdeak %1,3ko murrizpena izan du. Azkenik, Gipuzkoan bi eskualdek gainditu dute batez bestekoa: Goierriko balio erantsiak %21,4ko hazkundea izan du eta Deba Garaikoak %9,4koa. Lurralde honetan, gainera, Debabarrenak %-0,8ko murrizpena izan du.
|