Banakako edo familiako modalitateak izan zuen aseguratu gehien (%48,2), gero aseguru kolektiboek (enpresak edo beste talde zehatz batzuk) %34,6arekin eta azkenik mutualitate publikoak (%17,2). 2004. urtearen aldean, aseguru kolektiboetan hazi da gehien asegurudun kopurua, %9,4ko gehikuntzarekin, estatuan gertatu den hazkundearen antzekoa (%9,9). Bestalde, mutualitate publikoek aseguratutako kolektiboak ere gora egin du zertxobait (%0,3). Norbanako edo familiako asegurua duten pertsona kopuruak behera egin du (-%0,7).
|