HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 2006ko hirugarren hiruhilekoan...

2007/03/30eko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE), 2006ko 3. hiruhilekoa



2006ko hirugarren hiruhilekoan %8,8 gehitu ziren heriotzak


2006ko uztailean, abuztuan eta irailean 4.214 pertsona hil ziren, %52,8 gizonak eta %47,2 emakumeak


EUSTATen datuen arabera, 2006ko hirugarren hiruhilekoan 4.214 pertsona hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %8,8 gehiago. Lurraldeka, Araban 486 pertsona hil ziren, Bizkaian 2.404 eta Gipuzkoan 1.324.


Heriotza eragin zuen arrazoi nagusiena tumoreak izan ziren, 1.362 pertsona hil ziren tumoreengatik (%32,3); heriotzaren bigarren arrazoia zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, hauek 1.139 heriotza eragin baitzituzten (%27). Hirugarren arrazoia arnas gaixotasunak izan ziren, 357 pertsona hil zirelako arrazoi horrengatik (%8,5).


Sexuaren arabera, heriotzaren eragileak ezberdinak izan ziren. Gizonen artean, tumore baten ondorioz hildakoak zirkulazio-sistemako arazoren baten ondorioz hildakoak baino gehiago izan

ziren; emakumeen artean, ordea, heriotza gehien eragin zuten gaixotasunak kardiobaskularrak izan ziren eta bigarren gaixotasunak tumoreak. Arnas sistemako gaixotasunak bi sexuen artean heriotzaren hirugarren arrazoi moduan mantentzen dira.


2006. urteko hirugarren hiruhileko honetan, heriotzen artean urte bat bete ez zuten 10 ume hil ziren; 6 mutil eta 4 neska.


2006ko hirugarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 809 pertsona gehiago izan zirelako. Hiru lurraldeetan eman ziren saldo positiboak: Araban 245 biztanle gehiago izan zen, Bizkaian 106 eta Gipuzkoan 458.


1. taula: Euskal AEko heriotzak sexuka, heriotza-kausaren arabera. Hiruhilekoen alderaketa.



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko hirugarren hiruhilekoan %8,8 gehitu ziren heriotzak

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2007/03/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004204_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar