2007/05/18ko prentsa-oharra

2006ko Berrikuntzako Adierazleen Panela


EB-27ko herrialdeen artean, 2006ko Europako Berrikuntza Indizean, Euskal A. E. erdialdean kokatzen da


Giza kapitalaren kalitatea nabarmentzen da berrikuntzaren bultzatzaile nagusi gisa, eta hobetu beharra ikusten da enpresen arteko lankidetza sareak garatzeko eta patenteak erregistratzeko orduan.



Europako Berrikuntza Indizeak (European Innovation Scoreboard) neurtzen du zenbateraino duten herrialdeetako ekonomiek berrikuntza jarduerak garatzeko gaitasuna. Bost dimentsiotan egituratzen da: Hiruk berrikuntzaren elementu induktoreak (input) ebaluatzen dituzte: Bultzatzaileak, ezagutza sortzea eta berrikuntzarako enpresen ekimena; beste biek emaitzak (output) ebaluatzen dituzte: berrikuntzaren aplikazioak eta jabetza intelektuala. 25 adierazle erabiltzen ditu, indize konposatu batean, aipatu dimentsioen pisua islatzeko.


1. Grafikoa. Europako Berrikuntza Indizea-2006 (SII). Euskal AE eta EB-27.



Iturria: Eustat, Maastricht Economic Research Institute on Innovation and Technology eta EB


Euskal A. E. Europako Batasuneko 27 herrialdeen artean 13. agertzen da, erdi-erdian, hain zuzen, Europako Berrikuntza Indizean. 0,35eko puntuazioa du (gehienez 1,00 eduki daiteke), Eustaten datuen arabera. 2006an Europako Batasuneko batez bestekoa 0,45 izan zen. Berrikuntzan hauexek ditugu aurrelari: Suedia -0,73- Danimarka -0,63- eta Alemania -0,59-. Europako Batasunekoak ez badira ere, talde horretantxe daude Suitza -0,69- eta Japonia -0,59-.

0,48 eta 0,54 artean, Europako batez bestekoaren gainetik, beste talde bat dugu: Frantzia, Britainia Handia, Herbehereak, Belgika, Irlanda, Luxenburgo, Austria eta Islandia; Estatu Batuak izango lirateke talde honen burua.


Tarteko talde batean ditugu ondokoak: Euskal A: E. eta Eslovenia -0,35-; Italia, Estonia eta Txekiar Errepublika 0,34; Espainia -0,31-, Malta -30-, Lituania -0,27-, Hungaria -0,26-, eta Eslovakia -0,23-.


Euskal A. E.an giza kapitalaren kalitatea dugu berrikuntzako punturik sendoena


Europako batez bestekoaz, Euskal A. E. zenbait adierazletan nabarmentzen da, berrikuntzako bultzatzaileen artean: 20-29 urte arteko mila gazteko 26,1 Zientzia eta Ingeniaritzetan graduatu ziren, Goi Mailako Lanbide Heziketa barne. Europako tasa nekez iristen zen kopuru horren erdira, milako 12,7; gertuen Irlanda -23,1-, eta Frantzia -22- ibili ziren. Giza kapitala neurtzen duten beste bi adierazleetan ere Europako batez bestekoaren gainetik dago, baina ez hain nabarmen. Bi adierazleok hauek dira: 25-64 urte bitarteko biztanleria, goi mailako ikasketak dituena -%26-; eta 20-24 urte bitartekoa, gutxienez bigarren mailako hezkuntza burutua, %81,1; Europako batez bestekoak %22,8 eta %76,9 dira.


Prestakuntza iraunkorraren tasa, 25-64 urte bitartekoen %4,9, berriz, Europakoaren oso behetik geratzen da, %11 baita. Banda zabalaren hedapenari dagokionez, oso antzekoak dira tasak: 100 pertsonako 10,04 linea Euskal A. E.an eta %10,6 Europan.


2. grafikoa.- Berrikuntzaren dimentsioak, Euskal A.E. eta EB-25ean. Europako Berrikuntza Indizea-2006 (SII).



Iturria: Eustat, Maastricht Economic Research Institute on Innovation and Technology eta EB



Euskal enpresa berritzaileek finantzazio publiko gehiago jasotzen dute, europarren aldean


Ezagutza sortzea ebaluatzen duen dimentsioaren barruan, Euskal enpresa berritzaileek finantzazio publiko gehiago jasotzen dute, europarren aldean, %13,6 eta %10,6 hurrenez hurren.


Euskal Industrian goi mailako teknologian eta ertainean I+Gn inbertitutakoa gutxiago da Europan baino. I+Gko gastu osoaz, %71 da euskal kasuan eta Europako batez bestekoa %89,2 da.

I+G gauzatzen duen sektorea dela-eta, Europako erakunde publikoek BPGaren %0,65 gauzatzen dute, portzentaje hori erdia delarik euskal kasuan, %0,30. Halere, sektore pribatuan kopuruak asko elkarrenganatzen dira. Euskal A. E.an %1,14 eta %1,20 Europan.


Enpresen arteko lankidetza da hobegarririk garbiena euskal enpresen ekimenean, beti ere berrikuntzako jarduerak garatzeko.


Berrikuntzari begira, enpresen ekimenean dauden aldeak ez dira funtsezkoak oro har. Arrisku kapitalera bideratutako BPGaren portzentajea berbera da hasierako faseetan, %0,02; 10-249 langile bitarteko euskal enpresen barne berrikuntzak gehixeago dira europarrenak baino: %26,7 eta %25,4. Salmenten gaineko berrikuntzako gastua txikiagoa da, berriz, euskal kasuan, 10 langile eta gehiagoko enpresetan: %1,6, eta %2 EB-25ean.


Enpresen arteko lankidetza da hobegarririk garbiena euskal enpresen ekimenean, beti ere berrikuntzako jarduerak garatzeko. Haien arteko %6,1ek bakarrik zeuzkaten akordioak, eta EBean portzentaje hori %11,6 da.


Europarren aldean eskasa da euskal enpresen esportatzeko joera, goi teknologiaz ari garela.


Landunen tasak goi mailako teknologian eta ertainean handiagoak dira Euskal A. E.an Europako batez bestekoan baino, %10,1 eta %6,7. Zerbitzuen sektorekoak berdin-berdinak, %3,5; baina goi mailako produktuen esportazioen pisua txikiagoa da, nabarmen. Euskal kasuan esportazio guztien %4,7, eta EBn %18,4. 10 eta gehiagoko enpresen produktu berritzaileen salmenten eragina negozio zifran Europako batez bestekoaren azpitik dago, baita ere. %1,6 merkaturako direnean eta %6,4 beste enpresetarako direnean. Europako batez bestekoan %6,2 eta %6,4 ditugu.


Euskal A.E-tik marka eta diseinuak gehiago erregistratzen dira, Europako batez bestekoaren aldean. Berriz, Europako agentzian (EPO) erregistratutako patente tasak erdira jaisten dira.


Aurrekoa bezalaxe, berrikuntzaren emaitzak ebaluatzen diharduen azken dimentsioa jabego intelektualarekin lotutako adierazleetan zentratzen da. Arlo honetan badira, baita ere, argiak eta itzalak. Batetik diseinu eta markak proportzio handiagoan erregistratzen dira, Europako batez bestekoaren aldean: %24 eta %18 gehiago. Bestetik, Europako agentzian (EPO) erregistratutako patenteei begiratuz, europar tasaren erdira iristen da, eta bostenera amerikarraren (USPTO) aldean.


7 berrikuntza adierazletako azpimultzo bat erabiliz, Maastricht Economic Research Institute on Innovation and Technology -k(MERIT) eta Europako Batzordeak beste adierazle sintetiko bat sortu dute, eskualdekakoa (RIS). Aztertutako 203 eskualde artean Euskal A. E. 55. dago; Madril 31. Nafarroa 76. eta Katalunia 82.. Suediako Stockholm eta Västsverige eta Alemaniako Oberbayen daude buru rankingean.


Oharra: Europako Berrikuntza Indizea (European Innovation Scoreboard) kalkulatzeko, Euskal A. E.rako, Lehiakortasunaren Euskal Erakundeak emandako patente, marka eta diseinuen datu baseak erabili dira.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos
Tlf:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EB-27ko herrialdeen artean, 2006ko Europako Berrikuntza Indizean, Euskal A. E. erdialdean kokatzen da

Eragiketa : 
Europako berrikuntzako adierazleen panela-EIS
Eragiketa kodea : 
223203
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2007/05/18
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004235_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali